Azido karboxiliko

konposatu organikoen multzoa, karboxilo talde bat (−COOH) edo gehiago dituzten molekulak biltzen dituena. Azidoak dira, disoluzioan H^+ askatzen baitute, anioi bilakatuz.

Azido karboxiliko karboxilo talde bat edo gehiago duen azido organiko saila da. Azido karboxiliko bakunenak azido formikoa (HCOOH) eta azido oxalikoa (HOOCCOOH) dira, eta konplexuena, azido zerotikoa (26 karbono atomo). Azido karboxilikoak aseak edo asegabeak izan daitezke[1].

Estruktura

Karboxilo taldea karbonil (RR'C=O) eta hidroxil (R-O-H) bat edo gehiagok osaturiko funtzio taldea da, -C(=O)OH (baita COOH edo -CO2H idatzia ere) formula duena.

Hona hemen nagusiak:

Azido karboxiliko[2] pKa
azido formiko (HCOOH) 3.75
azido azetiko (CH3COOH) 4.76
azido kloroazetiko (CH2ClCO2H) 2.86
azido dikloroazetiko (CHCl2CO2H) 1.29
azido trikloroazetiko (CCl3CO2H) 0.65
azido trifluoroazetiko (CF3CO2H) 0.5
azido oxaliko (HO2CCO2H) 1.27
azido bentzoiko (C6H5CO2H) 4.2

Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Haynes, William M.. (2011). CRC Handbook of Chemistry and Physics. (92. argitaraldia) CRC Press, 5–94 to 5–98 or. ISBN 1439855110..


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
multimedia 1
os 4