FALAZIAK

A silentio argudioa
Ad antiquitatem argudioa
Ad baculum argudioa
Ad consequentiam argudioa
Ad crumenam argudioa
Ad hominem argudioa
Ad ignorantiam argudioa
Ad lazarum argudioa
Ad logicam argudioa
Ad misericordiam argudioa
Ad nauseam argudioa
Ad novitatem argudioa
Ad populum argudioa
Ad verecundiam argudioa
Ex auctoritate argudioa
Cum hoc ergo propter hoc
Ondorio hutsala
Oinarri eskaera
Lastozko gizonaren falazia
Falazia ekologiko
Falazia naturalista
Falazia genetiko
Secundum quid

Arrazoitze zirkularra (latinez: circulus in probando, grezieraz: κύκλωι δείκνυσθαί) falazia logiko bat da, akats logiko bat, non argumentu baten premisa konklusioaren berdina edo antzekoa den. Beste modu batean esanda, baiespen bat babesteko ebidentzia edo arrazoi sendoak eman beharrean, arrazoitze zirkularrak ideia bera behin eta berriz errepikatzen du inolako informazio berririk aportatu gabe, hau da, baiespen baten premisa eta ondorioetatik independentea den froga edo oinarririk ez da gehitzen. Aldez aurretik aurkeztutako baiespen batetik abiatuta eta baiespen hori froga gisa erabilita frogatzen da argumentuaren egiatasuna.

Arrazoitzeko modu honek ez du baiespen baten egiatasuna eta faltsutasuna frogatzen, baina arrazoiketa zuzen baten ondorio logiko gisa agertzen da lehenengo momentu batean, eta, beraz, ondorioa ere egiazkoa bezala agertzen da. Gisa honetako argumentuek konbentzigarriak dirudite, izan ere, baiespena sostengatzen dela dirudi. Hala ere, ez dago baiespen hori sostengatzeko oinarri solidorik, behin eta berriz ideia berdinaren bueltan jarduten delako.

Formak

aldatu

Arrazoiketa zirkularrak pausu bakarra edo pausu asko eduki ditzake, ondorioz, zenbait kasutan arrazoiketa baten zirkulartasuna identifikatzea zaila da, batik bat arrazoiketa katea luzea denean.

Urrats bat

aldatu

a egia dela frogatu:

  1. aa

Ondorioa: a egiazkoa da.

Adibidea

aldatu
  • “Altuena, ederrena eta begi urdinak dituena naiz” frogatzeko.
  1. “Altuena, ederrena eta begi urdinak dituena naiz”

Ondorioz, argi dago: “Altuena, ederrena eta begi urdinak dituena naiz.”

Bi urrats

aldatu

Lehenengo kasua baino elaboratuagoa:

a egiazkoa dela frogatzeko:

  1. ab
  2. ba

Ondorioa: a egiazkoa da.

Adibidea

aldatu
  • “Gizakiak animaliak baino azkarragoak dira” frogatzeko.
  1. “Gizakiak animaliak baino azkarragoak badira, orduan, animaliak ez dira gizakiak bezain azkarrak.”
  2. “Animaliak gizakiak bezain azkarrak ez badira, orduan, gizakiak animaliak baino azkarragoak dira”.

Ondorioz, “Gizakiak animaliak baino azkarragoak dira.”

Hiru urrats

aldatu

a egiazkoa dela frogatzeko:

  1. ab
  2. bc
  3. ca

Ondorioa: a egiazkoa da.

Adibidea

aldatu
  • “Estralurtarrak existitzen dira” demostratzeko:
  1. “Estralurtarrak existitzen badira, orduan, estralurtarrak beste planeta batzuetan bizi dira.”
  2. “Estralurtarrak beste planeta batzuetan bizi badira, orduan, estralurtarrak Lurrera beste planeta batzuetatik datoz.”
  3. “Estralurtarrak Lurrera beste planeta batzuetatik etortzen badira, orduan, estralurtarrak existitzen dira.”

Ondorioz, estralurtarrak existitzen direla frogatuta gelditzen da.

Lau edo urrats gehiago

aldatu

a egiazkoa dela frogatzeko:

  1. ab
  2. bc
  3. cd
  4. da

Ondorioa: a egiazkoa da.

Adibidea

aldatu
  • Honakoa demostratzeko: 5 = 7:
  1. 5 = 7 bada, orduan, 5 + 3 = 7 + 3.
  2. 5 + 3 = 7 + 3 bada, orduan,5 + 3 - 3 = 7
  3. 5 + 3 - 3 = 7 bada, orduan, 5 + 0 = 7
  4. 5 + 0 = 7 bada, orduan, 5 = 7

Ondorioz, 5 = 7 izango da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Guzman Rivera, Miguel Angel. (2013). El síndrome del simio parlante. Palibrio, 22 or. ISBN 978-1-4633-5173-1..
  2. Marafioti, Roberto. (2008). De las falacias. Editorial Biblos, 27 or. ISBN 978-950-786-664-7..
  3. Bryce Echenique, Alfredo. (1998). Crónica de una escritura inocente. Leuven University Press, 116 or. ISBN 90-6186-866-1..

Bibliografia

aldatu
  • Heinz Duthel (2015). Epistemología. University of Gerona.
  • Marafioti, Roberto (2008). De las falacias (1 edición). Editorial Biblos. p. 27. ISBN 978-950-786-664-7.
  • Fernández Sosa, Luis F. (1979). Comunicación. South-Western Publishing Company. p. 56
  NODES
Idea 8
idea 8