Basoilo handi
Basoilo handia (Otis tarda) otidae familiako hegaztia da[1], Eurasian bizi dena. Otis bere generoan espezie bakarra da.
Basoilo handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Otidiformes (en) |
Familia | Otididae |
Generoa | Otis (en) |
Espeziea | Otis tarda Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 143 g |
Zabalera | 235 cm eta 180 cm |
Kumaldiaren tamaina | 2,4 |
Errute denbora | 25 egun |
Europa osoko lehorreko hegazti handiena da[2]. Hegoaldeko eta erdialdeko Europako eskualde epeletan bizi diren espezimenak ez dira migratzaileak, Asiakoek berriz, hegoalderantz jotzen dute neguan.
Deskribapena
aldatuHegazti handia da. Hanka eta lepo luzeak ditu eta upela itxurako gorputza. Estepako bizimodura moldaturik dago eta lasterkaria bada ere hegan egiteko gaitasuna ere badu. Munduan dagoen hegazti hegalari handiena da.
Sexu dimorfismo handia duen espeziea da, emea tamainaz heren bat txikiagoa baita. Arrek 90-105 cm-ko altuera hartzen dute, 2'1-2'7 metroko hego zabalera eta batez beste 9-10 kg-tako pisua. Inoiz aurkituriko handiena Mantxurian aurkitu zen (Txinan) eta 21 kg pisatu zituen. Emeak 75-85 cm garai eta 3'1-8 kg-ko pisua.
Bizkarraldean luma gorri-arreak dituzte eta azpialdea zuria da. Hankak eta lepoa grisak dira.
Elikadura
aldatuBasoilo handia orojalea da eta urte sasoiaren arabera aldatzen da. Abuztuan dietaren %48'4a landareek osatzen dute, %40'9a ornogabeek eta %10'6a haziek.
Ugalketa
aldatuMartxoa aldera hasten dira gorteatzen. Ordurako arrak udako lumajea izaten du eta negu partean arren artean izandako lehiek bakoitzaren lurraldea mugatzen dute. Emeen aurrean egiten dituzte gorteiamenduak ikusgarriak izaten dira, dantzan hasten da eta eztarria puzten du futbol baloi baten tamaina hartu arte. Ondoren lepoa jaitsi eta atzera botatzen dute burua gora begira dutela eta isatsa tentetu eta zabaltzen du.
Kopulatu eta arrautzak jarri ondoren emea arduratzen da arrautzez. Arrautzek 79'4 x 56'8 mm neurtzen dute eta 150 gramo pisatzen dituzte. Habiarik ez dute egiten, lurrean zulo bat egiten dute soilik. Habiak elkarrengandik gertu jartzen dituzte bikoteek, 9 metro inguruko distantziara.
Emeak 21-28 egunetan zehar erruten ditu arrautzak eta txitak jaio bezain laster habia uzteko gai dira. hainbat hilabetetan zehar amak zainduko ditu. Bi hilabetetan helduen lumajea hartzen dute kumeek eta hiru hilabetetan dezenteko distantziak egiten dituzte hegan.
Basoilo handia Euskal Herrian
aldatuEuskal Herriko azken basoilo handiak Nafarroako Bardean daude.
Garai batean Nafarroako Erriberan oso ugari izan omen ziren hegazti hauek, baina beraien kopurua erabat urritu da azken hamarkadetan. 1971. urtean egindako kontaketa batean 21 basoilo besterik ez ziren zenbatu Bardea eta Erriberri zein Castejongo lautadan. Urte honetan beste talde bat, 22 alekoa, ikusi omen zuten Leringo Lautadan[3], baina kasu honetan negua han igarotzen ari ziren hegaztiak ziren.
Francisco Purroy ornitologo nafarrarentzat populazio galera gogor honen arrazoirik nagusia ehiza zuzena izan da. Ez bakarrik suzko armen bidez, baizik eta esate baterako azenario batekin ezarritako amuak erabiltzen, oso eraginkorrak hegazti hauek harrapatzeko. Hegazti hauen tamaina handiak oso erakargarriak egiten zituen ehiztarientzat.
Ohikoa zen Erriberan ere hegazti hauek gauean harrapatzea kriseilu eta dunbak erabiliz.
Basoilo handiak babestuta baldin badaude ere, beraien kopurua ez da asko emendatu azken urtetan eta egun ere desagertzeko zorian daude Euskal Herritik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gorman, Gerard. (1996). The Birds of Hungary. Londres: Helm (A&C Black) ISBN 0-7136-4235-1..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ www.pajaricos.es