Beharrezkotasuna eta nahikotasuna
Logikan eta matematikan, beharrezkotasuna eta nahikotasuna proposizioen arteko inplikaziozko loturak dira. betetzen denean, A-k B inplikatzen duenean alegia, B proposizioa A proposizioaren baldintza beharrezkoa dela esaten da; beste hitzetan A gertatzen delarik, B ere gertatzen denean. Adibidez, "A: gipuzkoarra izatea" eta "B:Euskal Herriko herritarra" izanik, A-k B inplikatzen du, eta beraz Euskal Herriko herritarra izatea baldintza beharrezkoa da gipuzkoarra izateko (baina ez nahikoa, jakina, gainera Gipuzkoakoa izan behar delako). Halaber, betetzen denean, A proposizioa B proposizioaren baldintza nahikoa dela esaten da; arestiko adibidea harturik, gipuzkoarra izatea Euskal Herriko herritarra izateko baldintza nahikoa da, gipuzkoarra izateak euskal herritarra izatea dakarrelako.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |