Ambohimanga1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Ambohimanga muinoa.

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv, vi
Erreferentzia 950
Kokalekua  Madagaskar
Eskualdea2 Afrika
Izen ematea 2001 (XXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ambohimanga Madagaskarren dagoen muino gotortu ezaguna da, eta indusketa leku garrantzitsua ere bai beraz. Antananarivo hiriburutik 24 kilometro ipar-ekialdera dago.

Muinoak hiri baten aztarnak ditu, hainbat hilobi eta toki sakratu ere bai, horregatik malgaxe herriarentzat esanahi erlijioso eta historiko handia dauka. 2001 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen beraz.

Etimologia

aldatu

Ambohimanga izenak malgaxe hizkuntzako bi hitzen elkarketaz eratuta dago: ambohi (muinoa) eta manga (sakratua, urdina edo jainkoa)[1].

Historia

aldatu

Madagaskar uhartearen erdialdeko lur garaiak K.a. 300-200 urteen artean populatuak izan ziren. Borneotik piraguaz iritsi bide zen Vazimba herriak sortu zituen aurreneko herrixkak uharteko baso sarrietan.

XV mendean Merina etniak uhartearen hego-ekialdetik erdialderantz jo zuen eta muinoen gainetan existitzen ziren vazimben herrien gainean beraienak eraiki zituzten. XVI mendearen erdialdera merinatarren printzerriak errege bakarraren menpean bildu ziren Merinako erresuma sortuz. Lehenengo erregea Andriamanelo (1540–1575) izan zen eta honek kanpaina militarrak burutu zituen vazimba herria asimilatzeko. Horretarako Ambohimanga muinoa gotorleku bihurtu zuen, eta hau oinarri hartuz erresuma osoan muino gotortu berriak altxatu zituen.

Hurrengo mendeetan etorri ziren erregeek Ambohimangatik gobernatu zuten beren lurraldea[2] eta aldian aldian elementu berriak gehitu zizkioten muinoari. Andriambelomasina erregeak (1730–1770) esate baterako babesak nabarmen indartu zituen.

XIX mendean Ranavalona I erreginak (1828–1861) atzerritarrei Ambohimanga muinoan sartzea debekatu zien, baina 1895 urtean Madagaskar Frantziarren kolonia bihurtu zen[3] eta hauek 1897an malgaxeen erresistentzia deusezteko helburuaz Ambohimangako erlikiak Antananarivo hiriburura eraman arazi zituzten eta Ambohimangak izaera sakratu eta debekatua galdu egin zuen.

Egitura

aldatu
 
Planoa.

Muinoak 138 metrotako altuera du ekialdean eta mendebalderantz malda apal batean jeisten dihoa. Errege hiria muinoaren tontorrean dago eta XVII eta XVIII mendeetan eraikitako arroz terrazek inguratzen dute. UNESCOk izendaruriko Gizateriaren Ondare eremuak 59 hektarea hartzen ditu.

Hainbat zangak eta harrizko harresik inguratzen dute hiria. 14 ate ditu kanpoko harresiak eta zazpi barneko harresiak. Barruan jauregiak eta erregeen hilobiak ikus daitezke.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) Allibert, Claude; Rajaonarimanana, Narivelo. (2000). L'extraordinaire et le quotidien: variations anthropologiques : hommage au professeur Pierre Vérin. KARTHALA Editions ISBN 9782845860834. (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  2. (Ingelesez) «Royal Hill of Ambohimanga» World Monuments Fund (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).
  3. (Frantsesez) Vaissière, Camille de La; Abinal, Antoine. (1885). Vingt ans à Madagascar: colonisation, traditions historiques, moeurs et croyances d'après les notes du P. Abinal et de plusieurs autres missionnaires de la Compagnie de Jésus. V. Lecoffre (Noiz kontsultatua: 2018-01-11).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
iOS 1
multimedia 1
Note 1
os 2