Almaty[1] (kazakheraz: Алматы, euskaraz: «sagarren aita») Kazakhstango hiririk handiena da, 2 milioi biztanle ingururekin[2]. 1854 eta 1921 artean Viernyi izena izan zuen; eta 1921 eta 1993 bitartean Alma-Ata[1]. 1929tik 1997ra herrialdeko hiriburu izan zen; 1997an hiriburu estatusa Astana hiriari ezarri zitzaion.

Almaty
Алматы
hiri handiena
Administrazioa
Estatu burujabe Kazakhstan
AlkateaErbolat Dosaev (en) Itzuli
Izen ofizialaАлма-Ата
Верный
Заилийское
Верное
Алматы
Алма-Ата
Jatorrizko izenaАлматы
Posta kodea050000 eta 050063
Geografia
Koordenatuak43°14′24″N 76°54′54″E / 43.24°N 76.915°E / 43.24; 76.915
Map
Azalera682 km²
Altuera893 m
Demografia
Biztanleria1.916.822 (2020)
−60.189 (2021)
Dentsitatea2.811 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1854
Telefono aurrizkia727
Ordu eremuaUTC+06:00 eta Asia/Almaty (en) Itzuli
Hiri senidetuakModena, Riga, Jidda, Istanbul, Muqdisho, Tucson, Rennes, Meknes, San Petersburgo, Bixkek, Tel Aviv, Antalya, Vilnius, Rosario, Daegu, Ürümqi eta Taxkent
Matrikula02 eta A
almaty.kz, almaty.gov.kz eta gov.kz

Kultura eta zientzia gune garrantzitsua da (unibertsitatea, behatoki garrantzitsua). Burdinbide gunea da eta aireportua du. Zentral termikoa ere badago. Janari industria (ardoa), ehungintza (kotoia) industria kimiko eta mekanikoak, aluminio metalurgia eta larrukiak dira jarduera nagusiak.

Etimologia

aldatu
 
Malus sieversii, Almaty eskualdeko sagarra.

Kazakhieraz sagarrari alma (алма) deitzen zaio, eta horrela, Almaty izenak "sagar ugari" esan nahi nahiko luke. Alma hitzak sagarra esan nahi du beste turkiar hizkuntzetan ere, baita Hungarieraz eta Mongolieraz ere. Antzinako bertsio sobietarrean, Alma-Ata, literalki Sagar Aitona esan nahi zuen.

Izatez, eskualde guztia sagasti gune historikoa izan da. Malus sieversii basa-sagarrak, Almaty ingurukoa jatorriz, baso handiak osatzen ditu eta beste basa-sagar zenbait espezieekin bizi daiteke.

Geografia

aldatu

Almaty Eurasiaren erdigunean dago, Kazakhstango errepublikako hego-ekialdean, Tian Shan mendikatearen iparraldean. Talgar mendia (4.979 m) hiriko toki guztietatik ikus daiteke.

Almatyko klima kontinental hezearen kategoriaren barruan sailkatzen da (Köppen klima sailkapena:Dfa), eta hala, udara beroak eta negu hotzak gertatzen dira. Bertako ezaugarri nagusia mendia eta bailararen arteko haize zirkulazioa da. Eragin hori nabarmena da batez ere hiriaren iparraldean, mendialdearen eta lautadaren arteko trantsizio gunean.

 
Almaty ke-lainoaren azpia, ohikoa den tenperaturaren inbertsio batean ateratako argazkia

Airearen urteko batezbesteko tenperatua 10 gradukoa (°C) da; hotzena urtarrilean, -4.7 graduko batezbestekoa, eta beroena uztaila, batezbesteko 23,8 gradu. Orokorrean, lehen izotzak urriaren 14an hasi ohi dira eta apirilaren 18an amaitzen dira. Abenduaren 19a eta otsailaren 23a bitarte hotz handiko garaia izaten da, 67 egun inguru. 30 gradutik gorako egunak urtean 36 izan ohi dira batez bestez. Almatyko erdigunean, hiri handi ororen erdigunetan bezala, badago "uharte bero" bat, eta horregatik hiriaren kanpoaldea eta erdigunearen artean %3,8 eta %2,2 bitarteko tenperatura aldea izan ohi da. Horrez gain, izotz garaia hirigunean 7 egun inguru beranduago hasten da eta 3 egun lehenago amaitzen da. Urteko euria 650 mm eta 700 mm artekoa izaten da. Apirila eta maiatza izaten dira hilabete euritsuenak, izan ere, hilabete horietan hiriak urteko osoko euriaren herena jasotzen baita.


      Datu klimatikoak (Almaty)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.2 19.0 28.0 33.2 35.1 39.3 41.7 40.5 38.1 31.1 25.4 19.2 41.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.2 1.4 7.0 17.2 21.6 26.7 29.8 28.7 23.8 15.9 7.5 2.4 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.9 -3.4 2.2 11.7 16.1 21.0 23.8 22.5 17.5 10.2 2.7 -2.2 9.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.6 -8.2 -2.6 6.1 10.5 15.2 17.8 16.3 11.2 4.5 -2.1 -6.7 4.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -30.1 -37.7 -24.8 -10.9 -7.0 2.0 7.3 4.7 -3.0 -11.9 -34.1 -31.8 -37.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 33 41 62 111 106 61 38 27 29 56 52 41 657
Eguzki orduak 117.8 117.6 145.7 195.0 241.8 279.0 306.9 294.5 246.0 182.9 126.0 102.3 2355.5
Iturria: Pogoda[3]

Demografia

aldatu

Talde etnikoak (2010)[4]

1989ko SESBko zentsuaren arabera, Almatyk 1.071.900 biztanle zituen; 1999ko Kazakhstango zentsuaren arabera, 1.129.400 biztanle.[5]

Ekonomia

aldatu

Almatyk Kazakhstango BPGren %20a inguru ekoizten du (36.000 milioi dolar 2010ean). Erdialdeko Asiako finantza gune garrantzitsuenetakoa da eta 2012an Hiri globala (Global City) izendatu zuen GaWCren ikerketa batek.[6]

Almatyko industria handienetako finantzak dira eta bertako finantza esportazioei esker Kazakhstango ordainketa balantzari ekarpen nabarmena egiten zaio. BTA bankuaren egoitza Almatyn dago, Erdialdeko Asiako bankurik handiena. Kazkommertsbank eta beste zenbait bankuk ere egoitza bertan dute. Kazakhstango burtsa ere Almatyn dago.

Kirola

aldatu

Medeo kirol estadioa da hiriko garrantzitsuena. Hiritik kanpora dago mendietara igotzen duen bailara batean. Dimitri Fofonov txirrrindularia bertan jaio zen.

Iruditegia

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. «stat.gov.kz» stat.gov.kz (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. Pogoda.ru.net. Погода и Климат – Климат Алматы. .
  4. Archives_2000 Stat.kz
  5. (Errusieraz) (Kazakhstan biztanle zentsuen inguruko hainbat datu)
  6. "The World According to GaWC". GaWC. 2014ko maiatzaren 30ean eskuratua.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 1