Ardi-belar
Ardi-belar edo arkakuso-plantain (Plantago psyllium)[1] plantaginazeoen familiako urtebeteko edo gehiagoko bizitza duen belar landarea da.
Ardi-belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Plantaginaceae |
Generoa | Plantago |
Espeziea | Plantago afra |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Psyllium seed husks (en) |
Mendebaldeko Mediterraneon jatorria duen landare hau sendabelar ezaguna da.[2]
Deskribapena
aldatuZurtoin tentea eta oso adarkatua duen landare belarkara da. Hostoak luzeak eta estuak dira eta hirunaka multzokaturik aurkitzen dira.
Loreak zuriak dira eta buruetan multzokaturik daude. Txikiak dira, lau sepalo eta lau petalo dituztenak.
Haziak txikiak eta marroiak dira.
Habitata
aldatuLandaturiko soroetan agertzen da, ongarri ugari duten lurzoruetan. Errepide bazterretan ere ohikoa da.
Erabilera
aldatu- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Muzilago ugari ditu eta urarekin nahastean lau aldiz handitzen du bolumena, horri esker hesteetan libragarri gisa funtzionatzen du. Mugimendu peristaltikorik ez dagoenean bereziki gomendagarria da[3].
Erreuma, erredurak eta ultzerak tratatzeko konpresak egiten dira[2].
Psyllium ugari duenez (zuntz naturala) kolesterola eta LDLa jeisten laguntzen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
- ↑ a b Dr. Berdonces I Serra. Plantago psyllium. in: Gran Enciclopedia de las Plantas Medicinales. Tikal ediciones, 974 or. ISBN 84-305-8496-X..
- ↑ (Gaztelaniaz) BialiouR. (2023-06-12). Psyllium plantago: ¿Qué es y para qué sirve? [+Consejos. ] (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).