Arda
Arda Tolkienek idatzitako ia istorio gehienak gertatzen diren mundua da, eta bere barnean Erdialdeko Lurraldea eta Aman izeneko kontinenteak daude, bi kontinente hauek banatzen dituzten ozeanoetaz gain. Eären zati bat da, mundua eta bere barnean dagoen guztia. Arda, gainontzeko Eärekin batera Ainurren musikarekin sortu zen Iluvatarren semeentzat (elfoak eta gizakiak).
Jatorrian mundu laua, kontinenteak ozeano boteretsu batez inguratuak zeuden, Ekkaia izenekoa, eta Belegaer edo Itsaso Handiaren bidez bananduak. Lehen Aroan, Erdialdeko Lurraldeko iparraldeko eta mendebaldeko zatia Beleriand herrialdeak okupatu zuen, baina hau Haserrearen Gerran suntsitua izan zen.
Bigarren Aroan Numenor Itsaso Handian altxatu zen edainentzat. Uharte hau Eguzkiaren Bigarren Aroaren zatirik handienean existitu zen, baina numenortarren harropuzkeriaren ondorioz hauek Valarrek mendebaldean zegoen Amanera bidaiatzeko debekua desafiatzeagatik suntsitua izan zen.
Numenor suntsitua izan ondoren, Arda biribil bihurtua izan zen. Aman mundutik atera zen, eta soilik elfoak heldu ahal izango ziren hara, eman zitzaien bide zuzena jarraituz. Aldi berean, lur eta kontinente berriak sortu ziren. Erdialdeko Lurraldearen hegoaldea Lurralde Iluna zen eta ekialdean Romenor zegoen, eguzkiaren lurraldea.
Numenor erori baino zertxobait lehenago, gizaki talde txiki batek (Elendil eta honen seme Isildur eta Anarion buru zituena) gertatzear zegoen suntsipenetik ihes egin zuen eta Erdialdeko Lurraldearen mendebaldean ezarri zen, honela Gondor (Sauronen erresuma zen Mordorretik gertu) eta Arnor (Portu Grisen (Mithlond) eta Rivendeleko Erresuma Elfoetatik gertu). Gizaki eta elfoen erresuma hauek Sauronen gaiztakeriaren aurka borrokatu zuten Eguzkiaren Hirugarren Aro osoan).
Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaiera Sauronen erorketagatik eta Eraztun Bakarra Frodo Zorrozabal eta Sam Gamgee hobbiten esku suntsitua izanagatik gertatu zen, baita Gondor eta Rohaneko armadaren esku ere, Aragorn buru zuena, Eraztunaren Elkartearen kideetako bat. Eguzkiaren Laugarren Aroa itxaropen handiz hasi zen dunedainen eskutik, Aragorn Gizakien Aroaren sortzailetzat ikusten zutena.
Mendeen igaroan, Arda Lur planeta izango zen gaur ezagutzen dugun bezala. Tolkienek bere gutunetako batean fikziozko garai batean kokatua dagoen Lur planeta dela dio.