Berry (eskualde historikoa)
Berry[1] Frantziako eskualde historikoa da, Bourges hiriburua zuena. Baina Antzinako Erregimeneko azpiegitura admininistratibo hauek guztiak Frantziako Iraultzarekin desagertu ziren, eta gaur egun Cher, Indre eta Vienne departamentuek osatzen dute antzinako eskualde hau. Nolanahi ere, zonalde honetako biztanleek hainbat ezaugarri kultural dituzte amankomunean, sukaldaritza nabamenena izanik.
Berryko lurraldearen gaineko agintea Akitaniako dukeek eta Anjou zein Bloisko dukeek banandu zuten Erdi Aroan. Frantziako erregeak XI. mendean hasi ziren eskualde honen gaineko kontrola bereganatzen, bi mendetan guztiz jabetu arte. 1360an Berry dukerri izendatu zuen Frantziako Jean II.ak, bere seme Berryko Jean I.ari emateko (1340-1416). Berryko dukerria Erregeren jabetzara 1434an itzuli zen. Berryko dukerria berriro eman zen 1498an Frantziako Louis XI.aren alaba bati. Hurrengo mendeetan errege familiako hainbat kideri eman zitzaion.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Ikus, gainera
aldatu