Amazonasen arroa[1] Hego Amerikako eskualdea da, Amazonas ibaiak eta haren ibaiadarrek drainatutakoa. Arroaren eremuak 6.915.000 km² ditu, Hego Amerikaren %40 gutxi gorabehera. Arroa honako estatuetan dago: Bolivia, Brasil, Ekuador, Guyana, Kolonbia, Peru, Surinam eta Venezuela[2]. Bertako oihan tropikala munduko handiena da eta 8.235.430 kilometro koadroko eremua hartzen du.

Amazonasen arroa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaYerupajá
Motaarro hidrografiko
Azalera6.300.000 km²
EponimoaAmazonas
Geografia
Map
Koordenatuak2°18′S 54°54′W / 2.3°S 54.9°W / -2.3; -54.9
Honen parte daAmazonia
Ur-gorputzaAmazonas
Hidrografia
Arro hidrografikoaAtlantic Ocean drainage basin (en) Itzuli

Amazonas ibaia

aldatu

Amazonas osatzen duten ibaien iturburua Andeetako goi-ordokietan dago. Manseriche ordokia 160 metroko altueran dago, Atlantikotik 4.379 kilometrora. Hegoaldeko ibaiadarrak iparraldekoak baino luzeagoak dira. Manaus eta Andeen artean Amazoniak inbutu moduko bat osatzen du, 2.000 kilometroko zabalera duena; Madeira eta Negro ibaiek inguratzen dute zabalera hori. Aldapak ibaiaren bazterrean sarguneak eratzen ditu, meandroak, eta isurkideen arteko ibaixkak. Isurkideen artean 500 metroko mendiak daude.

Manaustik behera Guyana eta Brasilgo goi-ordokiak hasten dira, eta ibaia estutu egiten da. Inguru honetan ibaiaren sakontasuna handitu egiten da: 80 metro inguruko sakonera du, adibidez, Óbidosen. Azken zatian ibaiaren zabalera 350 kilometrokoa da, eta furos izeneko adarretan zatitzen da, uharteak eratuz.

Beroa eta hezea da nagusi Amazonas ibaiaren arroan, Andeetan izan ezik. Batez besteko tenperatura 23 °C eta 28 °C bitartekoa da. Urtaroen artean ez dago tenperatura alderik, egunean zehar gertatzen direnak, aldiz, handiak dira. Euria urtean metro koadroko 2.000-3.000 litrokoa izaten da. Urtaro lehorra luzea izaten da. Guyana mendien artean foehn deitu haizea sortzen da Branco ibaiaren inguruan eta ondorioz sabanak eratzen dira. Udan ipar hemisferioko haizeak Amazoniaren hego-mendebalderaino sartzen dira, montzoiaren gisako haize bero hezea eratuz. Hegoaldeko haize hotzak tenperatura aldaketa handiak eragiten ditu.

Landaredia

aldatu

Sabana ez da agertzen Branco ibaiaren inguruan eta Marajó inguruan besterik. Igapo oihanean, urez estalia baitago, ezin da sartu. Ibaiak handitzen diren lekuetan zuhaitzak altuagoak izaten dira, baina oihana trinkoa izaten da leku horietan; kakao zuhaitzak izaten dira gehienbat bertan. Gainerako lurraldeetan 70 metrora iristen diren arbolak daude, Paráko gaztainondoak adibidez. Hala ere, gaur egun landaredi handia ari da galtzen, arrazoi ekonomikoengatik: nekazaritza ezarri nahia batetik, eta bestetik meatzeak irekitzekoa. Horretarako oihan zati handiak erre egiten dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. The Smithsonian Atlas of the Amazon, Goulding, M., R.B. Barthem, and R. Duenas, 2003. Smithsonian Books|Goulding et al., (2003)

Kanpo estekak

aldatu
  NODES