Beterriko Liburua Saria
Literatura saria
Beterriko Liburua izeneko literatur saria 1996an sortu zuen Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, urteko libururik gogokoena aukeratzeko. Beste sarietan gertatzen ez den bezala, Beterriko Liburua Saria irakurleek aukeratzen dute. Hasiera batean Beterriko liburua aldizkariaren bitartez egiten zen bozkaketa, baina botoak oso sakabanatuak izaten ziren eta zaila suertatzen zen irabazle bat egotea. Horrexegatik, 2000n 111 Akademia sortzea erabaki zuten, eta gaur egun akademikoak dira liburu irabazlea aukeratzen dutenak. 2012. urtetik aurrera izenaz aldatu eta 111 akademia saria bilakatu zen.
Beterriko Liburua Saria | |
---|---|
Mota | literatura sari |
Indarraldi | 1996 - |
Herrialdea | Espainia |
Sarituen zerrenda
aldatuEgilea | Urtea | Irudia | Obra | Argitaletxea | argitaratze-data |
---|---|---|---|---|---|
Harkaitz Cano | 2011 | Twist | Susa | 2011 | |
Ur Apalategi | 2010 | Fikzioaren izterrak | Susa | 2010 | |
Irati Jimenez | 2009 | Nora ez dakizun hori | Elkar | 2009 | |
Anjel Lertxundi | 2008 | Zoaz infernura, laztana | Alberdania | 2008 | |
Jokin Muñoz | 2007 | Antzararen bidea | Alberdania | 2007 | |
Karmele Jaio | 2006 | Amaren eskuak | Elkar | 2006 | |
Juan Kruz Igerabide | 2005 | Hauts bihurtu zineten | Alberdania | 2005 | |
Pako Aristi | 2004 | Gauza txikien liburua | Erein | 2004 | |
Bernardo Atxaga | 2003 | Soinujolearen semea | Pamiela | 2003 | |
Anjel Lertxundi | 2002 | Zorion perfektua | Alberdania | 2002 | |
Joseba Sarrionandia | 2001 | Lagun izoztua | Elkar | 2001 | |
Ramon Saizarbitoria | 2000 | Gorde nazazu lurpean | Erein | 2000 | |
Lourdes Oñederra | 1999 | Eta emakumeari sugeak esan zion | Erein | 1999 | |
Koldo Izagirre | 1998 | Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri | Susa | 1998 | |
Ur Apalategi | 1997 | Gauak eta hiriak | Elkar | 1997 | |
Joxean Agirre | 1996 | Elgeta | Gipuzkoa Donostia Kutxa | 1996 |