Asmat
Asmat Indonesiako Papua probintzian bizi den talde etniko bat da. Ozeano Barean dagoen egur artisau tradiziorik ezagunenetako bat dute, eta euren artea mundu osoko biltzaileek bilatzen dute. Uhartearen hego-ekialdean bizi dira, 19.000 kilometro koadroko eskualde tropikal zingiratsu batean. Euren eskualdearen parte bat Lorentz Parke Nazionalean dago, Gizateriaren Ondarea dena.
Asmat | |
---|---|
Artisau bat egurra lantzen | |
Biztanleak guztira | |
70.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Papua | |
Hizkuntza | |
Asmat hizkuntza familia | |
Erlijioa | |
Katolizismo | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Gutxi gora behera 70.000 kide direla kalkulatzen da. Asmat terminoa euren lurraldeari buruz hitz egiteko ere erabiltzen da.