Alfontso I.a Nafarroakoa

Alfontso I.a batzuetan Alfontso Borrokalaria bezala ezagutua[1][2] (1073Poleñino, 1134ko irailaren 7a),[3] Aragoi eta Iruñeko erregea izan zen (11041134).

Alfontso I.a Nafarroakoa


Gaztelako Erresumako King of Castile (Iure uxoris) (en) Itzuli

1109 - 1115

Leongo Erresumako King of León (iure uxoris) (en) Itzuli

1109 - 1115

Galiziako Erresumako Galiziako erregea

1109 - 1115
Ribagortzako konderriako Ribagorzako kondea

1104 (egutegi gregorianoa) - 1134 (egutegi gregorianoa)
Petri I.a Nafarroakoa - Ramiro II.a Aragoikoa

Aragoiko Erresumako Aragoiko monarka

1104 - 1134
Petri I.a Nafarroakoa - Ramiro II.a Aragoikoa
Iruñeko Erresumako Iruñeko erregea

1104 - 1134
Petri I.a Nafarroakoa - Gartzia V.a Ramiritz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfonso Sánchez
JaiotzaAragoiko Erresuma, 1073
Herrialdea Aragoiko Erresuma
 Iruñeko Erresuma
HeriotzaPoleñino1134ko irailaren 7a (egutegi gregorianoa) (60/61 urte)
Hobiratze lekuaChapel of Saint Bartholomew (Huesca) (en) Itzuli
Familia
AitaAntso V.a Nafarroakoa
AmaFelizia Roucykoa
Ezkontidea(k)Urraka Gaztelakoa  (1109 (egutegi gregorianoa) -  1115)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaXimeno etxea
Royal house of Aragon (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakErdi Aroko aragoiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta Miles Christianus (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)el Batallador, el Bataller eta Borrokalaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakCutandako gudua
Baionako setioa (1130-1131)
Valtierrako gudua
Zaragozako errekonkista
Fragako gudua
Granada campaign (en) Itzuli
Battle of the Alcalans (en) Itzuli
Battle of Arnisol (en) Itzuli
Siege of Lleida (en) Itzuli
Siege of Morella (en) Itzuli
Candespinako gudua

Aita Antso V.a Ramiritz (Aragoi eta Iruñeko erregea 1063 eta 1094 artean) eta ama Felizia Roucykoa zituen[4]. Tronua lortu zuen Petri I.a anaiordea hil zenean. Musulmanen aurkako borrokan nabarmendu zen, Zaragoza konkistatu eta gero bere erresuma bikoiztuz. Urraka Gaztelakoarekin ezkondu baitzen, aldi batean Gaztelako Erresuma gobernatu zuen. Hori zela eta 1109 eta 1114 artean «Gaztela, Toledo, Aragoi, Iruñea, Sobrarbe eta Ribagortzako errege eta enperadore» titulua aldarrikatu zuen, nobleteriaren beraren aurkako jarrerak ezkontza baliogabetu zuen arte. Bere garaipenek sona handia eman zioten Erdi Aroan zehar eta XIV. mendeko San Juan de la Peñako kronikak honela zioen nafar-aragoieraz: «clamabanlo don Alfonso batallador porque en Espayna non ovo tan buen caballero que veynte nueve batallas venció», hau da, «On Alfontso Borrokalaria deitzen zioten Espainian hogeita bederatzi gudu irabazi zituen beste zaldizko hoberenik ez zegoelako». Bere kanpainetan Kordoba, Granada eta Valentziako ateetan izan zen eta, besteak beste, Valtierra, Cutanda edo Cullerako guduetan, musulmanak mendean hartu zituen.

Hiltzean bere bizitzaren pasadizorik eztabaidatuenetariko bat jazo zen: erresuma militar ordenen artean banatu zuen. Hau nobleek ez zuten onartzen eta erresuma bitan zatitu zuten, Ramiro II.a Monjeak Aragoiko Erresuma[5] eta Gartzia V.a Ramiritzek Iruñeko Erresuma jarauntsi zituzten.

Biografia

aldatu

Ume eta gaztaroa

aldatu
 
San Pedro de Siresako monasterioa, Echo Ibarra, Alfonso Santxez infantearen eskola.

Aita 1063 eta 1094 artean Aragoi eta Iruñeko erregea zen Antso V.a Ramiritz eta ama Felizia Roucykoa[6] zituen. Erregearen lehensemea ez zenez, umea zenean Huescako Pirinioetan, Echo Ibarran hain zuzen ere, dagoen San Pedro de Siresako monasteriora bidali zuten «letrak» eta arte militarrak ikasteko Petri I.a Nafarroakoa bere sasi-anaiaren erreinaldian jauntxo feudala izateko. Lope Gartxes «Erromesa» zuen haurtzaina[7], gero bere zerbitzuak eskertzeko asmotan erregeak Pedrolako jaun bilakatuta.

Infantea zenean, Alonso Santxez (horixe baitzen zenbait agiritan agertzen zen bere izena) Cinco Villas eta Jazetania eskualdeetan dauden Biel, Luna, Ardenes eta Bailo herriak gobernatu zituen, guztiak musulmanen lurraldeetatik hurbil zeudenak. Aitarekin batera, Huescako konkistan (Alcorazko gudua, 1096) eta Valentzia aldean El Cid almorabideen aurka laguntzeko espedizioetan aritu zen.

Hala ere, lehendabizikoz bere aita- 1094an Huescako setioan- eta bigarrenez Petri I.a bere sasianaia -1104an- hil ziren. Petriren seme-alabak ere Elisabet (1103) eta Petri (1104) hilak ziren. Ferrante (edo Fernando), Alfontsoren anai handia, duela gutxi hila ere zenez, errege berria bilakatu zen.

Erreinaldiaren hasiera

aldatu

Ribagortzako konderrian zegoen Arango haranean anaia hil zenean, jaioberria zen Aragoiko erresumak Erdialdeko Pirinioetako hiri nagusia, Huesca (1096ko Alcorazko gudua eta gero) eta 1100ean Barbastro, Sariñena eta Boleya konkistaturik zituen. Tamalez, 1104an Tamarite de Litera setiatzean porrot egin eta konkista berriak galtzekotan zegoen. Harresiak zituzten hirietan setiatuak izanda, eskarmentu gutxi zuten. Nazioartean ia ez zuten laguntzarik: Urgelleko konderria ohiko aliatua izan zen eta bestetik Genovako Errepublikak Tortosa setiatzeko saiakeran zenbait galera jarri zituen. Alfontsok anaiaren zuzendaritzapean izan zen kanpaina hauetan. Ekialdetik ez zuen muga finkoa Kataluniako konderriekin, hala ere, orduko agirietan, 1108 eta 1134 artean, Alfontso «Pallars eta Aranen erregetzat» jotzen zuten.[8] Mendebaldean, gainera, Iruñeko Erresumak galdu berriak zituzten Errioxa, Araba eta Bizkaia Gaztelako Erresumaren eskuetan.

Koroatu zuten eta berehala, Zaragoza konkistatzeko pausoak ematen hasi zen. 1105ean, koroatua izan eta urtebete pasa ondoren, Ejea hartu eta foru eman zion, foru horri esker hiribilduak izenaz aldatu zuen eta de los caballeros bilakatu zen. Caballeros hori (euskaraz zaldunena) biztanle guztiak zaldun bilakatu zituelako izan zen. Urte hartan ere musulmanen eskuetan geratzen ziren Cinco Villas eskualdeko herriak konkistatu zituen: Deustia eta Sádaba. Horrela, mendebaldetik Ebro harana itxi zuen. Segidan Zaragozatik hurbil Al-Mustain II.a erregea erasotzeko gaztelu bi eraiki zituen. Batak Gurutzadetan erabiltzen zen goiburu zuen izena- Deus lo vol, gero egungo Juslibol toponimoa sortuko zuena- eta bestea El Castellarren[9].

Iparraldetik ere setiatu zuen Zaragoza. Hoya de Huesca eta Monegros guztiz konkistatu eta Barbastro eta Monzón tinkatu zituen. 1107an Tamarite de Litera eta San Esteban de Litera konkistatu zituen, Petri I.ak lortu ezin zutena. Sartaldeko Zerrendaren zati bat eta egungo Lleidako probintzia, berriz, oraindik musulmanen eskuetan zeuden. Horrela Ebron eta Cincan eta oraindik musulmanen eskuetan zeuden Fragan eta Mequinenzan finkatu zituen bere mugak.

Ezkontza eta politika Gaztelan

aldatu
 
Alfontso VI.a Gaztelakoa, Alfontsoren aitaginarreba.

1104an koroatu eta berehala, Erresuman arazo dinastikoa sortu zuten: errege berriak hogeita hamar urte baino gehiago zituen, ez zegoen ezkonduta eta, gainera, bere leinuan bizirik zegoen bakarra, bere anaia Ramiro elizgizona zen. Bere ezkontza, beraz, Raison d'État bilakatu zen. Inguruko Erresumetan bilatu eta azkenekoz Alfontso VI.a Gaztelakoaren alaba alarguna, Urraka, ezkontzea erabaki zuen[10]. Horrela Gaztelako erregeak bere suhiengan laguntza militarra ez ezik, finkotasuna ekialdeko mugetan eta bere arazo dinastikoan erantzuna ere lortu zituen. Atzerritik zetorren printze bat ezkondu ondoren, bere alaba eta ondorengoak ez zuen aukeratu behar Gaztelako Erresuman zeuden alderdi aristokratikoen artean.

Antza denez, ezkondu baino lehen, Urraka eta Alfontsok besteren lurraldeetan elkarri soberana potestas aintzatesten zuen ituna sinatu zuten. Horrela, Alfontso bere emaztearen lurraldeetan erregekide besterik ez zen bilakatuko. Hala ere, laster hasi zen bere aurkako jarrerak nobleteriaren artean, batez ere Galizia eta Leongo erresumetan. Bertako nobleteriak Urrakak lehendabiziko ezkontzan Raimundo Borgoinakoarekin izandako Alfontso printzearen eskubideak kolokan zeudela uste zuen. Donejakue Bidean Alfontso VI.aren erreinaldian finkatutako Borgoinako elizgizonek, batez ere, bere eskubide eta erregaliak arriskuan ikusten zituzten. Era berean, nafar monarkak zituen burgesiaren aldeko politikek erabat murriztu ditzakete aipatutako erregaliak. Oposizioak Paskoal II.a Aita Santuarekin harreman ezin hobeak zituztenez, ezkontza indargabetzea lortu zuten. Gaztelako kronistek «mal-abitas bodas» (euskaraz: "ezkontza madarikatuak") deitzen zioten biak Antso III.a Nagusiaren birbilobak izanik intzestu-harremanentzat zutelako.

Ezkontza Monzón de Camposko gazteluan 1109an egin zuten, Urrakaren aita hil zen urte berean, Petri Ansurez gazteluzaina aitabitxia izanik[11]. Adituek ez dakite Alfontso VI.a hil baino lehen edo hil eta gero izan zenetz.

Aitaginarreba hiltzean, Alfontsoren errege ezkontidearen politika porrota izan zen. Laster saritu zituen meritu militarrak leinu zaharrak alde batera utzita. Gainera, nobleen artean bere onarpenik eza zela eta, burgesia hasiberrian oinarritu zen, antagonismo areagotuz. Urrakak, berriz, "gaztelarragoa" izanik, burgesen aurka egin eta noblezia-gortea osatu zuen. Alfontsok Donejakue bidean hiribilduak eratzea alde bateko erabakia hartu zuenean, merkataritza bultzatzeko asmotan, bertokoek (errege atzerritar baten sudur-sartzetzat zutelako) haserretu eta nobleteriak Urrakaren laguntza bilatu zuen.

 
Urraka Gaztelakoa, XII. mendeko erretratua.

Alfontso gaztelua eta gotorlekuak leial zirenei ematea bere politikari lotu zion: aragoiarren aldeko nobleak, guduen beteranoak eta zaldun zintzoak, aragoiarrak izanda ere. Honek areriotasuna areagotu zuen Gaztelako Erresuman. Gortean boterea galtzen ari zirela iritzi eta laster hasi ziren erregearen aurkako azpijokoak. Errieta egiteko lehendabizikoa Candespinako kondea zen Gomo Gonzalez izan zen. Erregearen aurka altxatu ez bazen, zenbait galiziar nobleek bai.

Alfontsoren erantzuna, guda askoetan izandako gudari beteranoa, bortitza izan zen. Nafar-aragoiar gudarosteek matxinoen aurka bidali eta porrota latza ezarri zieten Monterrosoko gazteluan 1110. Horrela, Bataiatzaileak bere aurkako matxinadak armaren bitartez zapalduko zuenaren mezua zabaldu eta oposizioak berrantolatzeari lotu zion. Hurrengo urteetan tentsio militarra nabarmendu zen. Horrek aprobetxatzeko asmotan, Al-Mustain Zaragozako taifaren erregeak bere aurka egin eta 1110ean Valtierrako guduan mendean hartu zuen.

1110 eta 1111 artean, Candespinako kondeak erreginari Alfontso printzea errege izendatzea eskatu zion, Alfontsoren aurkako nobleteriaren matxinada babes zezan. Ekintza honek aragoiar monarkak eta alderdi Gaztela zaleen arteko liskar politikoa guda ireki bilakatu zuen. Alfontso I.aren izaera gogorra, politikan trebetasunik eza izatea eta bere emaztearen izaera ezberdinak (orduko kronika gaztelarrak, Alfontsoren kontrakoak, Urrakak Alfontsok «ahoz eta oinez» jo ziola zioela diote) ezkontzaren porrota bultzatu zuten. Alfontso Urraka eta kondearen gertutasuna desleialtasuntzat hartu bazuen ere, ez zuen arbuiatu. Hala ere, alde batetik Bernardo Clunykoa Toledoko artzapezpikuak aita santuari eskainitako indargabetzea eta, bestetik, erregina bere etsaiekin batera bere kontra azpijokoak egiten izateak Alfontso erregina gobernatzeko gai ez zela deklaratu eta Zaragozatik gertu zegoen El Castellar gazteluan izan zuen preso. Urrakak gaztela-leondar gotorlekuen jabeei bere senarraren aginduak ez betetzeko agindu eta Alfontsok nafar eta aragoiar gudarosteak erabili zituen Gaztelako Erresuma inbaditzeko, bakarrik Portugalgo kondeen laguntza izanik[12]. Nahiz eta Leon eta Gaztelako armadak izan ez, Condespinaren alderdia mendean hartu eta aste gutxitan Palentzia, Burgos, Osma, Sahagún, Astorga eta Ourense konkistatu zituen, bere etsaien harridurarako.

Mendebaldean zegoela aprobetxatuz, Gomo Gonzalez kondeak El Castellar setiatu, Urraka erregina askatu eta Sahagúnera eraman zuen. Hori jakitean, Alfontsok zigor-espedizioa antolatu eta hegoalderantz eraman zuen bere armada. 1111an Toledo hartu eta Alfontsok Bernardo Clunykoa etsai-artzapezpikua ordezkatu zuen[13] 1111ko urriaren 26an, egungo Segoviako probintziako Fresno de Cantespinon Candespinako guduan Alfontsoren nafar-aragoiarrek eta Henrike I.a Portugalgoak zuzendutako portugaldarrek Urraka eta Candespinaren gudarosteak mendean hartu zuen. Kondearen heriotzak erregina egoera larrian utzi eta senarrarekin adiskidetu egin behar izan zuen[14] .

1112an Paskoal II.a Aita Santuak indargabetzearen mehatxua ofizial bihurtu eta errege-erreginari elkarrekin jarraitzen bazuten eskumikatuko ziratekeela esan zien. Alfontso, zeharo elizkoia zena, erreginari behin betiko uko egiteko aprobetxatu zuen. Egoera ofizial bihurtzeko 1114an Palentzian kontzilio bat egin zuten. Alfontso Aragoi eta Iruñeko erresumak mantendu zituen eta Ebro ibarra errekonkistatzeari ekin zion. Horrela, 1109 eta 1114 artean Gaztelako Erresuman borrokan izan ondoren, berriro Saraqustako taifa konkistatzera lotu zion. Hala eta guztiz ere, Gaztelako erregearena ez ezik Leongo Erresumako tradizioan ohiturazkoa zen imperator totius Hispaniae titulua ere erabiltzen jarraitu zituen.

Zaragozako konkista

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zaragozako errekonkista»

Errekonkistan 1110ean baino ez zuen hartu parte izan- Valtierran Al-Mustainen erasoa geldituz- Alfontsok Zaragoza konkistatzeari ekion zionean. Helburu berria eusteko asmotan, Gurutzadetatik etorri berria zen Gaston IV.a Biarnokoa elkarrizketatu eta Pirinioez haraindiko aliantza finkatu zuten. Lehendabizikoz, 1117an, Erribera konkistatzeari lotu eta musulmanek duela gutxi okupatutako Fitero, Corella, Murchante, Cascante, Monteagudo eta Cintruénigo berreskuratu zituen. Inguruko mendiek partzuergo bilakatu zituen.

 
Zaragozan dagoen Alfontso I.aren estatua bat.

Historialarientzat zaila da kronologia zehatza ezartzea, baina Erribera berreskuratze ari zela edo kanpaina hasi baino lehen, hau da 1117 edo 1118ko hasieran, Alfontsok Bearnora jo zuen Gaston IV.arekin zituen harremanak sendotzeko. Gaston Lur Santuan Gurutzadetan izandako okzitaniar gudari beteranoa izan zen, bere ohitura militar eta erlijiosoak Alfontsoren parekoak ziren eta bere bizkonderria ere honen erresumaren parean zegoen. Gainera, hiriak setiatzean eskarmentua zuen (1099an Raimundo IV.a Tolosakoaren zuzendaritzapean Jerusalen konkistatu zuen[15]), justu Alfontsoren ahultasunaren bat zena. Bere harremanak nola hasi ziren ezezaguna bada ere, laster lagun min bilakatu ziren. Litekeena da 1117 baino lehenagoko aliantza izatea, izan ere Bearnoko bizkondea Barbastroko gobernadorea zen 1113an. Edonola ere, 1117 edo 1118ko hasieran Bearnon egindako kontzilio batean bere aliantza sinatu zuten.

Gastonen eragina edo Aita Santuak Gurutzaden bulda eman zuelako okzitaniar noble askok Zaragozako kanpainian parte hartu zuten. Hala ere, orduko Okzitanian oraindik 778an Carolus Handia jasandako porrota gogorazten zuten, "Errolanen kantua" ezaguna baitzen oso. Gelasio II.ak urte horren bukaeran emandako buldak Tolosan adostutakoa berretsi zuen.[16]

Zaragoza (arabieraz, Saraqusta edo Madînat Al-baida, euskaraz "hiri zuria") al-Andaluseko hiri nagusienetariko bat eta orduko taifa nagusienetariko baten hiriburua zen. Bere lurraldeak Tuteratik Tortosaraino hedatzen ziren, barnean Tutera, Huesca, Lleida, Tarragona eta Calatayud hiriak izanik, eta Valentzia eta Deniaren basailutza zuen[17]. Bere harresiek Aragoiko erresumaren zabalpen urria eragin zuten, Gaztela eta Leongo erresumak zituzten jendez hustutako eremu zabalen aurka. XII. mendeko hasieran Banu Hud leinuak gobernatzen zuen. Valtierrako guduan menderatuak izan ondoren Gaztelako Erresumaren babesa bilatzeko pariak ordaindu behar izan zizkioten Urrakari. Al-Mustain hil ondoren Abdelmalik bere semeak ordezkatu zuen. Bere egoera politikoa larria zen oso: iparraldean Alfontso eta hegoaldean almorabideak zituelako. Gaztelarrei pariak ordaindu eta gero, musulman integristenek almorabideen eskuetan utzi zuten hiria, suminduta. Erregeak Rueda de Jalónera ihes egin eta Jalón ibaiaren arroan erresuma txikia sortu zuen. Almorabideekiko bere gorrotoa zela eta, Alfontso aliatu zuen hauen kontra. Almorabideen gobernadoreak bi izan ziren: Muhammad ibn al-Hayy, Valentzia El Ciden eskuetatik berreskuratu zuena, (11101115) eta Ibn Tifilwit, Ibn Bayyah filosofo eta bisirrekin arazoak zituena (11151117). Alfontsoren aurkako aitzinamendu bakarra Juslibol gazteluaren hartzea zen. 1117an Ibn Tifilwit hil zenean, hiria Murtziako taifako erregearen eskuetan geratu zen[18].

1118ko martxoan Ayerben, Alfontsok bere armada bildu zuen: Gaskoiniatik etorritako zaldun eta jaunak, Urgell eta, Arnal Mir Pallars Jussàkoa basailu zuenez[19][20] ziur asko Pallars konderrietatik etorritakoak eta nafar-aragoien armada. Hegoalderantz jo, Almudévar, Gurrea de Gállego eta Zuera konkistatu eta maiatzaren bukaeran Zaragoza setiatu zuten. Ezer gutxi dakigu setioari buruz. Historialari batzuen ustetan, Romaredako ubidetik zetorren ur-horniketa eten zuten. Guztira bederatzi hilabetez setiatu zuten Alfontsoren osteek Zaragoza, hiriak amore eman zezan. Neguan, agian, aldi baterako atzera egitea egin zuten atari zabalean lo egin zutelako. Azkenekoz 1118ko abenduaren 18an hartu zuten hiria.[21] Batzuen ustez gobernuaren egoitza eta harresien gotorleku nagusia zen Suda dorrearen galera gogoangarria izan zen setioan.

Alfontsok beneditarrei pribilejioak eman zizkien Aljaferia jauregia sortzeko, gero Aragoiko erregeen egoitza izango zena. Hiriari Totum per totum izeneko forua eman zion, interes partikularrak babesteko auto-defentsa garatzen zuten polizia sekularra sortzeko eskubidea ematen zuena eta talde erlijiosoen harremanak gobernatzeko aljama-sistema eratzen zuena.

Musulmanek Zaragozan geratzeko eskubidea zuten, errebaletan urtebete bizi baziren. Meskitak zutik mantendu zituzten; konkista baino lehen ordaintzen zituzten beste zergak mantendu zituzten, baita xaria ere. Horrela, Alfontsok artisautza eta merkatariak mantendu nahi zituen, hiriaren despopulatze saihestuz. Mudejar hauek hiriko artean oso inportanteak izan ziren.

Gero, setioan parte hartutako kristauez bete zituen medina edo alde zaharra. Bertan bizi ziren 20.000 musulman inguruetatik asko geratu ziren. Kristau etorkin berriei esker, hiria zabaldu zen. Alfontsok Gaston IV.a Biarnokoa, bere laguntza eskertzeko, hiriko jaun izendatu zuen.[22]

Ebroko hegoaldearen konkista

aldatu

Behin Zaragoza konkistatuta, erregeak Aragoi Beherea eta Ebro harana konkistatzeari ekin zion[23]. 1119an Fuentes de Ebro, Alfajarín, Tutera (Iruñeko Erresumak errekonkistatu zuen azken hiribildua) eta Moncayoko eskualdea, tartean Tarazona, (gero Gaztelako Erresumako mugaren gotorleku bilakatuko zena), Alhamaren harana, tartean Cervera del Río Alhama, Tudejen eta Castillon (Nafarroako Erresumako gazteluak izango zirenak), Novallas, Ágreda, Magallón, Alberite de San Juan, Borja, Alagón, Novillas, Épila konkistatu eta Rueda de Jalóngo erresuma txikia basailu bilakatu zuen.[24]

1119an orduan husturik zegoen Soria berreraiki eta bere eskualdea jendeztatu zuen. Gaztelako kronistek Alfontso VII.a Gaztelakoa zela esaten bazuten ere, orduko agiriak Alfontsoren eskuetan zegoela azaltzen dute. 1134an hil zenean, ostera, gaztelarrak berreskuratu zuen.

1120an Calatayud setiatzen ari zela, almorabideak Valentziatik atera eta Zaragoza berreskuratzeko kanpaina hasi zenaren berria jaso zuen. Setioa utzi eta Gilen IX.a Akitaniakoaren laguntzaz, musulmanak geldiarazteko martxan jarri zuen bere armada. Almorabideen ibilbidea Turia edo Guadalaviar ibaiaren arrotik zihoan erromatarren galtzada batetik zihoan, Teruel zeharkatzen zuena. Alfontsok Jiloca ibaiaren haranean dagoen Cutanda inguruan topatu zituen[25]. Orduko Cutandako gudua Alfontsoren garaipen nagusitzat hartzen da: XIV. mendeko Espainian oraindik "Cutanda okerragoa zen" esamoldea erabiltzen zuten lortezinak diruditen lorpenak adierazteko. Nahiz eta gutxiago izan, nafar-aragoiarrek 1120ko ekainaren 17an menderatu zituzten musulmanak eta behin betiko Zaragoza mantendu zuten.

Garaipenaren ondoren, armadak Calamocha eta Monreal del Campo, non egungo hiria eratu zuen, konkistatu zituen Calatayudera itzui baino lehen. Azken hiri honen konkistak Jalón eta Jiloca ibaien haranen konkista bukatu zuen. Bubierca, Alhama de Aragón, Daroca eta Ariza 1120an ere hartu zituen.

1122an Monrealen orden militar bat eratu zuen, Iberiar Penintsulan lehendabizikoa zena. Honek Gurutzadetan ezarritako Jerusalengo Milizia bezalakoa zen eta, urte hartan Guilen Auxkoa artzapezpikuak gutun batean azaldu zuen bezala, mairuak menderatzea eta Jerusalenera itsasoa zeharkatuz zihoan bidea sortzea zituen helburuak. Kideek gurutzadaren pribilejioak lortzen zituzten. Militia Christi honek Monreal sortuberrian izan zuen egoitza eta Jiloca eta Teruelgo eskualdea, Segorberaino, zuen eragin-gunea. Lehendabiziko pausoa Tortosa errekonkistatzea zuen eta, beraz, Mediterraneoan irteera izatea. Alfontso hiltzean eta Fragako gudua galdu ondoren, Militia Christi Belchiten plazaratu, 1136an Alfontso VII.a Gaztelakoak emana, eta Militia Caesaraugustana izenaz aldatu zuten. Raimundo Berenguer IV.a Bartzelonako kondeak sinatutako Gironako itunaren (1143ko azaroaren 27koa) arabera, Tenpluko ordena Espainian sartu eta Militia Christi barneratu zuen. 1150eko martxoaren 30ean Eugenio III.a Aita Santuak ezarritako bulda baten ondorioz erabakia berretsi zuten.

1123an Alfontsok Bartzelonako kondea zen Raimundo Berenguer III.a borrokatu zuen Lleida lortzeko. 1120an Tortosa setiatzen ari zela, gobernadoreak Raimundo Berenguerri zenbait gotorlekuaren truke bere laguntza eskatu zion. Honek Alfontso haserrearazi eta 1123an Lleida setiatu eta Gardenyko gaztelua hartu zuen. Jerónimo Zurita historialari aragoiarren esanetan, zenbait elizgizon eta baroi katalan eta aragoiarren esku-hartzea beharrezkoa izan zen Alfontso eta kondearen arteko gatazka geldiarazteko. Biek Lleida ez erasotzea adostu zuten[19]. Hala ere, 1124an, almorabideek Raimundo Berenguer III.a Corbinseko guduan menderatu eta honek Lleidari uko egitera behartu zuen[26].

Al-Andaluserako espedizioa

aldatu

Alfontsok Aragoiko erresumak zituen lurralde berriak birpopulatu behar zituen bere ekonomia garatzeko. Iparraldeko Afrikatik etorritako almorabideen fanatismoa zela eta musulmanen lurraldeetan bizi ziren mozarabiar askoren atsekabeaz ohartuta, eta Granadako mozarabiarrek eskatuta, Alfontsok Al-Andalusera espedizio militarra antolatu zuen bertakoak bere matxinadan laguntzeko[27].

1124an eta berrogeita hamar urte zituela, monarkak espedizio arriskutsu bat hasi zuen Al-Andalusera Valentziako erresumaren barnealdera sartu zen armada bat zuzenduz eta Benicadellraino (orduko kroniketan Penya Cadiella) ailegatuz[8]. 1225ean Valentziako hegoaldea utzi eta Granadako Erresumaren aurkako erasoa egin zuen, bertan eta non eta Al-Andalusko bihotz-bihotzean printzerri kristaua sortzeko asmotan. Granada setiatu bazuen ere, bertako mozarabiarrek ezin izan zuten edo ez zuten nahi izan hiriko ateak ireki. Etsi eta Guadalquivir arroaren lurralde emankorrak arpilatzeari lotu zitzaion. Horrela egungo Kordobako probintziaren hegoaldea zeharkatu eta kostaldean dagoen Motrilera ailegatu zuen. Kronikek diote bertan arrain bat harrapatu zezatela eskatu zuela, ospil handia eta mozarabiar askorekin batera etxera itzuli zela. Adituen ustez 10.000 mozarabiar baino gehiago erakarri zituen bere erresumara. Almorabideak segika zihoazkiola, 1126an Cuenca eta Albarracín zeharkatuz etxera itzuli zen[26].

Alfontso VII.a Gaztelakoaren aurkako gerra

aldatu

1126ko martxoaren 8an Urraka Gaztelakoa hil eta 21 urte zituen Alfontso VII.ak Gaztela eta Leongokoroak jarauntsi zituen[28]. Alfontso bien arteko liskarrek, Urrakarekin izandako gerra zibilean hasiak, Candespinako guduan Aragoik lortutako hiribilduen berreskuratzeko saiakera sortu zuten[29]. Bataiatzaileak Errioxa eta Soria aldean 1127 eta 1128 artean zenbait gotorleku galdu zituen, 1128an Támarako ituna sinatu arte. Itun honen arabera, nafarrak enperadore tituluari uko egin eta Soria galdu zuen Errioxa, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Belorado, Bureba eta San Esteban de Gormaz mantentzearen truke[30][31][32].

Gerran lanpetuta, musulmanen kontrako kapainiak eten zituen eta 1128an Molina de Aragón eta Longares baino ez zituen konkistatu.

1129an Cella, Ribota eta Monzón jendeztatu zituen, baita foruak eman ere. Berriro Valentzia eraso zuen, gaztelarren erasoetatik libre, eta Cullerako guduan almorabideak mendean hartu zituen. hala ere, laster iparraldera itzuli behar izan zuen Foix eta Comingesko bere basailuak laguntzeko[33]. Bidean Monzón berreskuratu behar izan zuen, hiru urte aurrerago Raimundo Berenguer III.a Bartzelonako kondeak traizioz kenduta[8].

Ipar Euskal Herrian

aldatu

1130ko urrian eta 1131ko hasiera artean Arango harana zeharkatu zuen Pirinioz bestaldeko bere basailuak laguntzeko, babesa zor zielako[34]. Gaston Bearnokoa eta Foix eta Comingesko jaunak gerran zeuden Akitaniako dukerriarekin. Horrexegatik Gilen X.a Akitaniakoaren lurraldeak Ipar Euskal Herrian eraso zituen. Urtebetez Baiona setiatu ondoren, 1131an ezin konkistatu eta setioa utzi zuen[35]. Konkistatu ez bazuen ere jabetza aldarrikatu zuen. Monarkak «Beloradotik Pallarseraino eta Baionatik Monrealeraino» gobernatzen zuen. Ziur asko setioan zegoela eman zuen testamendua, gero eztabaida sortuko zuena[36].

Azken guduak

aldatu
 
Madrilgo "El Retiro" parkean dagoen Alfontso I.aren estatua bat.

1131an erregea Gaskonian zegoen bitartean, Gaston IV.a Biarnokoa eta Eztebe izeneko bere laguntzaileak Aragoiko hego-ekialdean borrokatu zituzten almorabideak. Maestrazgo konkistatu ez ezik eskualdea finkatu zuten. Tamalez, musulmanen azken erasoren batean bizkondea hil eta eskualdea galdu zuten[37]. Almorabideek burua moztu eta Granadara eraman zuten lantza batean sartuta[38]. Horrela, bertako erregeak zenbait urte aurrerago bere hiria mehatxatu zuen etsaiaren heriotzaz poztu zitekeen. Ordainsaria negoziatu ondoren, aragoiarrek gorputza berreskuratu eta Zaragozako El Pilar basilikan lurperatu zuten.

Gastonen heriotza ezagutzean, erregea erresumara itzuli zen Okzitaniako politika bere zaldunen eskuetan utziz. 1133an Mequinenza setiatu eta lortu zituen, Aragoin geratzen ziren azken gotorleku islamdarren bat. Horretarako bere armada urria izan zen, Gastonekin batera aritzen ziren biarnotar eta gaskoiak ia denak batera etxera itzuliak zirelako.

1134ko udan nekez bostehun zaldunekin Fragako gotorlekua setiatzen ari zenean, goarnizio musulmanaren eraso batek zur eta lur utzi eta uztailaren 17an monarka larri zauritu zuten. Hasieran ihes egitea lortu bazuen ere, zaurietan konplikazioak sortu eta urte horretako irailaren 7an Poleñinon, Monegroetan Sariñena eta Grañén artean dagoena, hil zen. Montearagongo abadian, Huescatik hurbil[3], lurperatu zuten. San Juan de la Peñaren kronikak 61 urte zituela eta bere bizitzaren erdian erregea izan zela dio[39].

Heriotza

aldatu

Testamentua eta oinordekotza

aldatu

1131n Baiona setiatzen ari zela, Jaungoikotarako xedapena zuen testamentua eman zuen, Tenplu, Malta eta Hilobi Santua ordenak jaraunsle izendatu zituen hain zuzen ere. Testamentua 1134an berretsi zuen Sariñenan. Honela zioen:[3][40]

« Ongia handiena eta paregabea den Jaungoikoaren izenean. Nik Alfontso, Aragoi, Iruñeko [erregea] [...] nire halabeharrean pentsatuz eta gizaki guztiok hilkor eragiten duen naturaz hausnartzen, bizitza eta osasuna eduki bitartean, nire bizitza osteko onurarako Jainkoak eman zidan Erresuma banatzea dut helburu. Hortaz Jainkoaren judizioren beldur, nire arima ez ezik gure aita eta amarena eta baita beste senideenaren salbamenerako ere Jaungoikotarako, Jesukristo Gure Jaunerako eta Santu guztietarako testamentua egiten dut. Kemenaz eta berezko borondateaz Jaungoikoari, Iruñeko Ama Birjinari eta Leireko San Salbatoreari, Lizarrako gaztelua eta hiribildu osoa eskaintzen diet [...], Naiarako Andre Maria eta Donemiliagari [...], Galiziako Done Jakueri ere eskaintzen diot [...], San Juan de la Peñari ere eskaintzen diot [...] eta nire heriotza osteko jaraunsle eta oinordekotzat Jerusalenen dagoen Hilobi Santua uzten dut [...] hau guztia gure aita eta amaren arima salbatzeko, nire bekatu guztien igorpenerako eta betiko bizitzan lekua izateko egiten dut... »


Testamentua ezagutzean Aragoiko eta Nafarroako nobleen atsekabea hain zen handia non emaitza aldatzea adostu baitzuten[41]. Aragoiko Erresuman bere anaia Ramiro, eta Iruñeko Erresuman Ramiro infantearen semea eta El Ciden alaba batekin ezkonduta zegoen Gartzia Ramiritz «Berrezarlea» aukeratu zituzten. Horrela, Iruñea eta Aragoiko koroak berrogeita hamar urte pasa ondoren berriro banatu ziren, eta Nafarroa eta Aragoi arteko mugak behin betiko finkatu zituzten.

Erregearen gorpuzkinak bitan atera zituzten hilobitik: 1920an (Historia Biltzar batean) eta 1985ean ikerketa bat egiteko[42].

Itxurazko Alfontso Borrokalaria

aldatu

Alfontso II.a Aragoikoaren erreinaldian, Borrokalariaren birloba, Alfontso Borrokalaria zela aldarrikatu zuen gizona agertu zen. Sasi-Alfontso honen garaiko agiri bakarrak Alfontso II.ak Luis VII.a Frantziakoa bidalitako gutun bietan dira; Gutunak Lleidako apezpikua zen Berengariok eraman zituen baina ez dute datarik.[43] Bigarren gutunaren arabera, itxurazko Alfontso Luisen lurraldeetan, orduko Katalunia Alfontsok zuzenduta bazen ere Luis zuen subiranoa, bizi zen. Alfontsok Luisi agurea atxilotzeko eskatu zuen. Ziur asko 1178ko bukaeran edo 1179ko urtarrilean idatziak izan ziren[44] Itxurazko Alfontsori Zaragoza, Calatayud eta Daroca errege-ohoreak eginez harrera egin bazioten ere, faltsu zela aurkitzean 1181ean hil zuten Bartzelonan[45] Antonio Ubieto Artetaren ustetan, Zaragoza, Calatayud eta Darocako jaunek — Pedro de Luesia, Loferrench de Luna, Pedro de Castillazuelo (Calatayuden), Pedro Cornel (Murillo de Gállegon) eta Jimeno de Artusilla maiordomoa- hasieran itxurazkoaren alde egin eta 1177 eta 1181 artean desagertu ziren[44].

Rodrigo Ximenitz historialari nafarrak XII. mendean Alfontsoren heriotzari buruzko kondaira batzuk sortu zirela eta urte batzuk geroago itxurazko Alfontso bat agertu zela zioen[46] Kondaira zabaldu eta XIV. mendeko Crónica de los Estados Peninsulares Alfontso erromes joan zela Jerusalenera zioen[47]. XVII. mendean Jerónimo Zuritak Anales de la Corona de Aragón bere liburuan, berriz, 1163an kokatzen du itxurazko Alfontsoren heriotza.

Familia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 192. arauaː Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  3. a b c Ubieto Arteta, Antonio. (1987). Creación y desarrollo de la Corona de Aragón. Zaragoza: Anubar (Historia de Aragón) ISBN 84-7013-227-X..
  4. www.mittelalter-genealogie.de: Alfons I. der Streitbare
  5. Corral Lafuente, José Luis. (2007). Historia contada de Aragón. Zaragoza: Leyere Ediciones ISBN 84-932395-7-7..
  6. Segura Graíño, Cristina. (1998). Diccionario de mujeres en la historia. Madril: Espasa Calpe ISBN 84-239-8631-4..
  7. galeon.com: Alfonso I el Batallador
  8. a b c Ubieto Arteta, Antonio. (1981). Historia de Aragón. La formación territorial. 1 Zaragoza: Anubar ediciones ISBN 84-7013-181-8..
  9. Corral, José Luis. (1998). Historia de Zaragoza. Zaragoza musulmana (714-1118). Zaragoza: Zaragozako Udala eta CAI ISBN 84-8069-155-7..
  10. REILLY, B. F. (1989). El reino de León y Castilla bajo el rey Alfonso VI (1065–1109). Toledo ISBN 84-87103-03-0..
  11. en Vegavaldavia.com
  12. Edgar Prestage, "Il Portogallo nel Medioevo", 'Storia del mondo medievale', VII. liburukia, 1999, 576-610. orr.
  13. Carlos de Ayala Martínez, "Sacerdocio y reino en la España altomedieval: Iglesia y poder político en el occidente peninsular, siglos VII-XII", Madril: Silex (Historia Medieval), 2008, 376. orr. ISBN 978-84-7737-214-1.
  14. Bernard F. Reilly (1982), "The Kingdom of León-Castilla under Queen Urraca, 1109–1126", (Princeton: Princeton University Press), 358. orr.
  15. Runciman, Steven. (1951). A History of the Crusades. 1: The First Crusade and the Foundation of the Kingdom of Jerusalem Cambridge.
  16. (Ingelesez) Stalls, Clay. (1995). «Possessing the Land: Aragon's Expansion Into Islam's Ebro Frontier Under Alfonso the Battler, 1104-1134» The Medieval Mediterranean (Leiden, New York eta Kolonia: Brill): 39. ISBN 90-04-10367-8. ISSN 0928-5520..
  17. Cervera Fras, María José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1..
  18. Viguera Molins, Maria Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9..
  19. a b Sobrequés, S.. (1985). Els grans comtes de Barcelona. (4. argitaraldia) Bartzelona: Vicens-Vives, 159 or..
  20. Sesma Muñoz, José Ángel. (2000). La Corona de Aragón. in: Mariano de Pano y Ruata. Zaragoza: CAI ISBN 84-95306-80-8..
  21. (Gaztelaniaz) Corral Lafuente, José Luis. (1998). «La reconquista del Valle del Ebro» Militaria: revista de cultura militar (Madril: Servicio de Publicaciones. Universidad Complutense de Madrid): 59. ISSN 0214-8765..
  22. Tucoo-Chala, Pierre. (1994). Quand l'Islam était aux portes des Pyrénées. Biarritz: J&D Éditions ISBN 2-84127-022-X..
  23. (Gaztelaniaz) Alonso Baquer, Miguel. Aragón en las ideas estratégicas del Cid Campeador y del rey Batallador. Zaragoza: Aragoiko Gobernua.[Betiko hautsitako esteka]
  24. (Gaztelaniaz) García Mouton, Pilar. (1980). «Los franceses en Aragón (siglos XI-XIII)» Archivo de filología aragonesa (Zaragoza: Institución Fernando el Católico) 26-27: 17. ISSN 0210-5624..
  25. Cañada Juste, Alberto. (1997). La batalla de Cutanda (1120). ] Xiloca ISSN 0214-1175..
  26. a b Lakarra de Miguel, José María, "Alfonso el Batallador", Zaragoza: Guara, 1978. ISBN 84-85303-05-9.
  27. Serrano, Delfina, «Dos fetuas sobre la expulsión de mozárabes al Magreb en 1126», Anaquel de Estudios Árabes, 1991, 2. lib., Madril: Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, 163-182. orr. ISSN 1988-2645
  28. Pallares, Maria del Carmen eta Portela, Ermelindo, "La reina Urraca", Editorial Nerea, S.A. 2006. ISBN 84-96431-18-5
  29. Pérez González, Maurilio: "Crónica del emperador Alfonso VII" Leóngo Unibertsitatea ISBN 84-7719-601-X
  30. Serrano Izko, Bixente: "Nafarroa. Historiaren hariak" (2006) Iruñea, Euskara Kultur Elkargoa ISBN 84-932845-9-9
  31. Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria. (1998). La Navarra marítima. in: Ensayo y testimonio. (1. argitaraldia) Iruñea: Pamiela ISBN 9788476812938..
  32. Idazle asko: "Historia Ilustrada de Navarra" (1993) Iruñea, Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5
  33. Monlezun, Jean-Justin (1850). "Histoire de la Gascogne depuis les temps les plus reculés jusqu'à nos jours". Auch: Brun, Libraire-Éditeur.
  34. Lema Pueyo, José Ángel. (1997). «El itinerario de Alfonso I ‘El batallador’ (1104–1134)» Historia, instituciones, documentos 24: 351..
  35. Barton, Simon F.; Fletcher, Richard A.. (2000). The World of El Cid: Chronicles of the Spanish Reconquest. Manchester: Manchester University Press, 185 or..
  36. Lourie, Elena. (1975). «The Will of Alfonso I, ‘El Batallador,’ King of Aragon and Navarre: A Reassessment» Speculum 50 (4): 635..
  37. Pierre Tucoo-Chala, "La Vicomté de Béarn et le Problème de sa Souveraineté, des Origines à 1260". Bordele, 1961
  38. Jacinto Bosch Vilá eta Emilio Molina López. "Los almorávides". Granadako Unibertsitatea, 1990. ISBN 84-338-1069-3
  39. San Juan de la Peñako kronika, aragoieraz
  40. El testamento de Alfonso el Batallador[Betiko hautsitako esteka]
  41. Lourie, Elena. (1975eko urria). «The Will of Alfonso I "el Batallador", King of Aragon and Navarre: A Reassesment» Speculum (Medieval Academy of America) 50 (4): 635-651..
  42. Gran Enciclopedia Aragonesa
  43. "Recueil des Historiens des Gaules et de la France (Correspondance de Louis VII)", XV (Paris: 1878), 2. arg. 223–4 zbk, 71–2. orr.
  44. a b Ubieto Arteta, Antonio. "La aparición del falso Alfonso I el Batallador." Argensola, 38. zbk. (1958), 29–38. orr.
  45. Antonio C. Floriano, "Fragmentos de unos viejos anales (1089–1196). Transcripción y análisis paleográfico. Crítica histórica," Boletín de la Academia de la Historia, CXIV (1929), 153–4, Honela:

    Vino un ferrero e dixo: «yo so don Alfonso, el que presó a Çaragoça e Cadatayut e Daroqua»; e recebido es en aquellos lugares con grant honra e con grant ponpa. E dice muchas cosas que semeiavam verdat de lo passado quel havia fecho. E era tenido por senyer e por don Alfonso. E despues fue conoscido que non era aquel, e enforcáronlo muy desonradament devant la ciudad de Barcelona.

  46. Rodrigo Ximenez De rebus Hispaniae (Madril: 1793), II, 150–51. Honela zioen:

    [Alfonsus] nam victus occiditur et si occisus inventus fuerit dubitatur. Ab aliquibus enim dicitur corpus eius in montis Aragonis monasterio tumulatum a mauris tamen ante redemptum. Ab aliis dicitur vivus a proelio evasisse et confusionem proelii nequiens tolerare peregrinum se exhibuit huic mundo effigie et habitu immutatus. Et annis aliquot interpositis, quispiam se ostendit qui se eumdem publice fatebatur et multorum Castellae et Aragoniae id ipsum testimonio affirmabant qui cum eo in utroque regno fuerant familiariter conversati et ad memoriam reducebant secreta plurima que ipse olim cum eis habita recolebat et antiquorum assertio ipsum esse firmiter asserebat. Demum tamen quia cum ex regno plurimi sectabantur et de die in diem eorum numerus augebatur. Aldefonsus rex Aragoniae fecit eum suspendio interire.

  47. Crónica de los Estados Peninsulares: texto del siglo XIV Honela dio:

    Otros dicen que de vergüenza que era vencido sent passo la mar a Jerusalem, pero nunca lo trobaron ni muerto ni vivo. Otros dicen que a tiempo vino en Aragon e fablo con algunos que sopieran de sus poridades. Otros que alli se perdio e non fue conoscido..

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Petri I.a
Nafarroako erregea
11041134
Ondorengoa
Gartzia V.a
Aurrekoa
Petri I.a
Aragoiko kondea/erregea
11041134
Ondorengoa
Ramiro II.a
  NODES
Idea 17
idea 17