Belardiko Ama Birjina
Belardiko Ama Birjina (italieraz: Madonna del prato) Rafael Sanzio artista errenazentista italiarrak 1505-1506an egindako margolana da: Ama Birjinaren soinekoaren orlaren gainean, data hau ageri da, alegia, 1506. Taula gaineko tenperaz eta olio-pintura da. Irudiak 113 zm. x 88 zm. ditu. Vienako Kunsthistorisches Museumen, Austrian, gordetzen da. Artistaren lan garrantzitsuenetariko bat da.[1][2]
Belardiko Ama Birjina | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Rafael |
Sorrera-urtea | 1500(e)ko hamarkada |
Izenburua | Madonna im Grünen eta Madonna in the Meadow |
Mugimendua | Goi Pizkundea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta poplar panel (en) |
Dimentsioak | 113 () × 88,5 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Kunsthistorisches Museum Ambras gaztelua Belvedere Galeria |
Bilduma | Kunsthistorisches Museum |
Inbentarioa | GG_175 |
Jabea | Ferdinand Charles, Archduke of Austria (en) |
Argumentu nagusia | Madonna and Child (en) |
Historia
aldatuRafaelek San Markoko nobizioen kaperarako egin zuen. Ama Birjina bat da, Jesus Haurrarekin eta San Joanekin batera margotuta, paisaia ireki batean. Rafaelek florentziar urteetan horrelakoak bat baino gehiago egin zuen. Garai hartan, Rafaelek hurbiletik aztertu ahal izan zituen Michelangeloren eta Leonardo Da Vinciren lanak, bestetik. Eszena mota hau oso ohikoa izan zen XV. mendeko italiar pinturan. Rafaelek margolan horietan garatu zuen Ama Birjinaren tipologiak arrakasta handia izan zuen.
Deskribapena
aldatuAma Birjina, Jesus Haurra eta Joan Bataiatzailea irudikatzen ditu. Atzean italiar paisaia tipikoa ikus daiteke. Konposizioa oso landua dago. Irudiek hiruki isoszele bat osatzen dute. Hirukiaren gailurra Ama Birjinaren buruan dago.[3] Rafaelen obran bereizgarria da Ama Birjinaren soineko gorri bizia eta eskote biribila. Bi haurrak behealdean daude, pixka bat ezkerrerantz mugituta. Eszena orekatzeko emakumeak oina eskubiruntz luzatzen du. San Joan Bautistak Jesusengana hurbiltzen doan gurutze bati eusten dio, eta haurra heltzen ari da.[4]
Leonardoren eragina
aldatuLeonardo Da Vinceren obra baten eragin zuzena ikus daiteke hemen: Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra margolanarena, alegia. Leonardoren ohiko beste ezaugarri batzuk hauek dira: Ama Birjinaren aurpegia, Jesus Haurraren bizkarrean antzematen den esfumatura, eta hondoko paisaia, tonu urdinxka eta lanbrotsukoa. Hala ere, badira Leonardoren obrarekiko distantzia adierazten duten elementu batzuk, hala nola silueta-lerroaren balioa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pierluigi De Vecchi, Raffaello, Rizzoli, Milan, 1975.
- ↑ https://elpradoencantado.es/2023/10/08/madonna-del-prado-rafael/
- ↑ https://arquivolta.wordpress.com/2011/09/12/virgen-del-prado-rafael/
- ↑ https://docentedehistoria.blogspot.com/2009/02/comentario-de-una-obra-pictorica-la.html
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Margolana erresoluzio handiz.