Ekonomian, herrialde bateko banku zentrala da moneta sistema kontrolatu eta finantza sistema erregulatzen duen erakunde zentralizatua. Zehatzago, ondorengo eginkizunak ditu besteak beste: herrialdearen dibisa eta urre-erreserbak gorde, dirua jaulki, beste bankuen funtzionamenduari buruzko arauak ezarri eta bankuei dirua mailegatzea.

Interes tasak bankuei egindako maileguen bitartez kontrolatzen dituzte, bankuek aldi berean bezero partikularrei emango dizkieten maileguen interesa ere finkatuko duena. Moneta eskaintza diru jaulkipen eta bankuek gordailu guztietatik eduki behar duten diruaren zenbatekoa edo kutxa-koefizientearen bitartez kontrolatzen dute, besteak beste. Estatuarekiko askotariko harremanak izan dituzte historian.

Banku zentraletako jarduerak eta erantzukizunak

aldatu
 
Brasileko banku zentralaren egoitza. Brasilia, Brasil.

Banku zentralaren funtzioak honakoak izan daitezke:

  • Diru politikak aplikatzea.
  • Interes tasa ofizialak finkatuz eta politika mekanismoen bitartez, herrialde bateko inflazioa eta truke-tasa kontrolatzeko erabiltzen da.
  • Nazioaren diru hornikuntza osoa kontrolatzea.
  • Gobernuko bankari eta bankuen bankaria ("azken baliabide emailea")
  • Herrialdeko dibisa, urrezko erreserben kudeaketa eta estatuaren bonuak.
  • Banku sektorea arautu eta gainbegiratzea.

Ikus, ere bai

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 2