Atapuercako mendilerroa
Atapuercako mendilerroa Burgosko probintzian dagoen mendilerroa da. Ezaguna da bertan topatutako historiaurreko aztarna garrantzitsuengatik, batez ere 1976tik, eta hauek direla-eta ingurua Gizateriaren Ondaretzat hartu dute. Aurkikuntzen artean, gutxienez hiru hominido mota daude: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute.
Atapuercako mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°21′09″N 3°31′06″W / 42.3525°N 3.518333°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Leku geografikoa | Iberiar sistema |
Geologia | |
Garaia | Neolito Brontze Aroa |
Geografia
aldatuHegoaldean Arlanzón ibaiak, iparraldean Vena ibaiak eta ekialdean Iberiar sistemaren mendi-adarra den Demanda mendilerroak mugatzen dute. Burebako korridorea deritzonaren zati da, Ebroko haranaren eta Dueroko arroaren arteko pasabide garrantzitsu eta historikoa. Orografiaren ikuspuntutik, eraketa apala da, itsas mailaren gainetik 1079 metroko kota duena San Vicenteko gailurrean. Artadi (Quercus ilex), erkameztiak (Quercus faginea) eta, batez ere, aulaga (Genista scorpius), erromero (Rosmarinus officinalis), izpiliku (Lavandula spica), ezkai (Thymus sp.) eta salbia (Salvia sp.) masa garrantzitsuz estalitako kareharri kretazikoez osatuta dago.
Burebako pasabidea, bere existentzia osoan zehar, Iberiar penintsularen barnealderako pasabide nagusi bezala erabili izan da Europatik. Esan bezala, Ebroko harana (isurialde mediterraneoa) eta Dueroko harana (isurialde atlantikoa) lotzen ditu, eta, aldi berean, ibilbidean kokatzen da. Pirinioetako igarobideetatik datozenak penintsulako beste lekuetara doaz, bai mendebaldera (Galizia eta Portugal), bai hegoaldera (Gaztelako ordokia, Andaluzia, Extremadura, Portugalgo hegoaldea eta Afrika). Erromatar galtzada nagusietako bat hemendik pasa zen, Erdi Aroan Done Jakue bideak egin zuen bezala, N-I errepide nagusia XIX. mendearen amaieran eta, gaur egun, AP-1 autobidea.
Ez da bakarrik gizakia izan, hainbat espeziek erabili dute: faunak eta florak ere aukeratu dute bere hedapenetan. Horren ondorioz, fauna eta flora ugari dago eta, duela 800.000 urte baino gehiagotik, giza okupazio jarraitua izan du, lurren emankortasunak eta baliabideen ugaritasunak lagunduta.
Geologia
aldatuMendilerroa, muino txiki batez osatua dago, etzandako antiklinal bati dagokiona (IE-ko bergentzia eta IIM-HHE-ko iberiar norabidea). Muinoa Goi Kretazeoko (80 eta 100 milioi urte bitartean) itsas jatorriko kareharri, harea eta hareharriez osatuta dago, Arlanzón ibaiak ekarritako materialez estalia eta Kuaternario garaian terraza alubial ugari eratu dituena. Muino honen zatirik garaiena erabat laua da, duela milioika urtetik hona higadura handia jasan duela adierazten duen ezaugarria.
Giza Eboluzioaren Museoa
aldatuBurgos hirian kokatuta, aztarnategiak topatutako ondare garrantzitsutik abiatuta Giza Eboluzioaren Museoa eraiki eta 2010ean zabaldu zuten. Gizartean Atapuercak ekarritako guztia jakinarazteko eta bere garrantziaz jabetzeko topagune interesgarria da zalantzarik gabe.