Anokia[1] edo eskotea[2] emakumezkoen zenbait jantziren irekidurek agerian uzten duten bularraldeko alde jakin bati ematen zaion izena da. Jantziaren irekidurak bularrezurretik gora begi-bistan uzten duen bularren arteko inguruari deritzo, zehatz-mehatz.

Monica Bellucci Cannesen 2002an
Christina Aguileraren estatua Londresko Madame Tussauds museoan

Etimologia

aldatu

Lepo-zabaldura, lepo-hastua edo biluzertza hitzak ere erabili izan dira[erreferentzia behar].

Anokia nabarmentzea

aldatu

Anokia nabarmentzeko hainbat metodo erabili izan dira historian zehar.

Azpiko arropa

aldatu

XVI. mendearen erdialdera lepo-zabaldura jasotzeko gerruntzeak agertu ziren. XX. mendean push-up delako bularretakoak agertu ziren.

Itsasgarriak

aldatu

Zenbait emakumek euren bularrei zinta itsasgarriak jartzen dizkiote hauek altxarazteko eta hurbilarazteko.

Ebakuntza

aldatu

Bular handiak txikiak baino askoz errazago altxatzen direnez, bular txikiko zenbait emakumek bularrak handitzeko ebakuntzetara jotzen dute lepo-zabaldura nabarmentzeko.

Ariketa fisikoa

aldatu

Zenbait ariketa fisikok bularraldeko giharrak sendoarazten dituzte, eta ondorioz hauek altxarazi.

Makillajea

aldatu

Itzal efektuko makillajea erabiliz lor daiteke lepo-zabalduraren neurria dena baino askoz handiagoa ematea.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Euskalterm» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «eskote» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
todo 1