Arabiako goma

konposatu kimiko

Arabiako goma polisakarido naturala da, uretan erraz urtzen dena. Galaktosa, azido glukuronikoa, arabinosa eta antzeko azukreak ditu osagai. Molekula pisua 250.000 ingurukoa du. Akazia zuhaitzetan sortzen da, eta pusketaka kendu eta garbitu egiten da industrian erabili ahal izateko. Erruz erabiltzen da elikagaien industria, egonkortzaile gisa. E-414 kodearekin azaltzen da.

Acacia senegal, Köhler's Medizinal-Pflanzen, 1887
Arabiako goma, pusketak eta hautsa.

Garai batean, Acacia nilotica zuhatzetik ateratzen zen Arabian eta Asia mendebaldean. Duela 5.000 urte inguru, Egipton, momiak biltzeko erabiltzen zuten. Gaur egun Afrika iparraldeko Sahara basamortua eta hegoaldeko sabanaren artean, Senegaldik Eritrea arterainoko Sahel eskualde tzarrean ekoizten da; nagusiki, %70, Sudanen. Estimatuenak Sudango Kordofangoa eta Senegalgo Ferlokoa dira.[1]

Egun Acacia senegal eta Acacia seyal zuhaitzei kentzen zaie batez ere. Azaleko zauriak egin azalean eta, zauria ixteko isuriko duen jariakina bildu. Zauritik atera orduko zihatu egingo da eta gogortu. Zuhaitz bakoitzak libra erdi bat inguru eman dezake, sasoiko. Mundu osoan, gero eta goma eske handiagoa dagoenez, beste espezie eta generoetako zuhaitzetatik ere gero eta gehiago ateratzen da.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Errekondo, Jakoba. Ardoen goma. elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-8-11).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES