Begi-hondo
begiaren atzeko eta barneko zatia
Begi-hondoa begiaren atzeko eta barneko zatia da, pupilan zehar oftalmoskopioaren bidez kanpotik azter daitekeena.[1] Medikuntzan egiten den miaketa bati begi-hondoa ere esaten diogu, berez, begi-niniaren bidez begiaren atzeko eta barruko zatia bistaratzeko. Egiteko hainbat modu daude, erabiliena oftalmoskopio izeneko tresna optiko baten bidez da. Prozedura horri esker, begi-globoaren barne-egitura desberdinak ikus daitezke: makula, erretina eta ikuspapila, besteak beste.
Begi-hondo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | begia posterior segment of eyeball (en) |
Identifikadoreak | |
MeSH | A09.371.729.313 |
Terminologia anatomikoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Oftalmologia Hiztegia] [2018]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |