Azido hipokloroso

HClO formulako konposatua. Azido ahul ezegonkorra da, oso oxidatzailea. Kloroa uretan disolbatzen denean eratzen da. Desinfektatzailea da

Azido hipoklorosoa (HClO) hipoklorito ioi batez eta hidroi batez osatuta dagoen azido ahula da. Kloroa uretan disolbatzean sortzen da, eta erreakzio horretan bere burua ere partzialki disoziatzen du. Azido hipoklorosoa eta hipoklorito ioia oxidatzaileak dira eta kloro disoluzioen lehen mailako desinfekzio agenteak ere badira. Erabilerari dagokionean, biologian bakterioak suntsitzeko erabili daiteke, elikagai-industrietan janaria prestatzeko gainazalak desinfektatzeko baliatu ohi da eta uraren tratamenduan ere erabilia izan daiteke, besteak beste.

Azido hipokloroso
Formula kimikoaClHO
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioahidrogeno, oxigeno eta kloro
Base konjokatuahipoklorito ioia
AurkitzaileaAntoine Jérôme Balard
Motahypohalous acids (en) Itzuli eta chlorine oxoacid (en) Itzuli
Masa molekularra51,972 Da
Erabilera
RolaOxidatzaile
Identifikatzaileak
InChlKeyQWPPOHNGKGFGJK-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7790-92-3
ChemSpider22757
PubChem24341
Gmelin24757
ChEBI688
ChEMBLCHEMBL1616046
ZVG4720
EC zenbakia232-232-5
ECHA100.029.302
CosIng90748
MeSHD006997
RxNorm1483316
Human Metabolome DatabaseHMDB0001050
UNII712K4CDC10
NDF-RTN0000188990
PDB Ligand8TR

Historia

aldatu

Azido hipoklorosoa 1834an aurkitu zen, Antoine Jérôme Balard (1802–1876) frantziar kimikariari esker. Kloro gasa zuen ontzi bati merkurio(II) oxidoa eta ura zituen disoluzio esekia gehituz lortu zuen azido hipoklorosoa sortzea.[1] Berak ere jarri zion izen azidoari eta bere konposatuei.[2]

Erabilerak

aldatu
  • Sintesi organikoetan, azido hipoklorosoak alkenoak klorohidrino bihurtzen ditu.[3]
  • Biologian, neutrofilo aktiboek azido hipoklorosoa sortzen dute kloruro ioien peroxidazioa burutuz, mieloperoxidasa bitartekari dutela.[4][5][6]
  • Elikagai-industrian eta ur banaketan azido hipoklorosodun disoluzio ahulak ekoizten dira desinfektatzaile ziur baina ezegonkor bat sortzeko, hala, elikagaiak ekoizten diren gainazalak edo ur hornidurak tratatu ahal izateko.[7]
  • Ura tratatzean azido hipoklorosoa desinfektatzaile aktiboa da, hipokloritodun produktuetan. Horregatik, azido hau, besteak beste, igerilekuak desinfektatzeko erabili daiteke.[8]
  • Aurrekoaren antzeko prozesua jarraitzen dute itsasontzi eta yateak desinfektatzeko edo bertako hondakinak itsasora kanporatu aurretik arazteko.[9]

Ekoizpena

aldatu

Kloro urari gehitzen badiogu azido klorhidrikoa eta azido hipoklorosoa lortuko ditugu:[10]

 

 

 

Azidoak azido hipoklorosozko gatz akuosoetara gehitzen badira (gatz horien adibide sodio hipokloritozko disoluzio zuritzaile komertzial bat), emaitzatzat lortuko den erreakzioa ezkerrera zuzendua egongo da eta kloro gasa ekoitziko da.

Bestalde, azido hipoklorosoa lortzeko beste modu bat dikloro monoxidoa uretan disolbatzea da; baldintza akuoso ohiko edo estandarretan, gaur egun ezinezkoa da azido hipokloroso anhidridoa prestatzea, bera eta beraren anhidridoaren artean dagoen oreka hauskorrarengatik:[11]

 ; K (0 °C-tan) = 3.55×10−3 dm3 mol-1

Argiak edo kobre oxidoa, nikela edo kobaltoa bezalako trantsizio-metalek azido hipoklorosoa eta oxigenoa ematen duen deskonposaketa exotermikoa azkartzen dute:[11]

 

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Annales de chimie et de physique. ser 2 57.» HathiTrust (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. (Balard, 1834), 293. or. 293. orritik: "Quelle dénomination … appelées hypochlorites.("Zein izen jarri beharko litzaioke konposatu honi? Argi dago "azido klorosoa" ez dela egokia eta askoz egokiagoa dela azido hipoklorosoa deitzea, azido hiposulfurosoaren, azido hipofosforosoaren, etab. osaerarekin duen antza gogorarazten digun izena, [zeinak diren] bere muturreko 1ekin eta 1ekin baliokidea den oxigenoarekin osatuak. Bere konposatuei hipoklorito esango zaie.")
  3. (Ingelesez) Unangst, Paul C.. (2001-04-15). John Wiley & Sons, Ltd ed. «Hypochlorous Acid» Encyclopedia of Reagents for Organic Synthesis (John Wiley & Sons, Ltd): rh073.  doi:10.1002/047084289x.rh073. ISBN 978-0-471-93623-7. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  4. AUCHÈRE, Françoise; CAPEILLÈRE-BLANDIN, Chantal. (1999-11-01). «NADPH as a co-substrate for studies of the chlorinating activity of myeloperoxidase» Biochemical Journal 343 (3): 603.  doi:10.1042/0264-6021:3430603. ISSN 0264-6021. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  5. Thomas, E L. (1979-02). «Myeloperoxidase, hydrogen peroxide, chloride antimicrobial system: nitrogen-chlorine derivatives of bacterial components in bactericidal action against Escherichia coli.» Infection and Immunity 23 (2): 522–531. ISSN 0019-9567. PMID 217834. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  6. Albrich, J M; McCarthy, C A; Hurst, J K. (1981-01). «Biological reactivity of hypochlorous acid: implications for microbicidal mechanisms of leukocyte myeloperoxidase.» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 78 (1): 210–214. ISSN 0027-8424. PMID 6264434. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  7. «Water works hyatts new disinfectant cleaner comes from the tap» www.bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  8. Gonick, Larry; Criddle, Craig. (2005). The cartoon guide to chemistry. New York : HarperResource (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  9. (Ingelesez) Installation and Maintenance Instructions. Electro scan.
  10. (Ingelesez) Fair, Gordon M.; Morris, J. Carrell; Chang, Shih Lu; Weil, Ira; Burden, Robert P.. (1948-10). «The Behavior of Chlorine as a Water Disinfectant» Journal - American Water Works Association 40 (10): 1051–1061.  doi:10.1002/j.1551-8833.1948.tb15055.x. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  11. a b Holleman, A. F.; und Nils Wiberg, Egon; Fischer, Gerd. (2007). Lehrbuch der Anorganischen Chemie. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-020684-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Association 1
Idea 1
idea 1