Atila[1] (latinez: Attila; c.395 - 453) hunoen azken erregea izan zen, denetan boteretsuena. Bere garaiko inperiorik handienean agindu zuen: haren lurrak Erdialdeko Europatik Itsaso Beltzeraino zabaltzen ziren, eta Danubiotik Baltikoraino. Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperio erromatarren etsairik handiena izan zen, Balkanak bi aldiz inbaditu zituen eta Konstantinopla setiatzera heldu zen. Gaur egungo Frantzian zehar ere ibili zen, Orleanseraino heldu baitzen.

Atila

Hunnic Empire (en) Itzuli hunoen errege

435 - 453
Rugila - Ellac (en) Itzuli, Dengizich (en) Itzuli, Ernakh (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaI. milurtekoa
HerrialdeaHunnic Empire
HeriotzaPanonia, 453 ( urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: ezezaguna
eztarriko trabamendua
Familia
AitaMundzuk
Ezkontidea(k)Kreka (en) Itzuli
Ildico (en) Itzuli
Eskam's daughter (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jardueraktribu-buruzagia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKatalauniako Zelaietako Gudua

Find a Grave: 8193051 Edit the value on Wikidata

Hil zenean, inperioa harekin batera desagertu zen arren, europar historiako pertsonaia mitiko bihurtu zen. Mendebaldeko Europan krudeltasunaren adibidetzat gogoratu ohi da, baina historialari batzuek diote errege handi eta noblea izan zela.

Biografia

aldatu

434tik 453ra errege izan zen. Rugilaren ondorengoa izan zen, Bleda anaiarekin batera (445); Bleda hilarazita hartu zuen erregetza.

Erroman Honorio enperadorearen gortean ikasten aritu ondoren, Panoniako (egungo Györ, Hungaria) errege zelarik, bere herriko tribu guztiak bateratzea lortu zuen (hunoen herri turkiar-mongoliarraren lurrak Itsaso Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatzen ziren).

Ekialdeko inperioari eraso zion eta Teodosio II. enperadoreari zerga bat ezarri. Balkan herriak inbaditu eta beste bahisari bat ezarri zion Teodosio II.ari, Konstantinoplaren ordainez.

Germaniar eta eslaviarrak menderatu ondoren, Galian barneratu eta Metz hiria arpilatu zuen (451), Lutezian (Parisen) sartu ez bazen ere. Orleansen atzera jo behar izan zuen Flavio Aezio jeneral erromatarraren eta Teodoriko I.a errege bisigodoaren aurrean.

Aetius, Meroveo eta Teodoriko I.a buruzagiek elkar hartuta, Katalauniako Zelaietan (Troyes, 451) garaitu zuten. Osteak osatu ondoren, Italia aldera jo zuen eta, Aquilea (Venezia), Milan eta Padua suntsitu ostean, Leon I.a Aita Santuak Panoniara itzultzeko egin zion eskaria onartu zuen, sari baten truke. Atila handik gutxira hil zen. Erregearen heriotzaren ondoan, hunoen inperioa erori zen.

 
Atilaren inperioaren hedadura. (Iturria: Peter Heather. Empires and Barbarians. The Fall of Rome and the Birth of Europe. Oxford University Press, 2010.).

Genealogia

aldatu


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
Ideen 1
multimedia 1
os 6
web 1