Bergey's Manual of Systematic Bacteriology

Bergey's Manual of Systematic Bacteriology (Bergey-ren Bakteriologia Sistematikoaren Eskuliburua, euskaraz) bakterio eta prokarioto guztien izendapen eta sailkapena egiten duen liburu ofiziala da, lehenbizikoz 1923an argitaratu zena. David Hendricks Bergey mikrobiologo estatubatuarrak sortu zuen, bakterioen taxonomia ofiziala abian jartzeko.

Bakterioen eta, orokorrean, prokariotoen genero- eta espezie-izaera finkatzeko beren ezaugarri biokimiko, genetiko eta molekularrak aintzakotzat hartzen dira, batik bat.

Bakterio edo prokarioto berri bat identifikatzen denean, horren berri eman behar zaio International Journal of Systematic Bacteriology erakundeari. Honek bakterio berriaren aurkikuntza baieztatzen duenean Bergey's Manual of Systematic Bacteriology-an sartzeko bidea irekitzen da.

Sortu zenetik, Bergey-ren eskuliburua aldian-aldian eguneratzen joan da. 1980an aldaketa bat gertatu zen, eta eskuliburua hainbat liburukitan argitaratzen hasi zen. Gaur egun (2022an), eskuliburua bost liburukitan banatzen da:

Bergey-ren eskuliburuen azken edizioetan ARN-r-aren sekuntziazioaren ikerketetatik sortu diren hainbat kontzpetu barneratu dira, bakterioen sailkapena egiterakoan [6], eta kontzeptu horiek aurreko informazio konbentzionalarekin bateratu dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Don J. Brenner, Noel R. Krieg et James T. Staley, Introductory Essays, vol. 2A, New York, 2nd, coll. « Bergey's Manual of Systematic Bacteriology », 2005-07-26, 304 orr..
  2. Don J. Brenner, Noel R. Krieg et James T. Staley, The Gammaproteobacteria, vol. 2B, New York, 2nd, coll. « Bergey's Manual of Systematic Bacteriology », 2005-07-26, 1108 orr..
  3. Don J. Brenner, Noel R. Krieg et James T. Staley, The Proteobacteria, vol. 2C, New York, 2nd, coll. « Bergey's Manual of Systematic Bacteriology », 2005-07-26, 1388 orr.
  4. Vos, P., Garrity, G., Jones, D., Krieg, N.R., Ludwig, W., Rainey, F.A., Schleifer, K.-H. et Whitman, W.B., The Firmicutes, vol. 3, New York, 2nd, coll. « Bergey's Manual of Systematic Bacteriology », 2009-09-15, 1450 orr.
  5. Whitman, W.B., Goodfellow, M., Kämpfer, P., Busse, H.-J., Trujillo, M.E., Ludwig, W., Suzuki, K.-i. et Parte, A., The Actinobacteria, vol. 4, New York, 2nd, coll. « Bergey's Manual of Systematic Bacteriology », 2012-01-29, 1750 orr.
  6. Madigan. M., Martinko, J., Parker, J.: Brock Mikroorganismoaen Biologia, EHUak euskaratua (2007), 451 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
Intern 1
os 3