Alfontso X.a Jakitunaren Ordena

Alfontso X.a Jakitunaren Ordena espainiar ohorezko ordena bat da. Bere lehen erregulazioa Errege Dekretu bidez ezarri zen 1902ko maiatzak 23an, heziketa, zientzia, kultura, irakaskuntza eta ikerketa alorretan lortutako merituak saritzeko asmoz. Bere funtzionamendua Espainiako historiarekin batera eboluzionatuz joan da, 1944ko urtarrilak 26, 1945eko apirilak 14, 1953ko abuztuak 11 eta 1955eko abuztuak 10eko Errege Dekretuen arauen arabera.

Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutzea.

Irailak 2ko 954/1988 Errege Dekretuan Ordena honen egungo erregulazioa ezartzen da, bere aurrekaria Alfontso XII.aren Ordena delarik, honekin bat eginez, arauak egungo gizarte baldintzetara eta espainiar ordenamendu juridikoa inspiratzen den printzipio demokratikoetara egokituz.

Erregulazio berriak berrikuntzarik esanguratsuena bezala sexu diskriminazioa suposatzen duten zenbait mailen bateraketa du, eta horren ondorioz ordurarte eman izan ziren distintzio erabat femeninoak ezabatu ziren.

Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilak heziketa, zientzia, kultura, irakaskuntza eta ikerketa alorretan pertsona fisiko eta juridikoek eta espainiar zein atzerriko erakundeek izan dituzten merituak, edo horietako edozeinetan Espainian edo nazioartean eman dituzten zerbitzuak saritzeko ematen da.

Sariak

aldatu

Honako mailak ditu:

  • Pertsona fisikoentzat
    • Lepokoa: Soilik Estatu edo Gobernu buruei, Estatuko Goi Erakundeetako Presidenteei eta Nazioarteko Erakundeen Presidenteei ematen zaie.
    • Gurutze Handia: Soilik heziketa, zientzia, kultura, irakaskuntza eta ikerketa alorretan maila bikainean lagundu duten espainiar edo atzerriko pertsona fisikoei ematen zaie, beti ere, bikaintasun hori nabarmena bada.
    • Enkomienda plakarekin
    • Enkomienda
    • Gurutzea
  • Pertsona juridiko eta erakundeentzat
    • Gorbata
    • Ohorezko plaka

Ordenako mailak hautagaiek ordenako eremu zehatzetan izan dituzten merituen arabera ematen dira. Lepoko, Gurutze Handi, Enkomienda plakarekin eta Gorbata mailak oso izaera mugatua dute, eta euren kopurua ezin da 6, 500, 700 eta 350 baino gehiagokoa izan hurrenez hurren.

Antolaketa

aldatu

Ordenaren Maisu Handia Espainiako Erregea da, ordenako maila guztiak honen izenean ematen direlarik, eta, nori, eskubidez, Lepokoa eramatea dagokion. Ordenako Kantziler Handia Espainiako Heziketa Gizarte Politika eta Kirol Ministerioko arduraduna da, eta Kantzilerra ministerio bereko Departamenduko Azpidazkaria.

Aholkularitza eta partehartze organo bezala, Kontseilu bat dago, Presidenteak (Departamenduko Azpidazkaria eta Kantzilerra) zenbait bozeramale (Gurutze Handi, Enkomienda plakarekin, Enkomienda eta Gurutze mailetatik bina kide, Heziketa, Gizarte Politika eta Kirol Ministroak bere gogoz izendatuak; eta ordezko zortzi bozeramale) eta idazkari batek (Heziketa, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioko Ofizial Nagusia) osatua.

Alfontso X.a Jakitunaren Ordenarekin zerikusia duten kontu guztien tramitazioa Ofizialtza Nagusiari dagokio, Heziketa departamenduko sarien Kantzileria eta protokoloarekin zerikusia duten eskumenak dituen unitate administratiboa.

Sari ematea

aldatu

Alfontso X.a Jakitunaren Ordenan honela sartzen da:

  • Heziketa eta Zientzia Ministroaren ekimen edo erabakiz
  • Espainiako Administrazio Publikoetako Organuek, erakundeek, irakaskuntza zentruek eta autoritate edo norbanako pertsonek proposatuta.

Alfontso X.a Jakitunaren Ordenan sartzeko proposamenak, honen Kantzileriara bidaltzen dira, eta honako datuak izan behar dituzte:

  • Proposatuaren helbidea eta baldintza pertsonalak
  • Kurrikuluma, non, derrigorrez, interesatuaren aktibitateari buruzko datuak agertu behar diren.
  • Proposamena oinarritzen den merituak
  • Proposatzailearen datu pertsonalak, profesionalak eta sinadura.

Lepokoa, Gurutze Handia eta Gorbata Errege Dekretu bidez emango dira, Heziketa eta Zientziako Ministroak proposatuta. Gainontzekoak Heziketa eta Zientziako Ministroaren agindu bidez emango dira.

Protokolo eraginak

aldatu

Ordena honetako kide izateak honako protokolo tratamenduak dakartza ondorio bezala:

  • Lepoko edo Gurutze Handia jaso dutenek Jaun edo Andre Txit Bikain tratamendua izango dute.
  • Enkomienda plakarekin jaso dutenek Jaun edo Andre Txit Ospetsu tratamendua izango dute.
  • Gurutze Handia, Enkomienda plakarekin, Enkomienda eta Gurutze sariak jaso dituzten pertsonek eta Gorbata eta Ohorezko plaka sariak jaso dituzten erakundeek, bost urtetik behin Ofizialtza Nagusira, euren datu pertsonal eta profesional eguneratuak bidali behar dituzte, Ordenako Kantzileriako erregistroan ager daitezen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
multimedia 1
os 11