Benedikto IX.a[1] (Erroma, 1012 inguru - † Grottaferrata, 1056 inguru) hiru aldiz Eliza Katolikoaren Aita Santua izan zen 1032 eta 1048 urteen bitartean (145., 147. eta 150.a). Behin baino gehiagotan hautaturiko eta aitasantutza saldu zuen aita santu bakarra izan zen. Bere osabak ordezkatu zituen aitasantutzan eta beraz Tusculumgo kondeen senidea izan zen, Alberiko III.a Tusculumgoaren semea hain zuzen ere. Bere izaera libertinoagatik nabarmendu zen.

Benedikto IX.a


150. Aita santu

1047ko azaroa (egutegi gregorianoa) - 1048ko uztaila (egutegi gregorianoa)
Klemente II.a - Damaso II.a

147. Aita santu

1045eko apirila (egutegi gregorianoa) - 1045eko maiatza (egutegi gregorianoa)
Silvestre III.a - Gregorio VI.a

145. Aita santu

1032ko urria (egutegi gregorianoa) - 1044ko iraila (egutegi gregorianoa)
Joan XIX.a - Silvestre III.a
Bizitza
JaiotzaErromac. 1012
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaGrottaferratac. 1056
Hobiratze lekuaCathedral of Grottaferrata (en) Itzuli
Familia
AitaAlberic III, Count of Tusculum
AmaEmmelina
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 9604626 Edit the value on Wikidata

Familia

aldatu

Teofilakto (bere izena) Alberiko III.a Tusculumgoaren semea zen, Tusculumgo senatari-familia garrantzitsuaren parte. Familia honek Erroman agindu zuen X. eta XI. mendeetan zehar, eta sei aitasantu izendatzea lortu zuten Teofilaktoren aurretik[2]. Sergio III.aren anaiaren birloba zen, aita-santuen dinastia honen sortzailea; Joan XIX.aren eta Benedikto VIII.aren iloba zen, Joan XI.aren eta Joan XII.aren senide urruna zen. Benedikto X.a antipaparen osaba zen eta bere arreba Gregorio XII.aren amona zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .
  2. (Gaztelaniaz) Mejía, Alberto Royo. «Marozia y el papado en manos de una familia» InfoCatólica (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2