Banda-lixagailu
Banda-lixagailua egurra eta beste material batzuk azkar lixatzeko erabiltzen den makina-tresna bat da. Bi danbor birarazten dituen motor elektriko batek eta horien gainean muntatuta dagoen etengabeko lizpaper zati batek osatua dago. Eramangarria (non lizpapera materialaren gainean dabilen) zein estatikoa (finkoa) izan daiteke, azken honetan materiala lizpaperaren gainean mugitzen da.
Hainbat tamainakoak dira, unitate eramangarri txikietatik fabrika garrantzitsuetan dauden tresna handietaraino. Egurra lixatzeak zerrauts asko sortzen du, horregatik banda-lixagailu gehienak hautsa biltzeko sistema motaren batekin hornituta daude.