Baphomet (Erdi Aroko latinez: Baphometh, Baffometi; okzitanieraz: Bafometz), Bafomet, Bafumet, Bafometo edo Baffometo ere deitua, Tenpluko Ordenarekin lotutako idoloa da, denboraz, Kristautasunaren aurkako ikur bihurtu dena. Satanismoak zein Satanen Elizak sinbolotzat hartzen dute[1].

Baphomet antzeko ikurra Tomarreko Kristoren Komentuan

Deskribapena

aldatu
 
Baphomet gaur egungo interpretazioan, Eliphas Lévi idazlanetan oinarrituta.

Numena izan zitekeen Baphomet bi adar txikiez buru bizardun bat zen. Kristauek deabruarekin lotu zuten eta Tenpluko Ordenaren aurka erabili zuten, haren bidez, deabruarekin harremanak zituztela erakusteko.[2] Onarpen hori torturen bidez lortu zituzten. 1854an Eliphas Lévi okultista frantsesak Dogme et rituel de la haute magie liburua argitaratu zuen eta haren ondoren Baphometen irudia oso manipulatua izan da, akerrarekin zein Satanekin lotuz, baina berez ez zuen loturarik.

Jatorria

aldatu

Baphometen jatorria azaltzeko hipotesi desberdinak landu dira:

  • Mahoma izenaren okzitanieraren bariantea da. Heretiko gehienak Okzitanian bizi ziren eta han horrela esaten da. Aldi berean, frantsesez "Mahomet" eta katalanez "Mafumet". Ideia honen alde garaiko testuetan hitza agertzen zenean ez zen inongo azalpenik ematen, inguruan hitz oso ezaguna izango balitz bezala.
  • Beste iritzien arabera Jesusen irudia izango litzateke.
  • Batzuen ustez Joan Bataiatzailearen benetako burua izango litzateke.
  • Etimologikoki grezieraz saiatu dira haien sustraiak bilatzen eta horren arabera "jakinduriaren batailoa" izango litzateke. Hipotesi honek okzitanierazko jatorriaren aurka joango litzateke.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES