Banaketa-funtzio enpiriko

Banaketa-funtzio enpirikoa edo maiztasun metatuen banaketa lagin bateko datuen balioei dagozkien maiztasun metatu erlatiboak zehazten dituen banaketa-funtzioa da, hau da, balio bakoitzaren azpitik zenbat datu dauden, era absolutuan edo erlatiboan, adierazten duen funtzioa. Datu bakanen kasuan eta maiztasun erlatiboak hartzen badira, datu bakoitzeko eta dagokion balioan 1/n neurriko gorako jauzia egiten duen funtzio mailakatua da, 0tik 1era bitarteko balioak hartzen dituena. Kolmogorov-Smirnov frogaren bitartez lagin bat probabilitate-banaketa batekin alderatu eta bi lagin elkarrekin alderatzeko erabiltzen da, besteak beste. Formalki honela adierazten da:

Banaketa-funtzio enpiriko delakoaren irudikapen grafikoa, urdinez: maiztasun erlatiboak lagin-balio batetik bestera egiten dituen jauziek ematen diote eskailera itxura grafikoari eta funtzio mailakatu bat osatu.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES