Beltxale distiratsu
Beltxale distiratsu[1] edo binorri distiratsu du izen arrunta Ligustrum lucidum zuhaitzak. Oleaceae landareen espezie bat da, Txinako hegoalde-erdialdekoa, Korea eta Japoniakoa jatorriz. Gaur egun munduko herrialde askotan hedatua dago eta hainbat tokitan espezie inbaditzailea bilakatu da, bertoko basoetako flora autoktonoa lekuz aldaraziz.
Beltxale distiratsu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Oleaceae |
Generoa | Ligustrum |
Espeziea | Ligustrum lucidum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Ligustrum lucidum seed (en) |
Deskribapena
aldatuGeneroaren espezie handiena da. Hosto iraunkorreko zuhaitz honek 3 eta 8 metro arteko garaiera du baina 15 metro altuera har dezake. Hostoak berde ilunak dira, luzeran 5-15 cm eta zabaleran 3-8 cm bitartean. Fruituak esferikoak 0.6-1 cm ingurukoa dira, urdinxkarak eta distiratsuak. [2]
Erabilera
aldatuTxinatar medikuntza tradizionalean erabili izan dira fruituak. Sexu ezintasuna, tinnitusa eta nekea tratatzeko erabiltzen dira.
Taxonomia
aldatuWilliam Townsend Aitonek deskribatu zuen Ligustrum lucidum eta Hortus Kewensis-en argitaratua ; edo, Catalogue of the Plants Cultivated in the Royal Botanic Garden at Kew. London (2. edizioa) 1: 19. 1810. [3]
Ligustrum : aligustre plantako izen latindarretik eratorritako izen orokorra.[4]
Iruditegia
aldatu-
Landarea.
-
Hostoak.
-
Loreak.
-
Fruituak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1999]
- ↑ Flora Iberikoa, Madrilgo Errege Botanikoko Lorategia
- ↑ .
- ↑ Izen Botanikoetan
- ↑ Epiteto Botanikoetan