Bali[1] (balieraz: ᬩᬮᬶ) Indonesiako uharte eta probintzia da. Probintziak, Bali uharteaz gain, hurbileko irla txiki batzuk ere hartzen ditu, hala nola Nusa Penida, Nusa Lembongan eta Nusa Ceningan. 2014an 4.225.384 biztanle zituen[2], gehienak hinduistak (% 83,5 2010ean)[3]. Hiriburua Denpasar da.

Bali
 Indonesia
Administrazioa
Estatua Indonesia
HiriburuaDenpasar
Geografia
Koordenatuak8°20′06″S 115°05′17″E / 8.335°S 115.0881°E / -8.335; 115.0881
Azalera5.632,86 km²
Punturik altuenaAgung
Demografia
Biztanleria4.225.384 (2014)
Dentsitatea750.1 bizt/km²
Informazio gehigarria
GoiburuaBali Dwipa Jaya
("Bali uharte goragarria")
Talde etnikoakBalitarrrak (% 42), javatarrak (% 33), baliagarrak (% 1)
Ordu eremuaIndonesia Central Standard Time (en) Itzuli
www.baliprov.go.id

Geografia

aldatu
 
Baliko topografia

Bali Sondako Uharte Txikiak izeneko uhartedian dago. Mendebaldean Java du, Baliko itsasarteak bereizirik, eta ekialdean, Lombok. 145 kilometro luze eta 80 kilometro zabal da, eta 5.700 kilometro koadroko azalera dauka. Sumendiz sortutako uhartea da, nahiko menditsua. Garaiena, Gunung Agung sumendia (3.142 m), ipar-ekialdean dago; 1963ko martxoan izan zuen erupzioak 1.500 lagun hil eta milaka etxerik gabe utzi zituen. Hegoaldean alubioi ordokiak nagusi dira [4].

Klima tropikala da, oso beroa, bi urtarorekin: lehorra apiriletik urrira doa, eta hezea, azarotik martxora.


      Datu klimatikoak (Denpasar, Bali)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.0 33.4 33.6 34.4 33.1 31.4 30.4 29.6 31.4 33.6 32.7 33.0 32.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 28.6 28.8 28.8 29.6 28.6 27.4 26.7 26.1 27.1 28.6 28.1 28.2 28.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24.1 24.2 24.0 24.8 24.1 23.5 23.0 22.5 22.9 23.7 23.5 23.5 23.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 345 274 234 88 93 53 55 25 47 63 179 276 1732
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 19 17 14 10 6 5 4 3 2 6 11 17 114
Hezetasuna (%) 85 85 85 85 80 80 80 80 80 80 85 85 82.5
Iturria: Weatherbase[5]

Baliko hiri nagusiak iparraldeko Singaraja eta hegoaldeko Denpasar hiriburua dira. Hiriburu kulturala, aldiz, Denpasarretik iparraldera dagoen Ubud herria da. Uhartean 4,2 milioi lagun bizi dira, gehienak hinduistak; musulmanak % 13,4 dira, batez ere arrantzaleak; eta kristauak, % 2,5[3].

Historia

aldatu

Gizakia duela 40.000-60.000 urte heldu zen Balira. Orain dela 4.500-3.000 urte, austronesiar hizkuntzak mintzatzen zituzten jendeak, jatorria Taiwanen edota hegoaldeko Txinan zituztenak, iritsi ziren. Austronesiarrek arroz laborantza eraman zuten, eta jatorrizko biztanle melanesiarrak, ehiztari-biltzaileak, zokoraturik gelditu ziren[6].

 
Pura Maospahit, Majapahit garaiko tenplua.

K. a. I. mendetik aurrera, Balik harreman handia izan zuen Indiarekin; era horretan, Budismoa eta Shivaismoa iritsi ziren. Garai hartan eraiki zen subak izeneko ureztatze sistema[7]. 1343an, ekialdeko Javako Majapahit Inperio hinduak kolonia bat sortu zuen Balin. 1500an, Majapahit Inperioa suntsitu zenean, javatar ugari Balira migratu ziren.

1512tik goiti, portugaldar itsasgizonek uhartea begiztatu eta mapetan kokatu zuten. 1597an, Cornelis Houtman herbeheretarra lehorreratu zen. Herbeheretarrek merkataritza-kolonia eratu zuten, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren bitartez. XIX. mendeko bigarren erdian, nederlandarrak saiatu ziren beren agintea finkatzen zenbait gerra kolonialen bidez. Beti ere, haien nagusitasuna ez zen inoiz izan Javan eta Moluketan bezain handia.

1920ko hamarkadan, Mendebaldeko artista eta intelektual batzuek Baliren irudi idilikoa zabaldu zuten, eta Bakearen uhartea deitutakoa[8] turismo gune bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran, 1942-1945 bitartean, japoniar osteek okupatu zuten. Gerra ostean, herbeheretarrak itzuli ziren, baina Ngurah Rai buru zuen askapen armada-ren aurka borrokatu behar izan zuten. Matxinoak azpiratu bazituzten ere, 1949ko abenduaren 29an Herbehereek onartu behar izan zuten Indonesiaren independentzia, Bali barne.

1963an, Gunung Agung sumendiaren erupzioak milaka hildako eragin zituen[9]. 1965ean, Suharto jeneralak estatu kolpea jo eta komunisten kontrako ehiza kupidagabeari ekin zion Indonesia osoan. Kronikek diotenez, Java eta Bali izan ziren uharterik zigortuenak. 80.000-100.000 ezkerreko militante hil zituzten, eta beste askok egin behar izan zuen ihes[8]. 2002ko urriaren 12an, 21 herrialdeetako 202 pertsona hil ziren Jemaah Islamiah talde islamistak Kutan egindako atentatuetan[10].

Banaketa administratiboa

aldatu

Bali probintzia 8 barruti (kabupaten) eta hiri (kota) batean zatiturik dago:

Ekonomia

aldatu

Ausardia handiz eraikitako ureztatzeko sistemak baliatuz bideratu da bertako arroz langintza oparoa. Turismo lurraldea da[11].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Ni Komang Erviani. Bali faces population boom, now home to 4.2 million residents. thejakartapost.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-2).
  3. a b Penduduk Menurut Wilayah dan Agama yang Dianut. Provinsi Bali. sp2010.bps.go.id (Noiz kontsultatua: 2016-9-2).
  4. Bali. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-2).
  5. Denpasarko datu klimatikoak. weatherbase.com (Noiz kontsultatua: 2016ko irailaren 2a).
  6. Karafet, T. M.; Hammer, M. F.; Lansing, J. S.. Austronesian migrations: some insights from Bali.. in: University of Arizona, Tucson. tuvalu.santafe.edu (Noiz kontsultatua: 2016-9-3).
  7. Cultural Landscape of Bali Province: the Subak System as a Manifestation of the Tri Hita Karana Philosophy. in: UNESCO World Heritage. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-9-3).
  8. a b Zubiria, Pello. Bali politean bonba berriak eta odol zaharrak. in: Argia aldizkaria, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentzia. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-9-5).
  9. Bali. in: Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia. euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-9-5).
  10. Bali death toll set at 202. news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-9-5).
  11. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bali  


  NODES
HOME 1
multimedia 1
os 8
web 1