Bandalismo hitzak besteen jabegoetan edo ondasun publikoak diren objektuetan asmo txarrez egindako txikizioak izendatzen ditu. Ekintza horiek artearen, literaturaren edo beste jabegoen aurka izaten dira. Bandalismoa borondatez egiten da eta, printzipioz, ez du beste asmo politikorik edo protesta egiteko intentziorik. Askotan, hirien eraikinak, altzariak eta elementuak izaten dira ekintza horien helburu nagusiak.

Kaleko altzariek eta elementuek askotan bandalismoaren eragina pairatzen dute.

Etimologikoki, hitza bandalotik dator, hau da, germaniar herriaren izenetik. Bandaloek Erromatar Inperioaren aurkako eraso ugari egiten zuten eta haiek eragindako txikizioak historikoki ezagunak izan dira. Izan ere, hitza 1794ko urtarrilaren 10an dokumentatu da lehen aldiz. Urte horretan Henri Grégoire, Frantziako Bloiseko apezpikuak, Konbentzio Nazionalari zuzendu zion txostenean hitz horrekin definitu zuen armada errepublikarrak erakutsi zuen zenbait jarrera.

Gaur egun, bestetik, Teknologia Berrien alorrean, Internet bidez egindako besteen webguneetan egiten diren aldaketak eta txikizio birtualak.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
INTERN 1