Bakearen Lenin Saria Sobietar Batasunak mundu mailan bakegintzaren alde eta gerraren sustatzaileen kontra aritutako herritarrei eskainitako saria izan zen. Hala, honako saria arautzen zuen dekretuaren arabera saridunaren aukeraketan arraza, ideologia nahiz erlijioagatiko diskriminazio oro errefuxatzen zen.

Bakearen Lenin Saria
Ikonoa
Historia
AurrekoaInternational Stalin Prize for Peace (en) Itzuli
Sorrera1949ko abenduaren 21a

Hasierako izendapena Herrien arteko Bakearen Stalin Saria izan arren, Iosif Stalin zendu eta Nikita Khrustxev Komite Zentraleko buru bilakatzerakoan, azkenengo honek sariaren izendapena aldatu eta Herrien arteko Bakearen Lenin Saria bilakatu zen. Izendapenaren aldaketa honen zergatia Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Batzarrean aurkitzen dugu izan ere biziki garrantzitsua suertatu zen gertakari hau, Errusiar Iraultzatik Stalinen heriotza arte mantendutako politika eta estrategiarekin haustura bat suposatu baitzuen Khrustxeven politika errebisionistak.

Dena den, sariaren izena 1989an Sobiet Gorenaren Presidiumak Bakearen Lenin Sarira aldatu eta handik bi urtera saria erretiratu zen.

Bakearen Nobel Sariaren kasuan ez bezala Lenin Sariak urte berean bakegintzaren aldeko aktibista ezberdinak saritzen zituen. Bestalde sarituen artean arkitektoak, sindikalistak, aktibista sozialak, idazleak, juristak, zientzialariak, feministak, artistak nahiz intelektualak aurki ditzakegu. Lenin Sariak batik bat bakea ezinezkoa bilakatzen duen injustiziaren aurka egin zuten pertsonaia historikoak saritu zituen, besteak beste: Nelson Mandela, Pablo Picasso, Fidel Castro, Rafael Alberti edota Salvador Allende.

Saridunen zerrenda:

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
INTERN 1