Balbula edo maskorra pasabideak irekiz, itxiz edo partzialki oztopatuz, jariakin bat (gasa, likidoa, solido jariakorra, edo emultsioak) erregulatu, zuzendu edo kontrolatzen duen gailu bat da, Balbulak teknikoki hoditeriak dira, baina, normalean, aparteko kategoria gisa sailkatzen dira. Balbula ireki batean, likidoa presio handiagotik presio txikiagorako noranzkoan joaten da. Balbula hitza latinezko valva-tik eratorrita dago, ate baten zati mugikorretik.

Eskuz maneiatzen diren balbulak.

Balbularik sinpleena oso zaharra da. Norabide batean fluxua (gasa edo likidoa) iragateko bisagra askean irekitzen den hegal edo tapa bat besterik ez da, eta fluxuak berak ixten du kontrako noranzkoan mugitzen denean. Horrelako balbulei kontrol-balbulak deitzen zaie, noranzko batean fluxua kontrolatu edo erregulatzen duelako.

Balbulek erabilera asko dituzte, besteak beste, ureztatzeko uraren kontrola, prozesuak kontrolatzeko industria-erabilerak, bizimodu arrunteko erabilerak (piztea/itzaltzea) edota etxeko arropa edo ontzi-garbigailuen txorroten presio-kontrola. Aerosol-latek ere balbula txiki bat dute. Aerosol-latek ere balbula txiki bat izan ohi dute barruan. Balbulak sektore militarrean eta garraioarenean ere erabiltzen dira. Berokuntza, aireztapen eta aire girotuaren hoditerian eta beste aire-fluxu batzuetan, balbulei damper (motelgailu) deritze. Aire konprimituko sistemetan, ordea, erabiltzen diren balbularik ohikoenak boladun balbulak dira. Fluxuaren irteera kontrolatzen duen balbulari berriz, txorrota deitzen zaio.

Gorputzeko balbulak.

Balbula motak

aldatu

Oinarrizkoak - eragiteko moduaren araberakoak

aldatu
 
Tximeleta-balbula

Eragiteko mekanismoaren arabera balbula mota hauek daude:

  • Boladun balbula, presiorik gabe ireki/itxi kontrolatzeko. Ezin hobea da azkar ixteko, 90º-ko biraketak erabat ixten baitu.
  • Tximeleta-balbula, diametro handiko hodietan ireki/itxi kontrolerako.
  • Talka-balbula, zilindro zurrun bat igotzen edo jaisten du, zulo edo artekak dituen bigarren zilindro baten inguruan edo barruan. Petrolio- eta gas-putzuetan dauden presio handiko jarioetarako erabiltzen da. (Ez nahastu motorra blokeatzeko balbularekin)
  • Diafragma-balbulak edo Mintz-balbulak diafragma mugituz kontrolatzen du jarioa. Farmazia alorrean erabiltzen da.
  • Konporta-balbula, nagusiki ireki/itxi kontrolekoa, presio baxukoak
  • Globo-balbula, jarioa erregulatzeko aproposa. Eraztun baten bueltan mugimendu zilindrikoa eginez funtzionatzen du.
  • Gillotina-balbula, konporta balbularen antzekoa baina normalean zurrunagoa. lohiekin edo hautsekin erabiltzen da maiz ireki-itxi kontrolarekin
  • Orratz-balbula jario-kontrol doituetarako
  • Pistoi-balbula, disolbatu gabeko solidoak daramatzan fluxua erregulatzeko
  • Pistoi-balbula (lurrun-motorra)
  • Ar-balbula, ireki/itxi kontroleko balbula baina presio jakin batekin
  • Solenoide-balbula, jario-kontrol hidrauliko eta pneumatikoetarako elektrikoki eragiten zaion balbula
  • Txirrika-balbula, kontrol hidraulikoetarako; talka balbularen antzekoa

Oinarrizkoak - funtzioaren araberakoak

aldatu

Balbulak daukaten funtzioaren arabera ere sailka daitezke:

  • Erretentzio-balbula edo itzulerarik gabeko balbula, noranzko bakarrean iragan daiteke fluxua
  • Fluxua kontrolatzeko balbula, balbulan zehar emari aldakor bat mantendu eta kontrolatzeko balbula
  • Asentu-balbula, normalean pistoidun motorretan erabiltzen da, erregai-nahasketa barruratzea eta kanporatzea erregulatzeko
  • Presio orekatuko balbula
  • Presioa murrizteko balbula, fluido baten presioa erregulatzen du
  • Segurtasun-balbula edo arintze-balbula: automatikoki funtzionatzen du presio doituan, arriskutsua izan daitekeen egoera bat zuzentzeko, normalean gainpresioa

Balbula bereziak

aldatu

Arlo eta erabilera jakinetan erabiltzen diren berariazko balbulak dira. Askotan oinarrizkoen sailkapeneko azpikategoriak dira eragiteko moduaren eta funtzioaren arabera.

Osagaiak

aldatu

Balbularik ohikoenen osagai nagusiak gorputza eta tapa dira. Bi osagai hauek balbulan iragango den fluidoaren karkasa osatzen dute.

Gorputza

aldatu

Balbularen gorputza barruko osagaiak dituzten balbulen zatirik handiena den kanpoko karkasa da. Tapa berriz, ardatzak zeharkatzen duen gorputzaren estalkia da, era berean, ardatza gidatu eta bere itxiera egiten duena. Tapa normalean torlojuekin hariztatzen da edo buloiekin lotzen da gorputzera.

Balbulen gorputzak metalikoak edo plastikozkoak izan ohi dira. Letoizkoak, brontzezkoak, burdinurtuzkoak, altzairuzkoak, altzairu aleatukoak eta altzairu herdoilgaitzekoak oso ohikoak dira. Itsasoko erabileretarako, gatzgabetzeko instalazioetan adibidez, duplexezko eta super duplexezko balbulak erabiltzen dira askotan korrosioarekiko erresistenteak direlako, bereziki itsas-ur berotan. Alloy 20-ko balbulak normalean azido sulfurikodun instalazioetan erabiltzen dira eta monelezkoak berriz, azido fluorhidrikodun instalazioetan. Hastelloyzkoak tenperatura altuko erabileretan, esate baterako instalazio nuklearretan eta inconelezko balbulak hidrogenodun erabilera dutenetan. Plastikozko gorputzak berriz, presio eta tenperatura nahiko baxuetarako erabiltzen dira. PVC, PP, PVDF eta beiraz indartutako nylona dira balbulen gorputzetarako erabilienak diren plastikoak.

Tapak gorputzaren gaineko estalki funtzioa betetzen du. Normalean torloju bidez edo buloi bidez erdi-finko lotzen da gorputzaren gainean. Balbula muntatzerakoan barruko osagaiak gorputzean sartzen dira lehenbizi eta ondoren tapa lotzen da barruko guztiari eusteko. Balbularen barruko osagaietara iristeko, mantenua egiterakoan adibidez, tapa askatu behar izaten da. Dena den, balbula askok ez dute taparik izaten, adibidez, ar-balbulek normalean ez dute taparik izaten. Boladun balbula askok ere ez dute taparik izaten, bi zatikoak edo hirukoak izaten baitira asko eta muntaia gorputzaren erdiko partean zatiak elkarri torlojuz lotuta egiten baita.

Atakak

aldatu

Fluidoa balbulatik pasatzea ahalbidetzen duten pasarteak dira atakak. Balbularen barruko osagaiak edo diskoak atakak buxatzen ditu fluxua kontrolatzeko. Balbulek normalean 2 ataka izan ohi dituzte, baina 20 ere izan ditzakete. Balbula, ia beti, hodietara edo beste osagai batzuetara lotuta egoten da ataketan. Lotura hauek hariarekin, konpresio-hodiekin, itsasgarriarekin, zementuarekin, tapa egokitzaileekin edo soldadura bidez egiten dira.

Heldulekua edo eragingailua

aldatu

Balbula gorputzaren kanpoaldetik eskuz kontrolatzeko erabiltzen da heldulekua. Automatikoki kontrolatzen diren balbulek, sarritan, ez dute heldulekurik izaten, baina batzuek heldulekua (edo antzeko beste zerbait) izan dezakete kontrol automatikoa eskuz baliogabetzeko, hala nola geldiarazteko kontrol-balbula bat. Eragingailua gorputzaren kanpoaldetik balbula automatikoki edo urrunetik kontrolatzeko mekanismo edo gailua da. Balbula batzuek ez dute ez heldulekurik ez eragingailurik izaten, barrutik kontrolatzen baitira automatikoki; adibidez, kontrol-balbulek eta arintze-balbulek bietako bat ere ez izatea posible da.

 
Kontrol-balbula bateko diskoa

Diskoa

aldatu

Diskoa edo balbulako arra geldi dagoen gorputzaren barruan buxadura eragin edo fluxua kontrolatzen duen atal higikorra da. Ohikoenak disko-formakoak izan ohi diren arren, forma askotarikoak daude. Balbula-motaren arabera, disko bat linealki mugitu daiteke edo ardatzarekin (tximeleta-balbulan bezala), edo banda edo erro batean biratu daiteke (kontrol-balbulan bezala) gorputzaren barruan. Pilota bat balbula biribileko elementu bat da, bertatik pasatzen diren portuen artean bide bat edo gehiago dituena. Bola esaterako, aldenik alde ataken artean pasabide bat edo gehiago dituen balbula-osagai biribila da. Bola biratuz fluxua ataka ezberdinetara bideratu daiteke. Bola-balbulek errotore esferikoak erabiltzen dituzte, fluxua pasatzeko zulo ugari dituen zilindro batekin. Ar-balbulen kasuan, errotore zilindriko edo koniko bat izan ohi dute, eta hori bera da, hain zuzen ere, balbulari izena ematen dion arra. Errotoreetarako beste forma biribil batzuk ere badaude errotore-balbuletan, errotorea balbularen gorputzaren barruan biratu baldin badaiteke betiere. Hala ere, disko biribil edo esferiko guztiak ez dira errotoreak; adibidez, boladun kontrol-balbula batek bola alderantzizko fluxua blokeatzeko erabiltzen du, baina ez da errotorea, balbularen funtzionamenduak ez baitu bola birarazten.

Asentua

aldatu

Asentua gorputzaren barnealdeko atala da eta diskoarekin kontaktuan zigilu estankoa egiten du. Linealki mugitzen diren diskoetan edo banda edo enbor batean biratzen diren diskoetan, diskoa asentuarekin balbula ixten denean bakarrik jartzen da kontaktuan. Biratzen duten diskoetan, asentua diskoarekin kontaktuan dago beti, baina kontaktu-gainazala aldatu egiten da diskoa biratu ahala. Asentua beti egoten da finko gorputzarekiko.

Asentuak gorputzaren beraren atal diren (bere materialaren parte) ala aparteko material ezberdin batekin fabrikatzen direnaren arabera bereizten dira:

  • Asentu gogorrak balbularen gorputzean integratuta daudenak dira. Mota honetako ia asentu guztiek jario txiki bat izan ohi dute.
  • Asentu bigunak balbularen gorputzean kokatzen direnak dira, PTFE bezalako material bigunagoekin edo beste zenbait elastomerorekin eginak: NBR, EPDM edo FKM. Jasan beharreko gehieneko tenperaturaren arabera bata edo bestea erabiliko da.

Asentu bigunekin itxiera egindako balbulak normalean jario gutxiago izango du zigilatzen denean, baina asentu gogordunek gehiago irauten dute. Konporta, globo eta kontrol-balbulek gehienetan asentu gogorrak izan ohi dituzte. Aldiz, tximeleta-balbulek, boladunek, ar eta diafragma-balbulek asentu bigunak izan ohi dituzte.

Ardatza

aldatu

Ardatzak mugimendua transmititzen du heldulekutik edo kontrol-gailutik diskora. Ardatzak, normalean, tapa zeharkatzen du (tapadun balbulen kasuetan). Batzuetan, ardatza eta diskoa pieza bakarra izan daitezke, edo ardatza eta heldulekua ere bai.

Ardatzak transmititzen duen mugimendua indar lineala, biraketa-momentu bat duena edo bien konbinazio bat izan daiteke. Balbula eta ardatza hariztatu egin daitezke, hala, ardatza balbulari lotu edo askatzeko aukera dago alde batera edo bestera biratuta, alegia, diskoa gorputzaren barruan atzera edo aurrera mugituz. Balbula batzuek ez dute kanpo-kontrolik, eta ondorioz, ez dute ardatzik behar, kontrol-balbula gehienek adibidez.

Diskoa asentuaren eta ardatzaren artean izan eta balbula ixteko ardatza barrura mugitzen zaien balbulak asentu normaldunak edo aurre-asentukoak deiturikoak dira. Asentua diskoaren eta ardatzaren artean dutenak eta ardatza balbulatik kanpo mugituz ixten direnei berriz, alderantzizko asentudunak edo atzera-asentukoak deitzen zaie. Izendapen hau ez da erabiltzen ardatzik gabeko balbuletan edo errotoreak erabiltzen dituztenetan.

Junturak

aldatu
 
Balbula-bola

Junturak gas edo fluxuen jarioak saihesteko zigilu mekanikoak dira.

Balbula-bola bat jarduera gogorreko, presio handiko eta perdoi handiko aplikazioetarako ere erabiltzen da. Altzairu herdoilgaitzezkoak, titaniozkoak, estelitazkoak, hastelloyezkoak, letoizkoak edo nikelezkoak izan ohi dira. Plastikozkoak ere izan daitezke, hala nola, ABS, PVC, PP edo PVDF-zkoak.

Balbula askok malguki bat izan ohi dute, normalean, diskoa posizio jakin batean kokatzeko baina era berean, diskoa aldatu eta berria jartzeko modua errazten dute. Arintze-balbulek balbula itxita edukitzeko izan ohi dute malgukia, baina gehiegizko presioa egiten dute balbula malgukiaren indarraren kontra ireki ahal izateko. Normalean bobina-malgukiak erabiltzen dira. Materialik ohikoenak zinkatutako altzairua eta altzairu herdoilgaitza izan ohi dira eta tenperatura altuko aplikazioetarako Inconel X750-a.

Beste ezaugarri batzuk

aldatu

Balbulak oro har gehieneko tenperaturaren eta presioaren arabera sailkatzen dituzte fabrikatzaileek. Diseinatzaile, ingeniari edo erabiltzaile batek aplikazio jakin baterako balbula bat aukeratzen duenean izendatutako gehieneko tenperatura eta presioa ez direla gainditzen eta aukeratutako materiala balbularen barruan joango den fluidoarekin bateragarria dela ziurtatu behar du. Europan, balbulen diseinua eta presio-sailkapenak lege-araudi honen pean daude: Presiozko Ekipoei buruzko 97/23/EE Zuzentaraua.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1