André Morellet
André Morellet (Lyon, 1727ko martxoaren 7a - Paris, 1819ko urtarrilaren 12a) frantziar ekonomialaria, idazlea eta entziklopedista izan zen. Ilustrazioaren filosofoetako bat izan zen eta eginkizun horretan oroitzapen askotan agertzen da, hala nola, Madame de Rémusatarenean.
André Morellet | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1822) | |||||
1808ko otsailaren 18a - 1815eko martxoaren 20a
1785eko apirilaren 28a - 1819ko urtarrilaren 12a ← Claude-François-Xavier Millot - Pierre-Édouard Lémontey → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Lyon, 1728ko martxoaren 7a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1820ko urtarrilaren 12a (91 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | College of Sorbonne (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ekonomialaria, itzultzailea, entziklopedista eta filosofoa | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Kidetza | Frantses Akademia Frantziako Institutua Q130758335 | ||||
Izengoitia(k) | A. M. eta M. L. M. | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia | ||||
Biografia
aldatuLyonen jaioa eta hasieran hiriko jesuiten unibertsitate batean ikasia, geroago Sorbonan ikasi zuen. Apaiz bihurtu zen baina uste osokoa izan gabe. Voltairek "L'Abbé Mords-les" deitu zion, buru-argitasun bizia zuela eta. Bere lanik garrantzitsuenak Charles Palissoten obrari erantzunez egindako panfleto bat, Les Philosophes eta Ferdinando Galianiren Commerce des bledsi (1770) emandako erantzun bat izan ziren.
Geroago estatu gizon ingelesekin komunikazio ia diplomatikoetan lan egin zuen eta pentsioa lortu zuen, eta 1785ean Frantses Akademiako kide bihurtu zen. Parisen hil baino urtebete lehenago, Mélanges de littérature et de philosophie du XVIII e siècle liburuko lau liburuki editatu zituen, batez ere lehenagoko bere argitalpenen aukeraketa batez osatuta. Hil ondoren, bere Mémoires sur le XVIII e siècle et la Révolution (2 liburuki, 1821) agertu zen.
Nicolau Aymerich-en Directorium Inquisitorum-en itzulpen satirikoak Eliza Katolikoak bere inkisizio praktika batzuk uzteko erabakian eragin zuen.
Denis Diderot-en eta Jean le Rond d'Alembert-en Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers-en kolaboratu zuen, eta horretarako literatura kritika, teologia eta filosofiari buruzko sei artikulu idatzi zituen (Fatalité, Injure, Fils de Dieu, Foi, Fondamentaux (artikuluak), Gomaristes).
Bere lan ugariren bibliografia La France littéraire liburuan argitaratu zen, IV. liburukian. Joseph Marie Quérard- ek egina. Ikus Charles Augustin Sainte-Beuve ere, Causeries du lundi, I. liburukia.