Assault on Precinct 13 (2005eko filma)

Assault on Precinct 13 (euskaraz "Erasoa 13. Barrutiko Komisaldegiari") 2005eko Jean-François Richet frantziar-estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza film bat da. John Carpenter estatubatuar zuzendariaren 1976ko izenburu berdineko filmean oinarritua dago. Ethan Hawke, Laurence Fishburne, John Leguizamo, Maria Bello, Ja Rule, Drea de Matteo, Brian Dennehy eta Gabriel Byrne aktoreek antzeztu zuten.

Assault on Precinct 13 (2005eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2005
IzenburuaAssault on Precinct 13
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Frantzia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma, ekintza-filma eta thrillerra
Iraupena109 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaAssault on Precinct 13
Grabazio lekua(k)Toronto
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jean-François Richet
Gidoigilea(k)John Carpenter
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPascal Caucheteux
Konpainia ekoizleaRogue (en) Itzuli
[[Kategoria:Rogue (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaJames DeMonaco
EdizioaBill Pankow (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGraeme Revell
Argazki-zuzendariaLouis De Ernsted (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMichigan

IMDB: tt0398712 Filmaffinity: 808254 Allocine: 55907 Rottentomatoes: m/assault_on_precinct_13 Mojo: assaultonprecinct13 Allmovie: v304501 TCM: 546453 Metacritic: movie/assault-on-precinct-13 TV.com: movies/assault-on-precinct-13-2005 Netlix: 70020719Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Detroit hiriko 13. barrutiko komisaldegi zaharra behin betiko itxitzeko ordu gutxi gelditu dira. Elur ekaitz bortitz batek errepide asko moztu eta komisaldegian polizia gutxi batzuk bakarrik gelditzen dira, haciendo buru Jake Roenick (Ethan Hawke) sarjentua dago.

Goiz horretan bertan, Krimen Antolatuaren Aurkako Unitatearen Marcus Duvall (Gabriel Byrne) buruak Marion Bishop (Laurence Fishburne) mafiaburua atxilotu du. Bishop eta beste gaizkile batzuk autobusez espetxera garraiatuak izango dira: Beck yonkia (John Leguizamo), Smiley iruzurgilea (Jeffrey Atkins) eta Anna kale liskarzalea (Aisha Hinds). Baina elur-jasa hasi eta autobusa segurtasun goreneko espetxera iritsi ezinik geldituko da, hortaz 13. barrutiko komisaldegian geldiunea egingo du. Ustekabeko ailegatzeak Roenick nahiz Alex Sabian (Maria Bello) beren onetik aterako ditu. Halere, Iris Ferry (Drea de Matteo) komisaldegiko idazkari erakargarria eta Jasper O'Shea (Brian Dennehy) polizia beteranoa ez dira lan estra horrek beren Urteberri ospakizuna zapuztu dezan prest agertuko.

Aktoreak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1