Astaputz erraldoi
Astaputz erraldoia, putzaundia, otsoputz handia (Calvatia gigantea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1][2] Gaztetan gleba zuria denean jan daiteke, baliteke propietate sendagarriak izatea ere, baina kontuz, metalak xurgatzen ditu. Espezie hau maiz agertzen da komunikabideetan, tamaina ikusgarria duelako.
Astaputz erraldoia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Calvatia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Calvatia gigantea Lloyd eta McGinty, 1904 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Lycoperdon giganteum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Lycoperdon polymorphum var. glabrum, Lycoperdon maximum, Lycoperdon bovista var. glabrum, Lycoperdon proteus var. bovista, Lycoperdon proteus, Lycoperdon craniolare, Bovista gigantea, Langermannia gigantea, Globaria gigantea, Bovistaria gigantea, Globaria bovista, Calvatia maxima, Calvatia bovista, Calvatia primitiva, Lasiosphaera gigantea, Langermannia maxima.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: Oso handia, globo itxurakoa eta hanka gabea. Diametroa 65 cm-koa izan daiteke eta 25 kg hartu dezake. Bere tamainagatik, urtero espezie bitxi gisa egunkarietan agertzen dena da. Oinarria antzua da, eta zahartzean belardietan lehortzen da. Karpoforoak, gaztea denean gleba zuri bat du eta zahartzean berde-horixka koloreko hauts-itxurako masa baten bihurtzen da.[3]
Etimologia: Calvatia hitza "calvus" hitzetik dator, burusoila, hau da: garezur baten antza duen onddoa. Maximun epitetoa latinetik dator, handiena esan nahi duen "Maximus" hitzetik. Neurri oso handia duelako.
Jangarritasuna
aldatuPerretxikoa zuria den bitartean jan daiteke. Bere ahaideak Lycoperdon generoko espezieak bezala, gozoenak frijituta dira. Aragoiko Pirinioetan, xerra bat mozten diote kontsumitzeko, eta gainerakoa zelaian uzten dute astaputza atera gabe, hurrengo egunetarako.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuTamaina handikoa izanik, ez da erraza nahastea.[5]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Zelaietan, belardietan eta lorategietan.[6]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerikako ekialdea, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria, Malaysia, Benin, Aljeria.[7]
Taxonomia eta nomenklatura
aldatuEspeziea 1786an deskribatu zuen lehen aldiz August Batsch naturalista alemanak, Lycoperdon giganteum izenarekin.
Erreferentzia
aldatu- ↑ Colmeiro, Miguel: «Diccionario de los diversos nombres vulgares de muchas plantas usuales ó notables del antiguo y nuevo mundo», Madrid, 1871.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 695 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 510 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 625 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 615 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Calvatia gigantea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.