Bandaloak[1] (latinez: vandali) III. mendean Vistula eta Oder ibaien artean bizi ziren germaniar herria izan ziren. Itsaso Baltikoko kostaldean bizi ziren, egungo Alemanian eta Polonian, eta Erromatar Inperioaren gainbeherarekin batera hegoaldera jo zuten.

Bandaloen eta beste herri barbaro batzuen ibilbidea.

Historia

aldatu

V. mendearen hasieran, Erromatar Inperioaren barnean sartu ziren. Hasieran hego-ekialde eta mendebaldera (Danubio, Main) jo zuten bandaloek; baina, 406. urtean, sueboak eta alanoak ondotik eramanez, Rhin ibaia igaro eta Galia eta Hispania zeharkatu zituzten, eta Guadalquivir ibaiaren arroan finkatu ziren.

Bisigodoen etsai izaki, Iparraldeko Afrikara alde egin behar izan zuten 429. urtean, eta, Genseriko buru zutela, Numidia (Aljeriako ekialdea), Bizazena eta Proconsularia (Tunisia) itsasertzeko lurraldeak hartu zituzten Bandaloen Erresuma sortuz. Itsasgizon trebeak izaki, Sizilia, Sardinia, Balear Uharteak eta Korsika hartu zituzten, baina ez zuten erresuma egonkorrik eratzen. Erroma bera arpilatu zuten 455ean.

Arrioren aldekoak izaki, katolikoen aurka jardun zuten (batez ere 482-484 urteetan, Hunerikoren garaian). Barbaroen eta erromatarren arteko lotura eratzeko gauza izan ez zirenez, eta berbere herri nomaden mehatxupean zeudenez betiere, guztiz ahuldu ziren bandaloak.

Hala, bada, Bizantzioko enperadore Justiniano I.aren osteek, Belisario buru zutela, Ipar Afrikako lurralde haiek konkistatu zituzten, 534an.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1