Alexandro Greziakoa

politikari greziarra

Alexandro Greziakoa (grezieraz: Ἀλέξανδρος, Aléxandros; Atenas, 1893ko abuztuaren 1a - ib., 1920ko urriaren 25a) Greziako erregea izan zen, 1917 eta 1920 bitartean[1].

Alexandro Greziakoa

(1917)

Greziako erregea

1917ko ekainaren 11 - 1920ko urriaren 25a
Konstantino I.a Greziakoa - Konstantino I.a Greziakoa
Bizitza
JaiotzaTatoi Palace (en) Itzuli1893ko abuztuaren 1a
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas1920ko urriaren 25a (27 urte)
Hobiratze lekuaTatoiko Errege hilobia
Heriotza moduaberezko heriotza: septizemia
Familia
AitaKonstantino I.a Greziakoa
AmaSofia Prusiakoa
Ezkontidea(k)Aspasia Manos (en) Itzuli  (1919ko azaroaren 4a -  1920)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaGlücksburg-eko Etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaGreziako Eliza Ortodoxoa

Find a Grave: 8079307 Edit the value on Wikidata

Greziako Konstantino I.a erregearen bigarren semea, bere aitaren oinordekoa izan zen 1917an, Aliatuek azken hau eta bere seme nagusia, Jurgi diadokoa, Suitzara erbesteratzera behartu ondoren. Benetako esperientzia politikorik gabe, errege berriak botere guztia galdu zuen alderdi venizelistagatik, eta bere jauregian preso hartu zuten. Bere lehen ministroa, Eleftherios Venizelos kretarra, Entente Hirukoitzeko potentzien laguntzarekin gobernatu zuen. Txotxongilo huts bihurturik, Alexandro I.ak greziar tropen alde egin zuen Bulgaria eta Otomandar Inperioaren aurkako gerran. Azkenik, Lehen Mundu Gerraren eta Gerra greko-turkiarraren hasieraren ondoren lurraldea nabarmen handitu zuen Grezia baten subirano bihurtu zen.

1919an ezkondu zen Aspasia Manos noble greziarrarekin, eta horrek eskandalua eragin zuen Grezian eta errege familian. Aspasia gaztea herrialdetik alde egitera behartu zuten zenbait hilabetez. Emaztea berriz ikustea lortu eta handik gutxira, etxeko tximino batek kosk egin zion Alexandrori, eta sepsiak hil zuen. Subiranoaren desagerpenak zailtasun politiko handiak eragin zituen Grezian, eta monarkiaren eta erregimen venizelistaren iraupenaren auzia planteatu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1