Barskunes
Barskunes () edo Baskunes () K.a. I. eta II. mendeetan izandako Euskal Herriko txanpon etxe bat izan zen. Oro har, baskoiena izan zela uste da. Hiri igorlea Bengoda zen, kokapen ezezagunekoa, baina Iruñea bera izan litekeena. Txanpon hau K.a. 105etik, K.a. 89. urte ondoreneraino jaulkitzen da[1].
Ezaugarriak
aldatuBentian txanpon-etxearekin erlazionatuta dago nolabait, bi etxe hauetako txanponetan, Be.n.ko.ta legenda agertzen baita. Agian, Bentian txanpon-etxeak, Baskunesen lekua hartu eta baskoien txanpon-etxe garrantzitsuena izatera pasa zen.
K.a. II. mendearen bigarren erdian, burdingorriz eta brontzezko unitate txikiak jaulki zituen zeltiberiar-beroi metrologia erabilita. K.a. I. mendearen hasieran, zilarrezko denarioak[2] ekoiztu zituen eta asekin batera. Txanpon asko aurkitu direnez, eta batez ere zilarrezkoak agertu direlako, pentsatzen da txanpon-etxe hau izango zela baskoien hiriburua.[3] Denarioak Sertorioren gerlekin zerikusia dutela ematen du, beste txanpon batzuekin batera, "altxortxoetan" (gordetzen ziren txanpon multzoak) agertu baitira.[4]
Ikonografia hau da:
- Aurrealdea: eskuinerantz begiratzen duen burua. Bizarra eta ile kizkurra du eta torkesa lepoan. Ezkerrean, Benkota (Bengoda) legenda idatzita du, zeinu iberiarrez idatzita: BENKOTA ( ).
- Atzealdean edo ifrentzuan: Eskuan ezpata edo beste arma jaurtigarri bat duen zalduna eskuinerantz begira. Zaldiaren hanken azpian txanpon-etxearen izena agertzen da: baŕśkunes (Barskunez edo Barskunes) batzuetan, eta baśkunes (Baskunez edo Baskunes) besteetan, eta ez dirudi aldaketa kronologikoa denik[5].
Legenda ipar-ekialdeko iberiar zeinuez idatzita dago eta irakurketa ohikoena hau izan da:
Zabalkunde handia izan zuen, eta haren moldea prototipoa bihurtu ziren Belgikako galiar ambianen brontzezko imitazio batzuetarako Gallia Belgikan K.a. I. mendean[6].
Kokapena
aldatuTxanponetan agertzen den Ba(r)skunes hiri baten izena omen da, baina zaila da bere kokapen zehatza esatea:
- José María Blázquez Madrilgo Complutense Unibertsitatearen katedradunaren ustetan Iruñea da[7].
- Alicia M. Cantoren ustetan Rocaforte da, arabiarrek bere pasabideari Fayy al-Baskuns («baskoien pasabidea») eta gertuko herriari Baskunsa deitzen zietelako[8].
- Juan Cruz Labeagak dio La Custodia dela, bertan 52 txanpon topatu dituztelako. Hala ere, oraindik dudatan dago aztarnategia beroiena edo baskoiena zen[9].
Edonola ere, litekeena da Ebrotik gertu izatea[10]. Txanpon asko Nafarroako museoan gordetzen dira.
Non aurkitu diren
aldatuA. M. Cantorren[11] arabera, gehienak La Custodian (Viana), Alagónen eta Tafallan topatu dituzte (Iruñean hiru). Miguel Ibáñezek[12] ordea beste datu hauek ematen ditu: Ataungo Usategi kobazuloan 4 aurkitu ziren, Larrabetzun 60, Barkoxen, 105, Borjan, 31, Tarazonan, 3, Alagónen 39, Naiaran, 9 eta La Custodian 36 as eta 16 denario. K.o. I. mendeko imitazioak aurkitu dira Galia Belgikako santutegi batzuetan, adibidez, Digeon gunean (Sommen)[12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Castiella Rodríguez, Amparo. (1986). «Nuevos yacimientos protohistóricos en Navarra» Trabajos de arqueología Navarra (5): 133–173. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ de Guadán, A.M.. (1969). Numismática ibérica e ibero-romana. Madril, 203 or..
- ↑ Tesorillo.com: Cecas vasconas. Zona del Pirineo occidental.. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
- ↑ Ibáñez, Miguel. Imágenes de la charla-taller sobre las cecas vasconas y la moneda romana impartida el 12 de julio del 2013 en Gordailua (Centro de Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa), Irún.. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
- ↑ Beltrán Lloris, Francisco eta Velaza Frías, Javier: "De etnias y monedas: las "cecas vasconas", una revisión crítica, hemen: Andreu Pintado, Javier (Ed.): Los vacones de las fuentes antiguas. En torno a una etnia de la antigüedad peninsular. Coleccio Instrumenta. Publicacions i edicions de la Universitat de Barcelona. Bartzelona, 2009. ISBN: 978-84-475-3390-9. 99-126 or.
- ↑ «Cecas | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- ↑ Blázquez Martínez, José María. Los vascos y sus vecinos en las fuentes literarias griegas y romanas de la Antigüedad. .
- ↑ Canto, Alicia M.. (1997). «La Tierra del Toro. Ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo Español de Arqueología II.15 Bascunes = ¿Rocaforte, Pamplona? (70): 65..
- ↑ Labeaga Mendiola, Juan Cruz. «La Custodia, Viana, Vareia de los Berones» Trabajos de Arqueología Navarra: 171..
- ↑ Sayas Abengoetxea, Juan José. Protohistoria e historia de los Vascones. Balance historiográfico (1983-2003). Eusko Ikaskuntza, 96 or..
- ↑ Canto, Ana María: aipatutako idazlana.
- ↑ a b Ibañez, Miguel: aipatutako idazlana.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Tesorillo.com: Cecas vasconas. Zona del Pirineo occidental. Antzinako numismatikari buruzko web gunea.