Antologia grekoa
Antologia grekoa (antzinako grekoz, Ἀνθολογία Ἑλληνική, erromanizatua: Άnthología Hellīnikī́; latinez, Anthologia Graeca) da grekoz idatzitako poemen bilduma bat, batez ere epigramak, literatura grekoaren aldi klasikotik bizantziar aldira bitartekoa, eta gaur egun kontserbatutako bi bilduma garrantzitsuenetatik datozenak: Antologia palatinoa eta Planudesen antologia.
Antologia grekoa | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Antologia grekoa eta Antologia palatinoa
aldatuAntologia grekoa eta Antologia palatinoa izenak erabiltzen dira bilduma honi erreferentzia egiteko, baina bi zentzu desberdinekin.
Antologia palatinoa terminoak Codex Palatinus 23 eskuizkribuak ematen digun bilduma adierazten du; Heidelbergeko Liburutegi Palatinoan dago eta, azken orrialdeetan, Frantziako Liburutegi Nazionalean.
Antologia grekoa izena testuei erreferentzia orokorragoa egiteko erabiltzen da, eskuizkribu jakin baten bidez transmititzeaz gain. Hala, historian, Anthologia Graeca adierazpena erabili zen Planudesen antologiaz hitz egiteko, eta, gaur egun, Palatinoan ez dauden Planudesen Antologiako epigramak dituen eranskin bat duen Antologia palatino areagotua izendatzeko[1].
Historia
aldatuMeleagroren Koroa
aldatuGaur egun Antologia grekoa deitzen denaren muina Meleagroren Koroa da, Meleagro Gadarakoak K.a. I. mendean konpilatutako bilduma, non autoreak esaten baitu loreak (epigramak) aukeratu dituela koroa egiteko[2]. Lan hori "antologiaren" prototipoa da, eta bere etimologia "loreen aukeraketa" izango litzateke[3], nahiz eta Meleagrok ez zuen "antologia" hitza erabili bere Koroan[2]. Konpiladorearen poemez gain, beste sei autoreren lanak ere bazituen, besteak beste, Arkiloko, Alzeo Mitilenekoa, Evenos Paroskoa, Anakreonte eta Simonides Zeoskoa. Bildumaren hitzaurrean, Meleagrok fintasun handiz konparatzen ditu poemen ordena eta bere zurtoinekin lotutako koroa bateko loreak. Irudi horrek "antologia" hitza geroagoko belaunaldientzako literatura-lanen bildumaren sinonimo bihurtu du. Codex Palatinus 23ko IV. liburuaren hasieran dagoen "koroaren" poeman, Melagrok bildumaren eraketan aukeratutako poetak zerrendatzen ditu, eta bakoitza lore batekin lotzen du.
Meleagroren Koroak hainbesteko arrakasta izan zuen, ezen poema berriak gehitu baitziren antzinatik. Felipe Tesalonikakoaren eta Agatiasen hitzaurreak, Antologia grekoarekin iritsi zaizkigunak, poemak gehitu dizkiotela diote. Behin betiko edizioa Konstantino Zefalasena da[4], eta X. mendean beste bilduma batzuk gehitu zituen: Estraton Sardeskoak II. mendean jasotako bertso homoerotikoak, elizetan jasotako epigrama kristauen bilduma, Diogenianok idatzitako epigrama satirikoen eta banketeetakoen bilduma, Zeuxiporen bizantziar gimnasioko estatuen deskribapenak, Kristodorok egindakoak eta Zizikoko tenplu batean birkopiatutako inskripzioen bilduma.
Codex Palatinus 23
aldatuAntologiaren argitalpenen oinarri den eskuizkribua Codex Palatinus 23 da[5]. Ia osotasunean Heidelbergo unibertsitateko liburutegian gordetzen da, Frantziako Liburutegi Nazionalean Suppl.Gr. 384 izenarekin dauden orri batzuk izan ezik. Bizantziar eskuizkribu hau, K.o. 940. urtean datatua, 1606an aurkitu zuen Claude Saumaisek Heidelbergeko Liburutegi Palatinoan, Hogeita Hamar Urteko Gerraren hasieran Palatinatua konkistatu ondoren desagertu zena. Bilduma hau Konstantino Zefalasek X. mendearen hasieran konposatutako aurreko antologian oinarritzen da. Gai horri buruz egindako ikerketen arabera, Codex Palatinus 23ko epigrama gehienak Konstantino Zefalasen lanetik etorriko lirateke. Konstantinoren eskuizkribua hiru iturri nagusik osatu zuten:
- Meleagroren Koroa, K.a. 100 inguruan datatutako bilduma;
- Felipe Tesalonikakoaren Koroa, K.a. I. mendeko bilduma;
- Agatiasen bilduma, 553 K.o.
Planudesen antologia
aldatuMaximo Planudes jakintsuak berak egin zuen Antologia grekoaren edizioa, eta, pieza batzuk gehitzeaz gain, benetako edo komenigarri iruditu ez zitzaizkion zenbait poema ezabatu egin zituen. Bertsio hori izan zen mendebalde kristauko[6] bertsio ezagun bakarra, harik eta Claude Saumaisek Heidelbergen aurkitu zen arte, 1606an, bilduma osoagoa eta Konstantino Zefalasen, Codex Palatinus 23 eskuizkribuaren aurreko edizioan oinarritua[7]. Saumaisek egin zuen kopia ez zen 1776 arte agertu, Richard François Philippe Brunckek bere Analecta lanari erantsi zionean. Lehenengo edizio kritikoa F. Jacobsek egin zuen (13 bolumen, 1794-1803; berrikuspena 1813-1817an).
Europa osoan hedatuta, Antologia grekoak aztarna sakona utzi du irakurleengan. Bilduma honen eragina Propertzio, Ezra Pound edo Edgar Lee Masters bezalako autore desberdinetan hauteman daiteke. XX. mendean zentsuratu gabeko itzulpenen argitalpenarekin, eragin handiagoa izan du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Capron, Laurent. «De quoi l’« Anthologie grecque » est-elle le nom ? Histoire éditoriale d’un corpus» L'information philologique (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ a b Pierre Waltz, Anthologie grecque. Première partie, Anthologie palatine. Tomoa I, Lib. I-IV, I, 1960
- ↑ «ANTHOLOGIE : Définition de ANTHOLOGIE» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ Tannery, Paul. (1894). «SUR LES ÉPIGRAMMES ARITHMÉTIQUES DE L'ANTHOLOGIE PALATINE» Revue des Études Grecques 7 (25): 59–62. ISSN 0035-2039. (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ NN. (0850). Anthologia Palatina. Konstantinopel: NN (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ 1301 datako bertsio autografoa guregana iritsi zen; Planudesen testuan oinarritutako lehen argitalpen inprimatua 1494koa da.
- ↑ van Miert, Dirk. (2011). «JOSEPH SCALIGER, CLAUDE SAUMAISE, ISAAC CASAUBON AND THE DISCOVERY OF THE "PALATINE ANTHOLOGY" (1606)» Journal of the Warburg and Courtauld Institutes 74: 241–261. ISSN 0075-4390. (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).