Argyll
Argyll (ingelesez ɑrˈɡaɪl ahoskatua; lehen Argyle eta egungo Eskoziako gaeleraz: Earra-Ghàidheal, ˈaːrˠəɣɛː.əl̪ˠ ahoskatua), ingelesez batzuetan Argyllshire deitua, Eskoziako mendebaldean dagoen konderri historikoa da. Egun, Argyll eta Bute eskualdearen parte da.
Argyll | |
---|---|
Erresuma Batua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°15′N 5°15′W / 56.25°N 5.25°W |
Mugakideak | Inverness-shire (en) , Perthshire (en) eta Dunbartonshire (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 64.446 (2011) |
Historia
aldatuAntzinako Dál Riata erreinu gaelikoa batez ere eskualde honetan eta zehazki Argyll-en kokatzen zen. Erdi Aroan apezpikutza zuen, egoitza Lismoreko katedralean zuena. Garai hartan, konderri eta dukerri bilakatu zen.
Gaur egungo eskualdea 1996an eratu zen Strathclyde eskualdeari Argyll eta Bute barrutia gehitzerakoan.
Herri nagusiak
aldatu- Helensburgh / Baile Eilidh (14.220 biztanle)
- Oban / An t-Òban (8.575 biz.)
- Dunoon / Dùn Omhain (8.251 biz.)
- Campbeltown / Ceann Loch Chille Chiarain (4.852 biz.)
- Rothesay / Baile Bhòid (4.637 biz.)
- Lochgilphead / Ceann Loch Gilb (2.300 biz.)
Uharteak
aldatu32 uhartek osatzen dute eskualdea. Hona hemen aipagarrienak:
Uhartea | Azalera (km²) | Populazioa (biz.) |
---|---|---|
Mull / Muile | 875,35 | 2.800 |
Islay / Ìle | 619,56 | 3.228 |
Jura / Diùra | 366,92 | 196 |
Tiree / Tiriodh | 78,34 | 653 |
Coll / Cola | 76,85 | 195 |
Tiree uhartea bereziki.
Inguru naturala
aldatu- Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionala: Eskoziako bi Parke Nazionaletako bat da. 2002an eratu zen. Lomond aintzira eta Trossachs mendikatea hartzen ditu bere baitan.