Annie Leibovitz

argazkilari estatubatuarra

Anna Lou 'Annie' Leibovitz (Waterbury,Connecticut, AEB, 1949ko urriaren 2a) argazkilari estatubatuarra da. Lehen emakumea izan zen haren lana Washington-eko National Portrait Galleryn jarrita ikusi zuena.

Annie Leibovitz

(2008)
Bizitza
JaiotzaWaterbury1949ko urriaren 2a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSan Francisco Art Institute (en) Itzuli
Northwood High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, moda-argazkilaria eta film-zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)

IMDB: nm0973425 Facebook: annieleibovitz Twitter: annieleibovitz Instagram: annieleibovitz Musicbrainz: 3cea75eb-4ef8-4b5b-8e54-071ccf7e883d Songkick: 4848553 Discogs: 1906529 Allmusic: mn0001608844 Edit the value on Wikidata

Munduan ondoen pagatutako argazkilarietako bat da, eta bere lanak argitaratu ohi dira Vanity Fair, Rolling Stone eta Vogue bezalako aldizkarietan.[1]

1984an, Aldizkarien Editoreen Elkarte Estatubatuarrak urteko argazkilari izendatu zuen.[2] 1988an Clio saria jaso zuen American Expressen publizitate kanpainarengatik. 2000ko apirilean, Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak «Legenda biziduna» titulua eman zion.[3] 2005an American Photo aldizkariak argazkilari garaikide eraginkorrena izendatu zuen.[4] 2013ko maiatzean, Komunikazioaren eta Humanitateen Asturiasko Printzearen Saria eman zioten.[5]

Bereziki pertsona ezagunen, ospetsuen erretratoak egiteagatik da ezaguna, baina argazkigintza dokumentalean eta paisaietan ere ibilia da. Condé Nast Publications argitaletxeak kontratatu zuen 1993an.[6][7] Irudiak Contact Press Images argazki-kazetaritzako agentziak irudikatzen ditu 1977tik.

1980an, hil aurretik, John Lennon erretratatu zuen azken pertsona izan zen.[8]

Bizitza

aldatu

Samuel Leibovitz Indar Armatuetako teniente koronelak eta Marilyn Heit dantza garaikideko irakasleak osatzen duten bikote juduaren hirugarren alaba da.[9] Aitaren eginkizun militarrek askotan aldatzera behartzen zituzten Annie eta bere bost haurrideak.

Bigarren hezkuntzan Leibovitzek hainbat arte adarretan interesa agertu zuen. Idazten eta musika jotzen hasi zen, eta San Frantziskoko Arte Institutuan sartu zen 1967an, arte irakasle izan nahi zuelako.[10] Filipinetan dagoen Clark aire-baseko gela ilun batean piztu zitzaion argazkilaritzarekiko interesa; Vietnamgo gerran, hara bidali baitzuten aita.[11] Hainbat urtez, bere argazkigintzarako gaitasunak garatzen jarraitu zuen, hainbat tokitan lan egiten zuen bitartean, 1969an Israelgo kibutz batean denboraldi bat eginez, non Salomon erregearen tenpluan indusketa arkeologiko batean parte hartu zuen.[12][13]

Ibilbidea

aldatu

1971n Estatu Batuetara itzuli zenean, Leibovitzek Arte Ederretako lizentziatura lortu zuen San Frantziskoko Arte Institutuan.[14] Ondoren, Ralph Gibson argazkilariarekin batera aritu zen lanean.[15]

Rolling Stone aldizkaria

aldatu

Garai horretan, Rolling Stone aldizkari berrian argazkilari autonomo gisa lan egiteko postulatu zen. Editorea, Jann Wenner, txundituta geratu zen bere portafolioarekin eta bere argitalpenaren parte izateko aukera eman zion.[16] Bi urte geroago, Leibovitz argazkilari buru izendatu zuten, eta kargu horretan hamar urte eman zituen. Ehun eta berrogeita bi azal egin zituen.[16]

1975ean, The Rolling Stones Tour of the Americas '75 bira musikala dokumentatzeko ardura eman zioten, The Rolling Stones talde britainiarrak Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan ibili zenean.[17] Bi urte geroago, Rolling Stoneren bulego nagusiak New Yorkera aldatu ziren, eta, ondorioz, Leibovitzek San Frantzisko hiria utzi zuen bertan hamar urtez bizi ondoren.[18] New Yorkera iristean, hainbat arazo izan zituen, besteak beste, drogekiko adikzioa, bereziki kokainarekiko adikzioa.[18]

 
Leibovitz eta Demi Mooreren erretratua San Franciscon, Kalifornian, A photographer's life erakusketan, 1990-2005.

1980ko abenduaren 8an, Annie John Lennon musikariaren departamentura joan zen, Rolling Stonerentzat argazkiak ateratzera. Irudi horietako batek aldizkariaren azala ilustratuko zuela agindu zion, editoreek bere emaztea, Yōko Ono, ondoan erretratatzea nahi ez bazuten ere.[19][19] Annieren ideia Lennonen beraren Double fantasy albumaren karatulako irudia birsortzea zen.[19] Argazki saioa hasi eta ordu batzuetara, Mark David Chapman bere miresleak hil zuen John, eta lau tiro eman zizkion New Yorkeko bere eraikinaren sarreran. Azkenik, Rolling Stonek 1981eko urtarrilaren 22an bere tapan —titularrik gabe— argitaratu zuen argazkia, Lennon biluzik eta erabat jantzita emaztearen ondoan uzkurtuta agertzen zenekoa izan zen.[20]

Vanity Fair aldizkaria

aldatu

1983an, Leibovitzek Vanity Fair aldizkari estatubatuarreko erretratugile gisa lan egiten hasi zen, eta urtean 2 milioi dolar jasotzera iritsita.[21]

1993an Paramount Pictures konpainia zinematografikoaren aurkako salaketa jarri zuen, bere argazki baten egile eskubideak urratzeagatik. Bi urte lehenago Vanity Fairren azala apaindu zuen irudia Demi Moore aktorea biluzik agertu zen hura zen, haurdun zegoela erakusten.[22] Paramountek argazki horren parodia bat egin zuen Naked Gun 33⅓: The Final Insult film komikoa promozionatzeko. Afixan Leslie Nielsen aktorea ikusten zen «haurdun» eta Demi bezala posatzen. Anniek demanda galdu zuen gorteak bere argazkiaren parodia erabilera legitimokoa zela erabaki zuenean.[23]

1995ean, The Hollywood Issue-n agertzen diren aktoreak erretratatzeko misioa izan zuen Leibovitzek; Vanity Fair-ek urtero martxoan argitaratzen duen edizio horretan, Hollywoodeko aktore nabarmenenen erretratuak daude.[24]

 
Knut hartz polarrari argazkiak atera zizkion Leibovitzek 2007ko apirilean, ingurumen kanpaina baterako eta baita Vanity Fair aldizkariaren azalerako ere.

2006ko maiatzean, Vanity Fairrek ingurumena zaintzeari buruzko ale berezi bat argitaratu zuen lehen aldiz: The green issue. Ale horren azala apaindu zuen argazkia Leibovitzek egin zuen, eta Julia Roberts eta George Clooney aktoreak erretratatu zituen Robert F. Kennedy Jr. eta Al Gore ekintzaile ekologikoekin batera.[25] Irudi horretarako, Irving Pennek 1948an ateratako Ballet society argazkian oinarritu zen Annie. Hurrengo urteko edizioan, Leonardo DiCaprio aktorea izan zen Leibovitzentzat Islandiako glaziar batean pausatu zena. Berak fotomuntaketa bat egin zuen Knut polar ospetsua DiCaprioren ondoan ager zedin izotzaren gainean eserita.[26]

Los Soprano telesaileko talde osoa Leibovitzek Vanity Fairrentzat egindako argazki saioan bildu zen azkenekoz.[27] Erreportajea 2007ko apirilean argitaratu zen, telesaila urte hartako ekainean amaitu zelako.[28]

2007ko irailean, Annie izan zen Tom Cruise eta Katie Holmes aktoreen alabari, Suri, argazkiak ateratzen lehena, haurra existitzen ez zela zioten zurrumurruei amaiera emanda.[29][30] Vanity Fair aldizkariaren azalean argitaratu zuten irudia, non neskatoa aitaren txaketaren barrutik agertzen zen. Gainerako argazkiak Cruise-Holmes familiari eskainitako hogeita bi orrialdeko erreportajean agertu ziren.[31]

2007ko uztailean, Anniek hogeita bat pertsona ospetsuren argazkiak atera behar izan zituen (aktoreak, abeslariak, modeloak, enpresariak, kirolariak, politikariak eta erlijiosoak), Vanity Fair-ek The Africa issue berezian argitaratu zituen hogei estalki desberdinak apaintzeko.[32]

 
1981ean, Meryl Streepek posatu zuen Leibovitzentzat, emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako bere lehen izendapena zela eta. Saioan zehar, Streepek adierazi zuen ez zela pertsonaia bat interpretatzen ari, eta beraz, mimo gisa makillatzea erabaki zuen.[33] Azkenean, haren erretratua Rolling Stoneren azalean argitaratu zuten. Argazki horretan, Michael Cavayero margolariak egindako argazki horren erreprodukzio bat ikus daiteke.


2007aren amaieran, Leibovitzek Indiana Jones y el reino de la calavera de cristal filmaren filmazio-estudioetarako sarbide esklusiboa izan zuen, eta bertan protagonistak eta zuzendariak erretratatu ahal izan zituen. Hauek 2008ko maiatzean estreinatu aurretik filmaren lehen irudiak bihurtu ziren eta Vanity Fair-ek argitaratu zituen urte horretako otsaileko edizioan.[34]

2008ko otsailaren 14an, Vanity Fairrek bere erretratu ospetsuenak bildu zituen Vanity Fair portraits-photographs 1913-2008 erakusketarako. Londresko Erretratuen Galeria Nazionalean muntatu zen. Annie izan zen erakustaldian parte hartu zuenetako bat.[35]

Urte hartako maiatzean, eztabaida sortu zen Anniek Miley Cyrus abeslari eta aktorea erretratatu zuenean, hamabost urtekoa garai hartan, bere bustoa maindire hutsez estalita.[36] Cyrusek lan egiten zuen Disney konpainiak atsekabea agertu zuen Vanity Fairrek hamabost urteko neska gazte bat nahita manipulatu zuelako aldizkari gehiago saltzeko.[37] Egun batzuk geroago, Mileyk barkamena eskatu zien bere jarraitzaileei, aldizkariak irudiak modu artistikoan pentsatuta zeudela sinetsarazi ziola argudiatuz.[38] Azkenik, Leibovitzek Vanity Fair egunkarian argitaratutako komunikatu baten bidez adierazi zuen bere argazkia gaizki interpretatua izan zela.[39]

Beste proiektu batzuk

aldatu

1986an, Mexikon Munduko Futbol Kopa zela eta, zenbait afixa egitera gonbidatu zuten. Hura izan zen txapelketaren historian lehen aldiz argazkilari bati eginkizun hori eman zitzaiona.[40]

1988an, American Express kreditu-txartelaren publizitate-kanpaina baterako ospetsu batzuk erretratatu zituen, eta Clio saria irabazi zuen. Bi urte geroago Annie Leibovitz estudioa sortu zuen New Yorken.[41]

1991n, bere lana Washington Hiriko Erretratuen Galeria Nazionalean erakusten zuen bigarren argazkilari bizia —eta lehen emakumea— bihurtu zen. Zuri-beltzeko eta koloretako berrehun erretratutik gora izan zituen erakusketak, eta, ondoren, Photographs: Annie Leibovitz 1970-1990 liburua argitaratu zuten. Urte horretan bertan, Leibovitzek Margaret Bourke-White argazkilariaren balentria berdindu nahi izan zuen, Chrysler eraikineko hirurogeita batgarren pisuko xurrutarri baten gainean —Manhattanen— muntatu zenean, David Parsons dantzaria erretratatzeko. Life aldizkariko John Loengard erreportari grafikoak atera zion argazkia Annie Leibovitzi berari, estatua gainean jausteko zorian zegoela.[42] Halaber, 1991n, Mijaíl Baríshnikov dantzariak Annie gonbidatu zuen White oak dantza-proiektuaren sorrera dokumentatzera.[43]

 
1988an, Luciano Pavarotti Leibovitzek erretratatu zuen American Expressen iragarki batzuetarako, eta Clio, Kelly eta Advertising Age sariak irabazi zituen.

1992an Leibovitzek zuzendutako Zoetrope film laburra erakutsi zuten AmriketakovEstatu Batuetan, Public Broadcasting Service telebista katearen bidez.[44] 1993an Modas Vogue aldizkarirako lanean hasi zen eta San Frantziskoko Arte Institutuan ohorezko doktoretza jaso zuen, bertan gaztetan ikasi baitzuen.[44] Garai horretan, San Frantzisko AIDS Fundazioak Anniek hiesa duten gaixoei ateratako erretratu batzuk erakutsi zituen, eta, gainera, erakusketa bat antolatu zen hilabete batzuk lehenago Sarajevoko setioan eta Bosniako gerran berak egindako argazkiekin.[44][45]

1996an, Udako Olinpiar Jokoetako argazkilari ofiziala izan zen Leibovitz, Atlantan (Georgia). Atleten zuri-beltzeko erretratuen bilduma bat argitaratu zuten urte hartako ekainean Olympic portraits liburuan. Bere hurrengo argitalpena Women (1999) izan zen, Susan Sontag bere bikotekideak idatzitako saiakera batekin batera zetorrena. Bilduma horretako emakumeen erretratuetan, besteak beste, juezak, meatzariak eta baserritarrak agertzen ziren.

2000. urtean bost emakume aukeratu eta erretratatu zituen Pirelli enpresa italiarrak denboraldi bakoitzean argitaratzen duen egutegirako.[46]

Ondoren, The New York Times egunkariak Leibovitz kontratatu zuen, New York hirian zuen eraikin korporatiboaren eraikuntza dokumenta zezan —2005eko uztailetik 2006ko uztailera—.[47] Lewis Hinek eta Margaret Bourke-Whitek 1930eko hamarkadan Chrysler eta Empire State eraikinei, hurrenez hurren, ateratako argazkiek inspiratu zuten hogeita hamabost irudiko bilduma.[48]

2006ko urrian, Annie Leibovitz: bizitza bat lentean zehar izeneko dokumentala erakutsi zuten, eta Annieren ahizpa gazteenak, Barbarak, zuzendu zuen.[49] Bertan, argazkilariaren bizitzako eszena intimoak erakusten ziren, eta baita berarentzat posatu zuten hainbat pertsona ospetsuri egindako elkarrizketak ere.

Bere lanaren atzera begirako erakusketa bat Brooklyn Museoan egin zen, 2006ko urritik 2007ko urtarrilera arte.[50] Erakusketa Annie Leibovitz: a photographer's life (1990–2005) liburuan oinarrituta zegoen, eta pertsona ospetsuen eta euren familiaren erretratuak biltzen zituen. Argazkien artean, Susan Sontagen gorpua zegoen, 2004an minbiziak jota hil zena.[51]

 
BBCk igorritako trailer baten arabera, Elisabet II.a erreginak haserre erreakzionatu zuen Anniek Buckingham Jauregian argazki sesio batean koroa kentzea iradoki zionean. Dena gaizki-ulertu bat izan zen.


2007. urtean, Erresuma Batuko Elizabeth II.a Erresuma Batuko erreginak Virginiara egindako estatu bisitaren argazki ofizialak hartzeko eskatu zion Annieri. Argazki saioa BBC telebista kateak grabatu zuen A year with the Queen dokumentalerako (gaztelaniaz: 'Urtebete erreginarekin'). Dokumentalaren promozio-trailer batek haserre bizian jarri zuen erregina, Leibovitzek koroa kentzea proposatu zionean, itxura informalagoa emateko.[52] Gero, beste eszena bat agertu zen, non Subiranoa korridore batetik oinez ikusten zen, laguntzaile bati esaten zion bitartean: «Ez dut ezer aldatuko. Nahikoa izan dut horrela jantzita, zuri esker». Ondoren, BBCk barkamena eskatu zuen, eta onartu zuen trailerreko gertaeren sekuentzia okerra zela, eta trailerra akats baten ondorioz zabaldu zutela, baztertutako eszenak zituelako.[52][52]

2007an ere, Walt Disney konpainiak Leibovitz kontratatu zuen, bere pelikula klasikoetako pertsonaiak interpretatzen zituzten pertsona ospetsuekin argazki batzuk egiteko.[53] Publizitate kanpainak Walt Disney world's year of a million dreams ('Walt Disneyren munduko milioi bat ametsen urtea') izena hartu zuen.

2007ko uztailaren amaieran, Louis Vuitton moda osagarrien markak publizitate kanpaina bat egin zuen Leibovitz argazkilaria zela. André Agassi eta Steffi Graf tenislariek, Catherine Deneuve aktoreak eta Mijaíl Gorbachov politikariak parte hartu zuten lan horretan, eta Berlingo Harresiaren hondakinak atzealdean zituen auto baten atzeko eserlekuan jarri zen.[54] Hilabete batzuk geroago, The Rolling Stones taldeko Keith Richards gitarrista, sean Connery aktorea, Francis Ford Coppola zinemagilea eta Sofia Coppola alaba zinegilea, Laetitia Casta modelo frantziarra eta Buzz Aldrin, Jim Lovell eta Sally Ride astronautak izan ziren Annierentzat posatu zuten beste pertsonaia ospetsu batzuk.[55][56][57]

2008ko martxoaren erdialdean, Anniek Gisele Bündchen modeloari eta LeBron James saskibaloi jokalariari argazkia atera zien, Vogueko estalki historiko baterako.[58] Egun batzuk geroago, komentarista talde batek —tartean Samir Husnik— ziurtatu zuen irudiak konnotazio arrazistak zituela, Jamesen jarrerak King Kong gogorarazten zuelako; Bündchenek, berriz, gorila gatibatzen duen ilehoria irudikatzen zuen.[59][60] Urte bereko abenduan, Barbara Walters kazetari ezagunak urtero egiten zuen «Urteko 10 pertsona liluragarrienak» zerrendan agertu zen Annie.[61]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2009an, Royal Photographic Societyk Ehun Urteko Domina eman zion, argazkigintzaren arteari egindako ekarpen esanguratsua aitortzen duena.[62]
  • 2013ko maiatzean, Komunikazioaren eta Humanitateen Asturiasko Printzearen Saria jaso zuen.[63][64]
  • 2015ean Arteetako Páez Dominarekin saritu zuten.[65]

Erretratu gogoangarriak

aldatu
 
Barack Obama AEBko presidentea eta bere familia Leibovitzentzat posatzen Etxe Zuriko Areto Berdean. 2009ko irailaren 1a.

Liburuak

aldatu
  • Annie Leibovitz (2003). «Annie Leibovitz: American music». Jonathan Cape. ISBN 978-0-224-07271-7.
  • Annie Leibovitz (2006). «Annie Leibovitz: A photographer's life, 1990 – 2005». Random House. ISBN 978-0-375-50509-6 .
  • Annie Leibovitz (2008). «Annie Leibovitz at work». Random House. ISBN 978-0-375-50510-2.
  • Annie Leibovitz; Doris Kearns Goodwin (2011). «Pilgrimage». Random House. ISBN 0-375-50508-3.
  • Annie Leibovitz; Steve Martin; Graydon Carter; Hans Ulrich Obrist; Paul Roth (2014). «SUMO». Taschen.

Bizitza pribatua

aldatu
 
Pilgrimage erakusketa Massachusettseko Concord Museoan, 2012ko uztailean.

Leibovitzek harreman erromantikoa izan zuen Susan Sontag idazle eta saiakeragile entzutetsuarekin; 1988an ezagutu zuen, El sida y sus metaforas liburuko gainazalerako argazkia atera zionean. Inoiz ez ziren elkarrekin bizi izan, baina bazituzten apartamentuak, elkarren ondoan.[72] Sontagek Annie kritikatu eta presionatu ohi zuen, gogorrago lan egin zezan eta sakonagoa eta pertsonalagoa izan zedin. Izan ere, Leibovitzek Demi Moore biluzik eta haurdun erretratatu zuenean, Sontag izan zen Vanity Fair-en editorea, Tina Brown, argazki polemiko hura argitaratzeko konbentzitu zuena.[73]

Bien arteko harremanak 16 urte iraun zuen. 2004ko abenduan amaitu zen, Susan leuzemia mielogeniko akutua eragin zuen sindrome mielodisplasiko baten konplikazioen ondorioz hil zenean. Anniek ziklo bat itxi zuen bere ondoan, bere hil-ohean argazkia ateratzean, eta artean lutoan zegoen bere aita ere hil zenean, 2005. urtearen hasieran.

Ez Leibovitzek ez Sontagek ez zuten publikoki argitu harremana familiarra, lagunartekoa edo izaera erromantikokoa zen. Hala ere, Annie 2006. urteko bere libururako elkarrizketatu zutenean, A photographer's life: 1990-2005, hauxe adierazi zuen: «Susanekin, maitasun istorio bat zen».[74]

Bere liburuaren hitzaurrean, Leibovitzek bere lesbianismoari eta Sontagekin zuen harreman erromantiko-intelektualari buruzko xehetasunak eman zituen. Biak elkarrekin liburu bat prestatzen ari zirela ere kontatu zuen, eta hil ondorengo duelua zein zaila izan zen.

Azkenik, Anniek Sontagekin maitasun harremana izan zuela aitortu zuen. Susan zergatik aipatzen zuen «kide» gisa eta ez espezifikoki «maitale» edo «bikote» gisa galdetu zitzaionean, Leibovitzek esan zuen «maitale» zela egokiena. Geroago, Anniek deklaratu zuen San Francisco Chronicle egunkarian: «Esan 'maitaleak'. "Maitaleak" gustatzen zait. Badakizu, "maitaleak" erromantikoa dirudi. Argi eta garbi hitz egin nahi dut. Nik Susan maite dut».[75] Leibovitzek hiru alaba ditu: Sarah Cameron (2001) eta Susan eta Samuelle bikiak (2005), alokairuzko ama batek ernaldutakoak.[75]

Erreferentziak

aldatu
  1. Diario Córdoba. (18 de junio de 2008). Annie Leibovitz: París enseña el universo artístico de la fotógrafa. .
  2. Vogue. Fotógrafos: Annie Leibovitz. .
  3. Library of Congress. Awards and Honors: Living Legends: Annie Leibovitz. .
  4. Contact Press Images. Annie Leibovitz: Bio. .
  5. El País. (23 de mayo de 2013). Annie Leibovitz, Príncipe de Asturias de Comunicación y Humanidades. .
  6. ATLANTAboy.com. (11 de mayo de 2007). Annie Leibovitz: Interview & Gallery Tour. .
  7. The Guardian. (3 de febrero de 2008). How I shot my sister Annie.... .
  8. (Gaztelaniaz) Annie Leibovitz. 2018-08-26 (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
  9. Fotografías.net. (22 de agosto de 2007). Annie Leibovitz y su mirada sobre las características femeninas. .
  10. San Francisco Chronicle. (1 de noviembre de 2006). Love, family, celebrity, grief -- Leibovitz puts her life on display in photo memoir. .
  11. The Guardian. (3 de febrero de 2008). How I shot my sister Annie.... .
  12. Vogue. Fotógrafos: Annie Leibovitz. .
  13. Magazinedigital.com. (5 de agosto de 2007). Leibovitz, en el Mago de Oz. .
  14. Fotografías.net. (22 de agosto de 2007). Annie Leibovitz y su mirada sobre las características femeninas. .
  15. Holland.com. (octubre de 2005). Annie Leibovitz. .
  16. a b Rolling Stone. (23 de abril de 2006). Our 1000th Issue. .
  17. Rolling Stone. (17 de julio de 1975). 1975 Rolling Stone Covers: Mick Jagger and Keith Richards-RS 191. .
  18. a b San Francisco Chronicle. (1 de noviembre de 2006). Love, family, celebrity, grief -- Leibovitz puts her life on display in photo memoir. .
  19. a b c Buzzle.com. (8 de diciembre de 2005). Hours After This Picture Was Taken John Lennon Was Dead. .
  20. Rolling Stone. (22 de enero de 1981). 1981 Rolling Stone Covers: John Lennon & Yoko Ono-RS 335. .
  21. The Business Sheet. Celebrity Photographer Annie Leibovitz $715,000 In Debt. .
  22. Terra España. Biofilmografía de Demi Moore. .
  23. CourtTV.com. (19 de diciembre de 2006). Annie Leibovitz against Paramount Pictures. .
  24. Vanity Fair. (5 de febrero de 2008). V.F.’s Hollywood Issue: The Annie Leibovitz Covers. .
  25. La Nación. (10 de mayo de 2006). Al Gore renace en Hollywood. .
  26. El Periódico de Aragón. (13 de abril de 2007). Dicaprio, con Knut en `Vanity Fair´. .
  27. El Periódico de Catalunya. (5 de abril de 2007). Los Soprano posan para Leibovitz en 'Vanity Fair'. .
  28. Vanity Fair. (Abril de 2007). An American Family. .
  29. CadenaSer.com. (6 de septiembre de 2006). 'Vanity Fair' publica las primeras fotos de la hija de Tom Cruise. .
  30. El País. (23 de julio de 2006). ¿Existe la hija de Tom Cruise?. .
  31. Vanity Fair. (Octubre de 2006). The Tom Cruise–Katie Holmes Family Album. .
  32. Vanity Fair. (Julio de 2007). 'It's Bono, on Line One'. .
  33. Ródenas, Julio. (24 de mayo de 2013). «5 portadas inolvidables de Leibovitz para Rolling Stone» Rolling Stone España.
  34. El País. (3 de enero de 2008). Comienza el desembarco de Indiana Jones. .
  35. El País. (3 de enero de 2008). Un siglo de retratos de 'Vanity Fair'. .
  36. Miley.es. (2008). Miley Cyrus en “Vanity Fair”. .
  37. Terra España. (2008). Hannah Montana pide perdón a sus fans por aparecer en topless en una revista. .
  38. Univisión. (2008). Miley Cyrus ofreció disculpas. .
  39. La Crónica. (2008). Me avergüenzan fotos de Vanity Fair: Miley Cyrus. .
  40. Michael Hoppen Gallery. Annie Leibovitz Biography. .
  41. Cultura Lesbiana. (13 de enero de 2007). Annie Leibovitz. .
  42. Afterimagegallery.com. Annie Leibovitz and assistant Robert Bean on the Chrysler Building, New York, NY, 1991. .
  43. Michael Hoppen Gallery. Annie Leibovitz Biography. .
  44. a b c Michael Hoppen Gallery. Annie Leibovitz Biography. .
  45. Zeta. Annie Leibovitz: Vida y obra. .
  46. Fotografia.net. Le calendrier Pirelli 2000. .
  47. Newyorktimesbuilding.com. Building The Times: Photographs by Annie Leibovitz. .
  48. Newyorktimesbuilding.com. About "Building The Times". .
  49. IMDb. (2006). Annie Leibovitz: Life Through a Lens. .
  50. La Nación. (10 de diciembre de 2006). La violadora. .
  51. El País. (22 de octubre de 2006). 200 veces Annie Leibovitz. .
  52. a b c El Mundo. (12 de julio de 2007). El día que Isabel II montó en cólera con la fotógrafa Annie Leibovitz por una corona. .
  53. 20 Minutos. Disney, según Annie Leibovitz. .
  54. El País. (4 de agosto de 2007). Gorbachov: viajero unificador. .
  55. El País. (4 de marzo de 2008). 'Blues' de madrugada con Keith Richards. .
  56. El Mundo. (6 de junio de 2008). Francis Ford Coppola y Sofia, padre e hija unidos por Vuitton. .
  57. Nature.com. (2 de junio de 2009). Handbags at the dawn of the space age. .
  58. As. (15 de marzo de 2008). LeBron junto a Gisele en una portada histórica. .
  59. Terra. (25 de marzo de 2008). ¿Tapa de Vogue con Gisele y LeBron James es racista?. .
  60. Infobae. (2008). La tapa de la polémica. .
  61. El Financiero. (2 de diciembre de 2008). Están Will Smith y Tom Cruise entre "Las 10 personas más fascinantes". .
  62. The Royal Photographic Society. Centenary Medal. .
  63. El País. (23 de mayo de 2013). Annie Leibovitz, Príncipe de Asturias de Comunicación y Humanidades. .
  64. Annie Leibovitz. Premios Príncipes de Asturias, 2013[Betiko hautsitako esteka]
  65. Annie Leibovitz is the recipient of VAEA's Paez Medal of Art 2015.. .
  66. Public Broadcasting Service. American Masters: Annie Leibovitz. .
  67. BBC Mundo. (23 de octubre de 2008). Annie Leibovitz o el arte de ver. .
  68. National Geographic. Christo and Jeanne-Claude Unwrapped. .
  69. Postershop-espana.com. Leibovitz Annie - Keith Haring. .
  70. El País. (3 de agosto de 2007). Mijail Gorbachov posa ante el Muro de Berlín para una campaña de Louis Vuitton. .
  71. Public Broadcasting Service. American Masters: Annie Leibovitz. .
  72. Newsweek. (2 de octubre de 2006). Annie Leibovitz's Amazing 'Life in Pictures'. .
  73. San Francisco Chronicle. (1 de noviembre de 2006). Love, family, celebrity, grief -- Leibovitz puts her life on display in photo memoir. .
  74. The New York Times. (6 de octubre de 2006). From Annie Leibovitz: Life, and Death, Examined. .
  75. a b San Francisco Chronicle. (1 de noviembre de 2006). Love, family, celebrity, grief -- Leibovitz puts her life on display in photo memoir. .
  NODES
Idea 6
idea 6