Artzain mate
Artzain matea edota Artzain xake matea, xakean ero matearen ondoren xake matea emateko modurik azkarrenetakoa da, eta zuriaren lau mugimendu eta beltzaren hiru mugimendurekin gauzatzen da.
a | b | c | d | e | f | g | h | ||
8 | 8 | ||||||||
7 | 7 | ||||||||
6 | 6 | ||||||||
5 | 5 | ||||||||
4 | 4 | ||||||||
3 | 3 | ||||||||
2 | 2 | ||||||||
1 | 1 | ||||||||
a | b | c | d | e | f | g | h |
Artzai mateari batzuetan lau mugimenduko xake-matea ere esaten zaio, nahiz eta badiren beste modu batzuk xake-matea lau mugimendutan emateko.
Mugimenduak
aldatuJokaldi honen ondoren gauzatzen da:
- e4 e5
- Dh5 Zc6??
- Ac4 Zf6
- Dxf7++
Mate patroi bera hainbat bariazioen bidez lor daiteke. Adibidez, zuriek 2. Ac4 joka dezakete. Bariazio guztietan, oinarrizko ideia bera da: dama eta alfila koordinatuta f7 gelaxkaren erasora begira jartzea.