Amanita gilbertii
Amanita gilbertii Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria. Jangarritasuna aztertzen.
Amanita gilbertii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita gilbertii Beauseign., 1926 |
Basionimoa | Amanita gilbertii |
Sinonimoak: Amidella gilberti, Amanita gilbertii var. subverna.
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta laura, ertza leuna, inkurbatua, zintzilik errezelaren aztarna zuriak. Kapelaren azala leuna, distiratsu samarra, irintsua, zuria gaztetan, zahartzean zuri zikin kolorekoa eta okre-hori kolorekoa bihurtzen da.
Orriak: Adnatuak, estu, sabeldunak, lamelulekin, krema-zuri kolorekoak (zahartzean arrosa kolorekoak bihurtzen dira)
Hanka: Luzea, 8 eta 20 cm bitarteko garaierakoa, zuzena edo okertua, sendoa, zilindrikoa, zuria, pruinadun-ildaskatua eraztunetik gora eta ezkatatsua azpitik. Mintzezko goiko eraztuna. Bolba 2-6 zabal, zaku formakoa, oboide-puntaduna, oso hauskorra, zuria (baina lurrez zikindua), lurperatuta.
Haragia: Zuria eta kolorez aldatzen ez dena. Lurraren usain eta zaporearekin.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Gilbertii epitetoa pertsona izenetik dator. Gilbert mikologo frantsesaren omenez.
Jangarritasuna
aldatuZalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuEz da nahastu behar Amanita verna hilgarriarekin (batez ere Amanita gilbertii f. subverna aldaerarekin).[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian (Amanita ponderosa delakoaren inguruan). Udazkenean ere agertu daiteke. Urria.[5]
Banaketa eremua
aldatuEuskal Herria, Frantzia, Espainia, Grezia, Ameriketako Estatu Batuak.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 173 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 25 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Amanita gilbertii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.