Anana
Anana (Ananas comosus) berez Ameriketako tropikokoa den landarea, fruituagatik landatzen dena. Gastronomian oso estimatua da.
Anana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Bromeliaceae |
Generoa | Ananas |
Espeziea | Ananas comosus (L.) Merr.
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | anana, piña eta anana-zuku |
Basionimoa | Bromelia comosa |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Deskribapena
aldatuBromeliazeoen familiako[1] espezie gehienak epifitoak diren arren anana lurrean hazten da. Hosto berde argiak ditu, ezpata itxurakoak eta gogorrak, errpseta itxuran hazten direnak. 30-100 cm-ko luzera dute eta ertzetan arantza txiki zorrotzak dituzte. Gainaldea ahurra dute, euri ura erdigunera eramateko. Landarearen zurtoina gorrixka da eta 3 urte dituenean hasten da ikusgarria izaten . 1-1'5 metrotako altuera har dezake. Zurtoinetik infloreszentziak ateratzen dira buruxka itxuran eta loreak moreak dira.
Fruitua handia da, pinaburuaren antzekoa, oso mamitsua eta gozoa, jateko oso aintzat hartua.
Banaketa eta habitata
aldatuLandare tropikala da eta Hego Amerikan du jatorria. Sorleku zehatza ezagutzen ez bada ere Brasil, Paraguai eta Argentinak bat egiten duten eremuan sortuko zela iradokitzen dute ikerketek[2]. Ondoren Amazonas ibaiak eramanda Venezuelara ere iritsiko zen. K.a. 1200-800 urtearen landatu zen Perun eta K.a. 200 - K.o. 700 artean Mexiko aldean maiek eta aztekek. XVII. mendean Europara eraman zen eta handik Afrika eta Asiako eremu tropikaletara pasa zen.
Erabilera
aldatuGastronomia
aldatuFruitua gordinik kontsumitzen da gehien bat. Postreak egiten dira eta entsaladatan ere jaten da. Fruitua galkorra denez bestelako produktuak ere merkaturatzen dira, zukuak, jogurtak, marmeladak, izozkiak... Koktel edari batzuetako osagaia ere bada, piña colada esate baterako.
Medikuntza
aldatuAnanak duen sustantzia aipagarriena bromelina da. Elikagaiak metabolizatzen laguntzen du eta bestelako ezaugarriak ere baditu: diuretikoa da, antiseptikoa, destoxifikatzailea... Artritisa, reuma eta ziatika tratatzeko erabiltzen da.
Ekoizpena
aldatuHerrialdea | Tonak |
---|---|
Costa Rica | 3.418.155 |
Filipinak | 2.730.985 |
Brasil | 2.650.479 |
Thailandia | 2.113.380 |
Indonesia | 1.805.506 |
India | 1.706.000 |
Nigeria | 1.664.510 |
Txina | 1.573.471 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ The pineapple : botany, production, and uses. CABI Pub 2003 ISBN 0-85199-503-9. PMC 182530400. (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).
- ↑ «Pineapple» hort.purdue.edu (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).