Banbu-basoko zazpi jakintsuak

Banbu-basoko zazpi jakintsuak (txinera tradizionalez: 竹林七賢; pinyinez: Zhúlín Qī Xián) taoismotik gertu zegoen qingtan joerako filosofo, olerkari eta musikari talde bat izan zen. Jin dinastiaren garaiaren hasieran (265-420) bizi ziren, III. mendean. Aipatzen diren pertsonak benetan izan ziren baina ez dago oso garbi taldea benetakoa edo zerbait asmatutakoa izan ote zen. Talde honek Txinako kulturan, artean eta literaturan eragin handia izan du.[1]

Zazpi jakintsuak Pekingo Udako Jauregiko margolan batean.
Zazpi Jakintsuak XIX. mendeko banbuan egindako lan batean.

Taldekideak

aldatu

Hauek ziren:

Batzutan ere Rong Qiqi () elkartean sartzen da, nahiz eta zaharragoa izan. Harreman hori margolan apokrifo batean IV. mendean agertu zen, Nanjing inguruko hilobi batean.

Kondaira

aldatu

Taldekideek taoismoren eragina ezagutu zuten; gehienen lanak eta bizitzak Cao Wei enperadorearekin zeuden lotuta. Jin dinastiak boterea lortu zuen, hauek Konfuzianismoarekin lotuta, haien bizitzak arriskuan ikusi zuten. Kondairaren arabera taldea Gorteko giro itogarritik ihes egin nahi zuen, Hiru Erresumen garaiko ustelkeriatik eta intrigetatik. Intelektual eta artista hauek Shanyangen (egungo Henan probintzian), Xi Kang etxetik gertu zegoen banbu-baso batean biltzen zen. Han askatasunaz, izadiaz, bizitza xumeaz eta laguntasunez disfrutatzen zuten. Esaten da haien arteko komunikazio maila handia zenez, hitz egin gabe, irribarrez, elkar ulertzeko gauza zirela. Bereziki Xi Kang eta Ruan Ji arteko harremana oso estua izan omen zen. Jakintsu baten emazteak, kondairak dio, ezkutuan espiatu zituen eta harrituta gelditu zen Ruan Ji eta Xi Kangen sexu-potentzia ikusterakoan.[1] [2]

Pentsamendua

aldatu

Zazpi Jakintsuek bizi osoaren iturria den Taoren harmonia bilatzen zuten. Bilaketa horretan gizakien berezko izaera jarraitzen zuten, hirien eraginetatik kanpo. Ez zeuden ados Konfuzioren ideiekin eta haren lanaren eta norberaren filosofiaren planteamenduekin. Dena dela, guztiek ez zuten ikuspegi politiko bera. Batzuek bere ideietan tinko mantendu ziren baina bestetzuk negoziatuz azkenean enperadoreak onartu zituen, esaterako Wang Rongen kasuan. Xi Kangek, ordea, Gortearen bizimoduaren aurka mantenduz zen eta, azkenean, hil egin zuten.

Jakintsu hauek poemak eta taoismoari buruzko eskuliburuak idatzi zituzten; baita ere gortearen aurkako poemak idatzi zituzten. Mistizismoa eta alkimia landu zuten ere bai.

Eragina

aldatu

Zazpi Jakintsuek azaldutako bideak jarraitzaile asko izan zuen. Artista askok bakardadeko inspirazioa bilatu zuten. Mitoa handitu joan zen eta belaunaldi gutxitan oso modu desberdinetan irudikatu zituzten:batzuetann jakintsuen bilera bukolikoak badira ere, bestetan, benetako orgietan irudikatzen dituzte, biluzik eta mozkortuak.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Banbu-basoko zazpi jakintsuak  
  NODES
Idea 3
idea 3