Astigar-jarabe
Astigar-jarabea[1] edo Astigar-ziropea (Sirop d'érable frantsesez) gozoki bat da, azukre-astigarren, zilar-astigarren, astigar gorriaren edo beltzaren eta beste zenbait astigar moten izerditik lortzen dena. Normalki, fèves au lard, ogi galdu, izozki, krepe edo gofreei botatzen zaie, baina labean egindako hainbat errezeta eta postreetan ere erabiltzen da.[2]
Astigar-jarabea | |
---|---|
Almibar | |
Materialak | astigar-izerdia |
Osagaiak | Xilema |
Astigar-jarabearen kalitatea aldatu egiten da denboraldiak aurrera egin ahala, urre-koloreko jarabe batetik eta zapore finetik jarabe oso ilun eta zapore bizirantz. Ikerketek erakusten dutenez, denboraldi horretan handitzen den bakterio-kopuruaren ondorio da kalitate-aldaketa hori.
Astigar-ziropea Ipar Amerikako ipar-ekialdeko basoetan biltzen da, bereziki Quebecen (munduko ekoizpenaren hiru laurden eta Kanadako ekoizpenaren %95). Benetako astigar-jarabea Kanadako Quebec, Ontario eta Itsas Probintzietatik eta Estatu Batuetako Ingalaterra Berritik dator.
Astigar-espezieak
aldatuAstigar-espezie ugarien artean, hiru nagusiki astigar-zarabea ekoizteko erabiltzen dira: astigar beltza (Acer nigrum) eta azukre-astigarra (Acer saccharinum), baina baita astigar gorria (Acer rubrum) ere, neurri txikiagoan.
Astigar-uraren bilketa
aldatuAstigardizainek, batez ere, neguaren amaieran edo udaberriaren hasieran jasotzen dute astigar-ura, eskualdeen arabera, gel-gauak urtze-egunetan jarraitzen direnean (eguneko tenperatura positiboa, egun eguzkitsua eta gaueko tenperatura negatiboa) — garai horri "azukre-denboraldia" (temps des sucres) edo "azukre-garaia" (saison des sucres) deitzen zaio Quebecen.
Sailkapena
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
- ↑ Leioako Ostalaritza Eskola. Astigar-jarabe. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |