Antropologia linguistiko
Antropologia linguistikoa antropologiaren diziplina bat da. Gizarteetan hitz egiten diren hizkuntza aniztasuna aztertzen du, baita gizarte horietako oinarrizko ezaugarri kulturaletako erabilpen linguistikoak eta lexikoak nola elkar lotzen diren. Alessandro Durantik hiru paradigma ezberdin identifikatu zituen diziplina honetan.
Lehen paradigma
aldatuLehen paradigma, "hizkuntzalaritza" bezala ezagutzen zena, gaur egun hizkuntzalaritza antropologikoaren baitan kokatzen da eta preestatalak zeritzen herrien hizkuntzen dokumentazioan zuen interesa (normalean desagertzear ziren hizkuntzok). Horrela, Ipar Amerikako lehen ikertzaileek Ipar Amerikako jatorrizko hizkuntzak landu zituzten, haien deskribapen gramatikalak eta sailkapen tipologikoak landu zituzten. Garai hartan, erlatibitate linguistikoaren arazoa garrantzitsua zen, Sapir-Whorfen hipotesiaren ideiekin lotua eta aurretik, Vico, Herder edo Humboldt bezalako pentsalariek ere aztertua.
Bigarren paradigma
aldatu1960ko hamarkadan, Dell Hymes "hizkuntzalaritza antropologiko" deitzen zitzaion paradigmaren sortzailea izan zen. Azter-eremu hau, gaur egun, komunikazioaren etnografiaren baitan dago.
Hirugarren paradigma
aldatu1980tik aurrera, arazo antropologiko zabalagoak ikertzen hasi ziren baina hizkuntzalaritzako metodo eta datuak erabiltzen jarraitu zuten.
Beste gai batzuk erlazionatuak
aldatuHizkuntzalariak hizkuntza haien historiak berreraikitzen saiatzen dira, baita euren jatorria zein den argitzen ere. Honi paleontologia linguistikoa deitzen zaio. Hizkuntzaren eboluzioaren eta gizakiaren eboluzioaren artean dagoen lotura ikertzen ere saiatzen dira.