Arrazionalismo (filosofia)
Arrazionalismoa edo razionalismoa[oh 1] (latinetik: ratio, «arrazoia») Frantzian XVII. mendean agertu zen korronte filosofikoa da, René Descartesek azaldua eta Inmanuel Kantek kritizismoaren bidez osatua izan zen. Batez ere, Europan garatu zen korrontea izan zen.
Arrazionalismoa deritzo uste dutelako arrazoiaren bidez errealitatearen egitura eta natura ezagutu litezkeela, eta zentzumenak, aldiz, engainagarriak izan daitezkeela. Ondorioz, arrazionalismoak enpirismoaren teoriak baztertzen ditu. Arrazionalismoa Descartesek azaldua izanik eta honek geometria zientzia guztien ideal moduan ikusten zuelarik filosofiaren ideal moduan ikusten zuen baita ere. Gainera, arrazoiak egia unibertsalak lortzera garamatzala zioen Descartesek eta egia unibertsal horien bidez zientzia eta filosofia bere osotasunean ezagutzera heldu gaitezkeela babesten zuen. Egia hauei esker, zientzia eta fillosofiaren edukiak dedukzio bidez eskura zitezkeela babesten zuen. Egiak berezkoak ziren ideia zeukan eta ez esperientzia bidez eskuratuak. Filosofo oso ezagunez gain, beste pentsalari batzuk ere sartzen dira korronte honen barruan, hala nola Baruch Spinoza herbeheretarra eta Gottfried Wilhelm Leibniz alemaniarra. Horien aurka egon ziren britainiar enpiristak; garrantzitsuenak, John Locke eta David Hume.[1]
« | Cogito ergo sum (Pentsatzen dut, beraz, banaiz) | » |
—René Descartes |
Korrontearen ildo nagusiak
aldatuJakintzaren jatorri nagusia arrazoia da eta zentzumenen ukazio nabarmena egiten du. Zientzia zehatz edo zurrunen babesa bultzatzen du hauek ondorio faltsuetara ez garamatzatelako. Batez ere, matematikan oinarritu ziren. Descartesek ezagutza zientifikoaren filosofiara itzuli nahi zuen eta horretarako matematikan oinarritutako metodo zientifikoa erabili nahi zuen. Hau argi ikus genezake, Metodoaren diskurtsoa deitzen den bere lanean. Bertan, matematizazioaren printzipiotik abiatuta zientzia seguru bat bilatu nahi zuten.
Metodo honek lau oinarri edo printzipio nagusiren gainean eraikitzen da:
- Ebidentzia: Pentsamenduan dudagarria ez dena bakarrik da egia.
- Analisia: Konplexua dena ulertzeko errazagoa izan dadin atalak egitea edo zatikatzea.
- Dedukzioa: Ikerketaren erdigunean dedukzioa egon behar da. Dedukzioari esker gertakari sinpleen zergatia jakin daiteke eta hauek konplexuak direnak ulertzeko bidea irekitzen digute.
- Baieztapena: Ondorioztatu dena aurretik ezarritako legeen bidez eskuratu dela ziurtatu.
Doktrina honen idealik nagusietako bat, filosofia matematikak bezalako zientzia zehatz batean bihurtzea zen.
Arrazionalismo epistemologikoa filosofiako beste esparru batzuetan ere erabilia izan da. Esate baterako, arrazionalismoa etikara eramaten badugu ideia moral batzuk berezkoak diren ideia babestera garamatza korronteak. Arrazionalismoa erlijioaren alorrera eramaten badugu sinesmen erlijiosoak berezkoak diren ideia babestera ere badarama. Horrela, kasu hauetan errebelazio edo agerkundeek sinesmen hauetan ez lukete tokirik izango eta deismora hurbilduko litzateke. Adibide hau jarrita ere argi utzi beharra dago arrazionalismoak XIX. mendetik erlijioaren aurkako jarrera zurrun bat erakutsi duela.
Terminologiaren alorrera joz, arrazionalismoak esanahi asko dauzkala esan genezake. Normalean arrazionalismoa posizio filosofiko batekin lotzen dugu. Jarrera honen arabera, arrazionalista izatea arrazoiaren erabilera beste edozein autoritate, sinesmen, esperientzia enpiriko eta abarren gainetik jartzea izango litzateke. Beraz, arrazionalista batentzat ezagutza eskuratzeko printzipio zentrala arrazoia da. Hala ere, argi esan behar da printzipio arrazionalista batzuekin ados egon zaitezkeela edo ez. Gauzak horrela eta arrazionalismoa arrazoian oinarritzen bada Descartesen aurretik egon ziren Parmenides edo Platon bezalako filosofoak ere arrazionalistatzat jo ditzakegu. Aldiz, esperientzia jartzea erdigunean enpirista izatea bada Hume edo Aristoteles ere enpirista moduan sailka ditzakegu.
Korrontearen ezaugarri nagusiak
aldatu- Errealitateari buruz dakigun guztiaren jatorria arrazoiarengandik dator eta ez zentzumenetatik
- Jakintza printzipio ziur batzuetatik deduktiboki eraiki daiteke
- Lehenengo ideiak ez dira enpirikoki lortzen. Berezkoak diren ideia babesten dute arrazionalistek.
- Pentsamenduaren garapenerako dedukzioaren eta intuizioaren bidea hartzen dira bide egokienak bezala.
- Matematika hartzen da zientzia perfektu bezala.
- Jainkoa badela frogatzeko argumentu ontologikoen erabilera.
- Arrazoiaren boterearen ikuspegi oso positiboa. Honen bidez, edozein jakintza mota eskura daitekeen ideia.
Testuinguru historikoa
aldatuXVII. mendean zehar garatu zen korronte filosofikoa izan zen. XVI-XVII. mendeetan egin ziren aurkikuntza zientifiko eta geografikoen ondorioz ordu arte egon zen Erdi Aroko pentsamendua ezerezean gelditu zen. Egoera honetan jaio ziren bi ikuspegi sarritan aurkaritza batean ezarri direnak baina era berean elkar osatzen lagundu dutenak. Alde batetik, enpirismoa eta bestetik arrazionalismoa.
Berpizkundea eta zientziaren iraultzaren garrantzia arrazionalismoan.
aldatuKontuan izan behar dugu, arrazionalismoak eta enpirismoak ekarri zuten aldaketa ez zela ezerezetik sortu. Honetan, zeresana izan zuten berpizkundeak eta zientziaren iraultzak ekarri zituzten ideia iraultzaileek.
Berpizkundea XV-XVI. mendeetan kokatzen den garai historikoa da baina XIX. mendean ere aurki daitezke garai honetako ezaugarriak. Italian hasi eta garatu zen. Berpizkundearen kokagune nagusiak Italian: Milan, Venezia, Florentzia eta Napoli izan ziren. Hala ere, Alemanian, Frantzian eta Ingalaterran ere izan zuen zeresana. Bertan, Erasmo Mororen eskutik hedatu zelarik.
Etapa honek zeresan handia izan zuen aldaketa esanguratsu batzuk gertatu zirelako:
- Ekonomia ikusteko modu berria garatu zen. Ekonomia espezietan oinarrituta egotetik dirutan oinarrituta egotera pasa zen. Honi esker, burgesia sortu zen eta orden feudala ahuldu zen.
- Gizakiak bere burua ikusteko modua aldatu zuen. Gizartea ikuspegi teozentrista bat izatetik ikuspegi antropozentrista bat izatera pasatu zen. Horrela, gizakiak bere burua copula mundi bat bezala ikusten hasi zen, hau da, Jainkoaren eta izakiaren arteko bilgune bezala.
- Inprenta sortzeak izugarrizko eragina izan zuen berpizkundeko ideiei hedapenean. Autore klasikoen lanak eta Luther edo Makiaveloren ideia berritzaileak Europan zehar azkarrago hedatzen lagundu zuen.
Beti aipatzen diren pentsalari horiek baztertuta, interesgarria da baita ere emakumeek garai honetan izan zuten rola. Esanguratsua da esate baterako Cristina de Pisa (1364-1430) filosofo eta poeta. Errenazimentuaren garaian jada hasi zen mugimendu feminista bat martxan jartzen[2]
Humanismoa
aldatuHumanismoa historiako aldi horretako ikuskera garrantzitsuenetarikoa izan zen. Humanistek klasikoen berreskurapen bat egin nahi zuten kulturaren alorrean. Beraien helburua, antzinako kultura berreskuratzea zen. Horrela, latinez edo grekoz idatzitako filosofo klasikoen testuak erreferentzia bihurtu ziren. Florentzian korronte honetako autore esanguratsuena Makiavelo izan zen. Honek, bertako errealitate sozial eta politikoan jarri zuelarik arreta. Italiatik kanpo bi pentsalari nabarmendu ziren.
- Erasmo. Erdi Aroko eskolastika eta elizaren aurkaritza nabarmena garatu zuen.
- Tomas Moro. Idealismo politikoaren ordezkari gorena izan zen. Horregatik, politikaren alorrean egoera ideal ugari proposatu zituen.
Aita Santuaren eta elizaren boterea ahuldu zen eta honen ondorioz gertatu zen erreforma erlijiosoak Europa zatikatu zuen. Katolizismoa zen ordurarte Europan zegoen erlijio bakarra. Horregatik, erreforma Aita Santuaren aginte intelektual eta erlijiosoaren aurkako erlijio mugimendu bezala ikusten da.
Zientzialari esanguratsu batzuen garaia ere izan zen. Hala nola esanguratsuak dira, Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton. Aipatu beharra dago baita ere emakumeek izan zuten papera zientziaren ikuspegi aldaketa honetan. Nobleziaren artean, emakumeei ez zitzaien uzten kulturaren esparrura hurbiltzea. Horregatik, emakume askok zientzia eta poesiara hurbiltzen hasi ziren. Ezaguna da, esate baterako, Galileok bere garaian Toskanako dukesa zen Cristina de Lorenarekin izan zuen harremana gutunen bidez.
Zientziak helburu berriak eta metodo berria zeuzkan. Natura gizakiaren onerako alda zitekeela hartu zuten kontuan betiere natura arautzen zuten legeak ezagutzen ziren neurrian. Autoritatearen ordez, behaketa erabiltzen hasi ziren. Naturaren zuzeneko behaketa erabiliz induktiboki ondorioak lortzen hasi ziren. Teoriak ez ziren lege absolutuak eta aurkikuntza bidez frogatzea beharrezkoa zen. Zientziaren autonomia aldarrikatu zuten teologiatik eta filosofiatik kanpo.
Ilustrazioaren garrantzia arrazoimenaren pentsamolde aldaketan.
aldatuIlustrazioak ere gizakiarengan izugarrizko konfiantza izan zuen. Ziur zeuden arrazoimena erabiliz natura kontrolatzea posible zela.
Horrela, arrazoimenaren ikuspegi desberdin bat garatu zuten. Arrazoimena kritikoa zela zioten. Hau da, ezin zela ezer egiatzat jo frogarik gabe. Arrazoimenak bere ahalmenak aztertu behar dituela zioen, bere mugak bilatu eta zehaztuz. Horrela, arrazoimena ez zela ahalguztiduna uste zuten. Arrazoimen ilustratua autonomoa da. Hau da, ez dago inolako erakunde edo autoritate baten mende. Ilustratuen arrazoimena ez zen, teorikoa edo espekulatiboa, arrazoimen praktikoa baizik.
Ilustrazioaren barruan, pentsalari esanguratsuenak Rosseau, Voltaire eta Montesquieu izan ziren. Hirurek ilustrazioan egon ziren ideia zentralak finkatzen lagundu zuten. Hala ere, ez ziren bakarrak izan. Historia liburuek bazterturik utzi dituzten arren, emakumeek ere zeresana izan zuten pentsamolde aldaketan batez ere ilustrazioa finkatzean beraien eskubideen inguruan ezer gutxi esaten zutelako manifestuek. Gainera, ilustrazioko pentsalari nagusiek ere nahiko jarrera eszeptikoa zeukaten emakumeen gaitasunen inguruan. Rosseauk esaterako, ez zituen gizon eta emakumeen arteko desberdintasun fisikoak azpimarratzen baina bai intelektualak. Bere ustez, emakumeek esfera pribatuari loturik egon behar dute eta gizonek esfera publikoari honengatik bien hezkuntza desberdina izan behar da nahitaez.[3] Aipatu beharra dago, Rosseauk hezkuntzaren inguruan zeukan jarrera honek bere erantzuna jaso zuela. Mary Wollstonecraftek (1759-1797) bere garairako feminismo oso erradikal bat babestu zuen eta Rosseaurekin zuzenean eztabaidatu zuen honek hezkuntzarekiko zeukan ikuspegi binarioa. [4]
Iraultza frantsesean idatzi zen Gizonen eta hiritarren eskubideak manifestuaren erantzun moduan Emakumeen eta hiritarren eskubideen manifestua idatzi zuen 1791an Horrela, estatu liberal berria sortu nahi zuen ilustrazioak hasiera batetik emakumea baztertu nahi izan zuen arren, Olimpique de Gouges pentsalariari esker pentsamolde feminista baten hastapenak markatu zituen eta honen inguruan eztabaida bat zabaltzea lortu zuen. Aipatu beharra dago, berdintasuna bilatu nahi zuela emakume eta gizonen artean gizarteko esfera hauez gain interesgarriak izan ziren baita ere hurrengo bi pentsalariak ilustrazioaren barruan.
Ilustrazioaren barruan egon ziren beste pentsalari batzuk.
aldatu- Catharine Trotter (1679 - 1749)
- Madame de Staël (1766-1817)
Historia
aldatuAntzinaroko pentsalariak
aldatuPentsamendu arrazionalistaren izaera konplexuaren ondorioz, antzinaroko pentsalari asko korronte honen barruan koka daitezke nahiz eta bere horretan arrazionalista moduan ezin diren hartu gaur egun ulertzen dugun bezala.
Mendebaldeko lehenengo pentsalaria da arrazionalismoaren ikuskeraren barruan. Pitagorasek matematiko eta zientzialari moduan lortu zuen fama. Horrela, ezaguna da Pitagorasen teoremagatik eta harien luzeraren arteko harremana ezarri zuelako. Mundua matematikaren bidez formula daitezkeen legeen bidez uler daitekeela uste zuen. Gainera, Pitagoras izan zen lehenengoa bere burua filosofo eta jakinduria maite duen pertsona bezala izendatzen[5].
Platon ere ikuskera arrazionalistaren ikuspegia erakusten duen autore bat da. Honen erakusleak dira bere obrak beraien artean adibide onena Errepublika. Platonen pentsamoldearen barruan, Ideien Teoria da bere pentsamoldearen atalik ezagunena. Teoria honetan Platonek guk ezagutzen dugun mundu material honetatik at dagoen mundu baten inguruan teorizatzen du. Bere ustetan, ideien mundu hau da lortu al den jakintza goren eta oinarrizkoena. Horrela, Platonen ustetan jakintza eskuratzeko bide bakarra arrazoia da eta horregatik zentzumenek ez dute honetan inongo paperik hartzen. Bere arrazoiarekiko ikuspegi positiboa geometriarekiko zeukan miresmenean ere ikusi daiteke. Bere bizitza pertsonalean ere geometria ez zekien inor bere akademian ez zuela onartzen esaten baita [6][7].
Aristoteles (K. a. 384-322)
aldatuAristotelesek Platonek daukan arrazoitzeko antzeko modua dauka nahiz eta bere irakaslearen forma batzuekin adostasunik izan ez. Logika silogistikoa izan zen Aristotelesek pentsamendu arrazionalistari egin zion ekarpen nagusia. Aristotelesek silogismoa gauza espezifikoak diren modukoak direla defendatzen duen diskurtso moduan definitzen du[8][9].[10]
Aristotelesen osteko pentsamoldea.
aldatuAzken finean, hiru pentsalari greziar nagusiek beraien artean eztabaidak izan zituzten arren pentsamendu arrazionalistaren oinarriak ezarri zituzten, arrazoiaren bidez begi bistakoak ziren egiak eskuratuko zituztela uste baitzuten. Aristoteles hil ostean, pentsamendu arrazionalistak teologian izan zuen aplikazioa garrantzitsua izan zen. Honen adibide izan ziren esaterako, Persa Avicena filosofoaren lanak eta Maimonidesen lanak. Hala ere, guztien artean adibiderik ezagunena Akinoko San Tomasen saiakera izan zen. Mendebaldeko teologian hain garrantzitsua izan den pentsalari honek greziar arrazionalismoa eta XII.mendeko sinesmen erlijiosoak uztartu nahi izan baitzituen. San Agustinen saiakera re esanguratsua da. Bere ustez, gure arrazoimena goitik elikatua dago beti. Hau da, beste mundutik. Nolabait, giza espiritua Jainkoak argi ematen dion zerbait bezala deskribatzen du.[11]
Arrazionalismo klasikoa.
aldatuArrazionalismo modernoak XVII.mendeko errepublika holandarrean dauka jatorria. Garai honetako pentsalari nagusiak Hugo Grotius, Rene Descartes eta Baruch Spinoza izan ziren.[12]
Descartes lehenengo arrazionalista moderno bezala hartua da eta hori dela-eta filosofia modernoaren aita bezala izendatua da. Mendebaldeko filosofiaren gehiena bere idatzien erantzunak dira. Gaur egun, oraindik bere idatziak modu zehatzean aztertuak dira. Kuriosoki, gaur egun erlijioa eta arrazoia kontrajarritzat hartzen ditugun arren, Descartesentzat osagarriak ziren.
Descartesen ustez, betiko jakintzak arrazoiaren bidez bakarrik eskura zitezkeen. Jakintza honetan sailkatzen zituen matematika, oinarri epistemologikoak eta metafisika txertatzen zituen. Jakintza puruen artean fisika bakarrik jotzen zuen esperientzian oinarritutako disziplina moduan. Zentzumenen bidezko jakintzaren inguruan hitz egitean ametsen inguruan hitz egiten zuen Descartesek. Bere ustez, ametsetan jasotzen den jakinduriak egiazkoa dirudien arren ez da hala. Honekin, zentzumenetan oinarritutako jakinduria dudagarria dela babestu zuen eta ilusioak sor ditzakeela. Honen ondorioz, Descartesek bilaketa arrazionala aurrera eramateko zentzumenetan oinarritutako errealitateak sortutako sinesmenak dudan jarri behar direla. Bere ideia guzti hauek Metodoaren inguruko diskurtsoa lanean argitaratu zituen[13][14].[15]
Descartesen bizitza.
aldatu1596an jaio zen Hayen familia noble batean. Fleché izeneko eskola jesuita batean ikasi zuen. Bertan, filosofia eskolastikoa, matematika, hizkuntzak eta literatura klasikoa ikasi zituen. Horrela, ezagutza entziklopediko bat izateraino. Geroago, Parisera joan zen bizitzera eta momentu horretan matematikazgain beste zientzia guztiekiko eszeptikotasuna izaten hazten da. 1629an Holandara joan zen. Bere bizitzaren etapa honetan izugarri garatu zituen bere pentsamoldeko ideiak. 1649an Suizako Cristina erreginak bere estatura etortzeko ´gonbidapena egin zion eta bertan hil zen 1650eko otsailak 11an.
Descartesek metodo bat ere diseinatu zuen bere ustez duda ezinak ziren egiak lortzeko helburuarekin. Egia hauek esperientzia sentsorial gabe eskuratzen direla ere babestu zuen. Horrela, deduktiboki eskuratutako jakintzak dira eta horregatik errealitatearen egiazko ispilua moduan definitzen ditu. .
Azken finean, Descartesek bere metodoaren bidez arrazoiak jakinduria baldintzatzen duela babestu zuen eta jakinduria hau esperientzia enpirikoen beharrik gabe egin zitekeela babestu zuen.
Esatebaterako bere Pentsatzen dut beraz banaiz esaldi famatua inongo esperientzia enpirikorik gabe eskuratutako ondorioa da. Printzipio honekin ni bat existitzen dela babestu zuen pentsalariak. Beste hitz batzuekin esanda, norberaren duden inguruan dudak izateak ez dauka zentzurik. Hau Descartesentzat beste egia edo jakinduria oso batzuk eraikitzeko oinarria izan zen. Ideia hauekin loturik dualismo metafisiko baten inguruan ere teorizatu zuen. Alde batetik, gorputza edo rex estensa-ri buruz hitz egiten zuen eta beste alde batetik res cogitans edo arimari buruz hitz egiten zuen. Banaketa hau konpondu gabe geratu zen eta gorputz-arimaren arazo bezala izendatu zen. Sistema kartesianoan oinarrituz, bi esparruak independiente moduan hartzen dira eta honek gerora filosofoen artean eztabaida oparoak ekarri ditu.
Honek, dualismo modernoaren ideia dakar berarekin.
Ustezko bi substantzia independiente horiek errealitateko partikulen multzo egituratuak dira. [17]
Bere metodoa lau printzipiotan oinarritua dagoela esan genezake.
- Ebidentzia. Ezin da ezer egiazkotzat jo modu argian ezagutu gabe.
- Analisia. Zailtasunak zatitu behar dira nolabait modu zatikatuan hauen konponbidea modu errazagoan aurkitzeko.
- Sintesia. Aurrekoarekin loturik beti arazo sinpleenetatik hasi behar da gero eta arazo konplexuagoak konpontzeko.
- Enumerazioa. Aurreko denaren berrikusketa bat egin behar da ezer ahaztu ez dela ziurtatzeko.
Gizakia Descartesentzat.
aldatuDescartesentzat gizakia zer den bere esaldi famatuarekin zuzenean loturik dago. Cogito ergo sum Nolabait, honela gizakia pentsatzen duen substantzia bat bezala definitzen du pentsalari arrazionalistak. Nolabait pentsatze hori hartzen du arimaren esentzia moduan.
Jainkoa Descartesentzat.
aldatuDescartesek Jainkoa betiereko substantzia amai ezin, orojakile bat bezala ikusten du. Jainkoa pentsatzen duen eta perfektua den zerbait bezala definitzen du. Jainkoaren ideia lehenengo ideia bat bezala hartzen du. Hau da, ez du beste ideia baten beharrik azaltzeko. Nolabait, bere burua justifikatzen duen egia bat da. Ebidentziaz ziur egoteko eta egia hala dela jakiteko Jainkoa existitzen dela frogatu beharko genuke.
Egiaren kriterioa.
aldatuDescartesi mundua interesatzen zaio baina bertan subjektibismoarekin aurkitzen da aurrez-aurre. Egoera honetan, egia bat aurkitzen du cogitoaren ideian. Nolabait, cogitoaren ideia dudan jarri ezina dela dio. Hau da, ebidentzia bat da . Beraz, berarentzat hori da egiaren kriterio nagusia ebidentzia.
Ideia argi honen existentzia badela frogatzeko ezaugarritze bat egiten du.
- Ebidentzia hau gure buruan dago modu pasiboan bada ere.
- Arazoa gauza subjektiboak intuizioarekin nahastean gertatzen da.
- Ideiak guregandik datoz. Jainkoak jaiotzen garen momentutik guregain jartzen ditu ideiak.[18]
Jainkoaren existentziaren frogapena
aldatuJainkoaren exitentzia frogatzen sahiatzen da hiru argumentu erabilizç
- Cogitoaren ideian zentratua dago. Nolabait, gizakiak bere barruan Jainkoaren exitentziaren ideiak berak frogatzen du bere existentzia.
- Natura finitua da. Hau da, amaiera bat dauka. Baina guk amaierarik gabeko horren edo infinituaren ideia daukagu gure barnean. Ideia hau gure barnean, edukitze hutsak badagoela esan nahi du.
- Naturari buruz ezin dugu hitz egin honen ezaugarri esentzialen inguruan hitz egiten badugu.
Substantzien komunikazioa.
aldatuIruzur batean bizi garenez ideiei egiaren ezaugarria ematen diegu baina benetan ideiak bakarrik dira. Horrela, gizakiaren substantziari dagokionez, hau pentsatzen duen substantzia bat izatea da. Beraz, arimak ez du inporta. Axola duena, arima da.
Jainkoa da sortu gabeko substantzia bakarra eta horregatik beste substantzia guztiak berari esker existizen dira. Substantzia beraz pentsatzen duen nia da eta ez berak dioen bezala res extensa edo mundua. Egia eta jakintzaren arazoa substantzien arteko komunikazioa bezala definitzen du. Komunikazio hau arazo bat da ni-gandik hasia.[18]
Baruch Spinoza. (1632-1677)
aldatuBaruch Spinozaren filosofia Europa osoan XVII.mendean garatutakoa pentsamoldea da. Bere ideiak, filosofia sistematiko, arrazional eta logiko batean oinarrituak daude. Spinozaren filosofia oinarrizko bloke batzuetan banatutako ideien sistemetan oinarritzen da. Honen bidez, bizitzaren inguruko betiko galderak erantzuten saiatu zen. Jainkoaren inguruko eztabaidari dagokionez jainkoa filosofikoki bakarrik existitzen dela babestu zuen. Bere pentsamenduan Descartes, Hobbes Maimonides eta Euklidesek[19] [20]izugarrizko eragina izan zuten. Bere lana tradizio judu-kristauaren jarraipen bat bezala hartuz izan zen. Spinozaren ideia batzuk oraindik oso eztabaidatuak izan dira eta bere printzipio batzuk oraindik bizirik diraute batez ere emozioen ingurukoak psikologia modernoko ikuspegi batzuen esparruan. Gaur egun ere pentsalari batzuen ustetan Spinozaren metodo geometrikoa ulertzeko oso zaila da. Goethek berak ere Spinozaren ikuspegia ulertzeko zailtasunak zeuzkala plazaratu zuen. Spinozaren lan nagusia izan zen Etika lanak Euklidesen geometriaren egitura matematikoa dauka ulertzeko itzal nabarmenekin. Interesgarria da baita ere Spinozaren lanak izen handia lortu zuela eta Albert Einstein [21]bezalako intelektualen atentzioa lortu zuela[22][23][24].[25][26]
Azkenengo arrazionalista nagusi moduan ezagutua da. Metafisika, epistemologia, logika, matematika, jurisprudentzia eta erlijioaren filosofia bezalako esparruetan ekarpenak egin zituen. Azkenengo, jeinu unibertsal moduan ere hartzen da. Aurrerapen ugari egin arren, ez zuen bere sistema martxan jarri. Dualismo kartesiarra baztertu zuen mundu materialaren ukazioa aurrera eraman zuenean. Leibnizen ustez, substantzia sinple amaiezinak daude berak monada bezala definituak. (terminoa ziurrenik Anne Conway-en lanetik hartua izango da).
Leibnizek monaden teoria Spinoza eta Descartesen teorien erantzun moduan egin zuen bien ideiak baztertu baitzituen. Monadak errealitatearen derrigorrezko unitate moduan definitzen zituen. Hauek, gorputz bizidun zein bizigabeetan aurki zitezkeela uste zuen. Unitate hauek errealitatearen erakusle direla uste zuen nahiz eta espazio eta kausalitatea bezalako legeen barruan kokatu ez. Honi berak ongi eratutako fenomeno deitu zion. Azken finean, Leibnizek harmoniaren printzipioa ekarri zuen eta honekin munduaren kausalitatea azaldu.[27]
Inmanuel Kant. (1724-1804)
aldatuKant filosofia modernoko figura zentraletako bat da eta gero etorritako pentsalariek eztabaidatu eta garatu beharko dituzten terminoak ezarri zituen. Gizakien hautemateko moduak lege naturalak egituratzen dituela eta arrazoia moralitatearen iturri zela zioen. Bere teoriek izugarrizko pisua izaten jarraitzen dute oraindik, batez ere, metafisika, epistemologia, etika, filosofia politikoa eta estetika bezalako esparruetan. [28]
Kantek bere epistemologia Idealismo transzendentala bezala izendatu zuen eta Arrazoi puruari kritika lanean ezarri zituen honen gaineko ildo nagusiak. Bertan, dogma arrazionalistak enpiristak bezala berezko arazoak zituela defendatu zuen. Arrazionalismoa enpirikoki frogatu ezin den horretatik urrundu eta mugak pasatzen dituenean arazo batean sartzen zela uste zuen pentsalariak. Honen adibide moduan jarri zituen, Jainkoaren existentzia edo hil osteko arima baten edo beste bizitza baten existentzia. Kantek objektu hauek bere horretan dauden gauza bezala definitu zituen eta esperientziarik gabe ezin ditugula ezagutu babestu zuen. Enpiristarentzat jakinduria beharrezkoa zela babestu zuen baina arrazionalistarentzat ere esperientziaren beharra hor zegoela zioen beharrezkoa delako ezagutza koherente bat eraikitzeko orduan. Beraz, giza jakintzarako arrazoia eta esperientzia derrigorrezkotzat jo zituen pentsalari alemaniarrak. A priori ideia batzuk izan ditzakegula babestu zuen baina gero hauek datu enpirikoen bidez frogatu behar zirela babestu zuelarik.[29]
Kanten bizitza.
aldatuPrusian jaio zen bederatzi neba-arrebez osatutako familia batean. Aita eta ama galdu zituen oso gazte zelarik. Aita galdu zuenean unibertsitatea utzi zuen arren, geroago bueltatu ez logikako katedra eskuratzera heldu zen.
Bere lanetan bi aro bereiz daitezke.
- Aro aurrrekritikoa. Batez ere obra zientifikoak idatzi zituen garaia
- Aro kritikoa. Batez ere zientziaren justifikazioa aurrera eraman zuen garaia. Garai hau, Ingalaterrrako enpiristek ukatu edo zalantzan jarri zuten.
Kanten Ezagutzaren teoria.
aldatuKant zer ezagutu dezakedan galdera metafisikoa erantzuten sahiatu zen teoria honen bidez. Orduan, arrazoi hutsez noraino ezagutu daitekeen erantzuten saiatu zen.
Kantek galdera hau erantzuteko enpirismoaren eta arrazionalismoaren nahasketa bat burutu zuen. Bere ustez, zerbait ezagutzeko baldintzatua izan beharra dago. Hau da, enpirismoak eta arrazionalismoak ezartzen dituzten baldintza batzuk bete behar dituzte. Honela, objetuak alde batetik sentikorra izan behar du eta ezaguna. Bestetik, ezagutzaren baldintzak bete behar ditu. Ezagutzaren baldintzak espazioa, denbora eta kategoria izatea izango lirateke.
Honi estuki loturik fenomenoa eta noumenoaren arteko banaketa egin zuen. Fenomenoa baldintzatua izango litzateke eta ezagutu daiteke. Aldiz, noumenoa baldintzarik gabea izanik ezingo litzateke ezagutu.
Jainkoa eta Arima bezalako elementu metafisikoak ez direnez sentikorrak, ezagutzaren eremutik at kokatzen zituen eta horregatik ezin dira ezagutu.
Arrazoi hutsaren kritika lanaren ondorioak:
- Ezagutza egitean arrazoimena ez da askea. Zientziaren esparruan ez dago askatasunik. Ideia honekin, arrazionalismoaren printzipio nagusienetariko bati egiten dio kritika.
- Ez dugu objektua den bezala ezagutzen, guk baldintzatzen dugunarren arabera baizik. Horrela, Iraultza kopernikoarra martxan jartzen du enpirismoari kritika zuzen bat eginez.
- Jainkoa, arima eta askatasuna ezin dira ezagutu baina bai pentsatu arrazoimenaren postulatu moduan.[28]
Arrazionalismo garaikidea.
aldatuArrazionalista izatea nahiko etiketa arraroa da gaur egun. Hala ere batzuk, arrazionalismo espezializatuetan sailkatzen dira.[30]
Dedukzioa vs. Indukzioa
aldatuArrazionalistek dedukzioari izugarrizko garrantzia ematen zieten indukzioaren gainetik. Nolabait dedukzioa premisa ziurretatik abiatuz egiazko ondorio batera eramaten zuela defendatzen zuten. Aldiz, indukzioaren bidez eskuratutako jakintza ez ziurtzat jotzen zuten premisak ongi egon arren ondorioa okerra izan zitekeelako.
Dedukzioak ematen zuen ziurtasun horren exijentzia nolabait Descartesengandik datorren zerbait da. Hala ere, Descartes modernitate garaiko pentsalaria izanik garai hartako pentsamoldeak ere erabat baldintzatu zituen bere ideiak. Nolabait, indukzioak orokorpen faltsuak egiteko joera zeukala zioten eta etorkizunera begira denak berdin jarraituko zuela uste zuten. Guzti honek, ondorio oso txarrak izan ditzakeela uste zuten arrazionalistek zientziaren alorrean eta baita maila pertsonalean ere. Dedukziora joz, honek ziurtasuna ematen zuenez ondorio dramatiko horiek sahiesteko bidea zela uste zuten.
Hala ere esan beharra dago, Descartesek filosofo moduan izugarrizko pisua izan arren zientzialari moduan bigarren maila batean geratu zela. Azken finean, ezin genezake esan zientziak deduktiboki funtzionatzen duenik, zientzialariek indukzioa erabiltzen dutelako mundua ezagutzeko.
Arrazionalista ospetsuak
aldatu- René Descartes, arrazionalismoaren aitzindaria.
- Antoine Arnauld
- Malebranche
- Spinoza
- Leibniz
Kritikak
aldatuArrazionalismoa asko kritikatu da batez ere bere aurkari zuzen moduan hartua izan den enpirismoaren eskutik. Horrela, enpiristen eta arrazionalisten artean urte luzeetan aurkaritza zuzen bat egon da kontrajarritzat hartuak izan diren korronte bezala ikusiz.
Kritiken artean esanguratsua da William Jamesen kritika. Jamesek arrazionalismoa errealitatearekin kontakturik ez daukan pentsamolde bezala definitu zuen. Unibertsoa sistema itxi bezala definitu zuela ere kritikatu zuen, bere ustez mundua zabalik dagoen sistema baita.
Aipagarria da baita ere, Nigel Warburtonek berak cogitoaren inguruan Descartes oker zebilela uste zuen. Bere iritziz, ikuspegi eszeotiko hori koherentea izan balitz pentsamenduak badirela esango zuen. Warburtonen ustez, uste bat egiatzat jotzen hari da honekin Descartes. Bere ustez, gure pentsatzeko moduak eta honen islada den hizkuntzak garamatza ideia batek pentsalari bat izan behar duen ikuskerara. [31]
Oharrak
aldatu- ↑ Euskaraz arrazoi hitza erabiltzen den arren, filosofian bereizten dira razionalismo, arrazionalismo (non a- horrek negazioa dakarren) eta irrazionalismoa, arrazionalismoaren guztiz kontrakoa dena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Rationalism vs. Empiricism» Stanford Encyclopedia of Philosophy, (substantive revision) Abuztuak 19.
- ↑ (Gaztelaniaz) Criado Torres, Lucia. (PDF) El papel de la mujer como ciudadana en el siglo XVIII: la educación y lo privado. (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Criado Torres, Lucía. (PDF) [http://www.ugr.es/~inveliteraria/PDF/MUJER%20COMO%20CIUDADANA%20EN%20EL%20SIGLO%20XVIII.%20LA%20EDUCACION%20Y%20LO%20PRIVADO.pdf EL PAPEL DE LA MUJER COMO CIUDADANA EN EL SIGLO XVIII: LA EDUCACIÓN Y LO PRIVADO. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Llorca., AA.VV. Filosofía 1º Bachillerato. Editorial Mc Graw Hill. Madrid. 2015. AA. VV. Filosofía. Bachillerato 1. Serie Reflexiona. Editorial Santillana. Madrid. 2015. AA. VV. Filosofía 1. Editorial Edebé. Barcelona 2015. Vicenta. «ACFILOSOFIA - ACFILOSOFIA» www.acfilosofia.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Rationalism» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
- ↑ Diogenes Laertius. «Lives of Eminent Philosophers, BOOK III, PLATO (427-347 B.C.)» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
- ↑ 1877-1971., Ross, W. D. (William David),. (1976). Plato's theory of ideas. Greenwood Press ISBN 0837186358. PMC 2565250..
- ↑ «Ancient Logic Aristotle Modal Logic» Stanford Encyclopedia of Philosophy.
- ↑ «Ancient Logic Aristotle Non-Modal Syllogistic» Stanford Encyclopedia of Philosophy.
- ↑ Aristotle. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
- ↑ «Epistemological rationalism in ancient philosophies» Encyclopædia Britannica:.
- ↑ (Ingelesez) Lavaert,, Sonja. (2016). Schröder, Winfried: The Dutch Legacy: Radical Thinkers of the 17th Century and the Enlightenment.. ISBN 978-9004332072..
- ↑ Watson,, Richard A.. (2012). «"René Descartes".» Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica (Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica).
- ↑ Heidegger, Martin. ([1938] (2002)). "Descartes... that which he himself founded... modern (and that means, at the same time, Western) metaphysics.". , 76 or..
- ↑ Russell, Bertrand. (2004). History of western philosophy. , 511, 516–17 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Racionalismo. (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
- ↑ Arrieta, Agustin. (2015). Filosofiarako sarrera bat. EHU, 104 or. ISBN 978-84-9082-285-2..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Racionalismo. (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
- ↑ GOTTLIEB, ANTHONY. (). "God Exists, Philosophically (review of "Spinoza: A Life" by Steven Nadler)".. .
- ↑ LeBuffe, Michael (book reviewer). ((2006-11-05)). "Spinoza's Ethics: An Introduction, by Steven Nadler".. .University of Notre Dame. Retrieved 2009-12-07. Spinoza's Ethics is a recent addition to Cambridge's Introductions to Key Philosophical Texts, a series developed for the purpose of helping readers with no specific background knowledge to begin the study of important works of Western philosophy....
- ↑ (Ingelesez) «EINSTEIN BELIEVES IN "SPINOZA'S GOD"; Scientist Defines His Faith in Reply, to Cablegram From Rabbi Here. SEES A DIVINE ORDER But Says Its Ruler Is Not Concerned "Wit Fates and Actions of Human Beings.» The New York Times. April 25, 1929. Retrieved 2009-09-08.
- ↑ (Ingelesez) «. "TRIBUTE TO SPINOZA PAID BY EDUCATORS; Dr. Robinson Extols Character of Philosopher, 'True to the Eternal Light Within Him.' HAILED AS 'GREAT REBEL'; De Casseres Stresses Individualism of Man Whose Tercentenary Is Celebrated at Meeting"» The New York Times November 25, 1932 (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ (Ingelesez) Cummings, M E. ((September 8, 1929)). «"ROTH EVALUATES SPINOZA".» Los Angeles Times. (Noiz kontsultatua: 2009-09-08.).
- ↑ (Ingelesez) IRWIN, EDMAN. (July 22, 1934). «"The Unique and Powerful Vision of Baruch Spinoza; Professor Wolfson's Long-Awaited Book Is a Work of Illuminating Scholarship. (Book review) THE PHILOSOPHY OF SPINOZA. By Henry Austryn Wolfson"» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ (Ingelesez) «"Spinoza's First Biography Is Recovered; THE OLDEST BIOGRAPHY OF SPINOZA. Edited with Translations, Introduction, Annotations, &c., by A. Wolf. 196 pp. New York: Lincoln Macveagh. The Dial Press"» The New York Times December 11, 1927. (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ (Ingelesez) Hutchiston, Percy. (November 20, 1932)). «Spinoza, "God-Intoxicated Man"; Three Books Which Mark the Three Hundredth Anniversary of the Philosopher's Birth BLESSED SPINOZA. A Biography. By Lewis Browne. 319 pp. New York: The Macmillan Com- pany. $4. SPINOZA. Liberator of God and Man. By Benjamin De Casseres, 145pp. New York: E.Wickham Sweetland. $2. SPINOZA THE BIOSOPHER. By Frederick Kettner. Introduc- tion by Nicholas Roerich, New Era Library. 255 pp. New York: Roerich Museum Press. $2.50. Spinoza» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
- ↑ «Gottfried Wilhelm Leibniz» Stanford Encyclopedia of Philosophy:.
- ↑ a b (Ingelesez) (online) Immanuel Kant. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
- ↑ Rationalism. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
- ↑ «Articulating reasons» Harvard University Press..
- ↑ Warburton, Nigel. (2011). Oinarrizko filosofia. EHU, 101 or. ISBN 978-84-9860-543-3..