Bibliotekonomia
Bibliotekonomia (biblioteka eta ekonomia hitzetatik) liburutegiak mantendu, antolatu eta kudeatzen dituen diziplina da, informazioa modu egokienean eskuragarri jartzeko helburuaren alde.[1]
Bibliotekonomiaren atalak
aldatuBibliotekonomiak bi azpiatal ditu: teorikoa eta aplikatua. Atal teorikoan sartzen dira informazioaren teoria eta ezagutzaren kudeaketa, informazioaren beharra eta behar hori asetzeko modua, ezagutza interpretatzeko orduan eragina duten kanpo-faktoreak, etab. Bibliotekonomia aplikatuaren ardura, berriz, bestelakoa da: bildumak osatzea eta mantentzea (erostea, katalogazioa, mailegatzea, garbitzea...), liburutegien arteko elkarlana, egile-eskubideak, informazio-askatasuna (informazioa eskuratzeko eskubidea), kontserbatzea, liburutegia kudeatzea, etab.
Informatika eta bibliotekonomia
aldatuIraultza digitalak –batez ere, sareko datu-baseek– aldaketa sakona ekarri dute liburutegien mundura. Hori dela eta, fitxen bidezko betiko katalogoak baztertu eta katalogo elektronikoak sortu dira, erabilera publikoko sareko katalogoak izenekoak (OPAC = Online Public Access Catalogs). Bildumaren ideia ere aldatu egin da datu-base elektronikoak iristean. Izan ere, gaur egun ez dago bilduma fisikoki liburutegian gorde beharrik erabiltzaileentzat eskuragarri egoteko. Horrek erabateko aldaketa ekarri die dokumentu-bildumen politikari (bai elektronikoei, bai inprimatutakoei).
Liburuzainaren rola
aldatuLiburuzainak bitartekari gisa jokatu behar du. Bitartekari-lanak egin behar ditu erabiltzailearen eta liburutegiaren edo informazio-zentroaren artean. Bere helburua betetzeko, liburuzainak elkarrizketa egin behar dio erabiltzaileari, eta hortik abiatuta informazio bila hasiko da ezagutzen dituen baliabideak erabilita.
Bibliotekonomoak
aldatuHonako liburuzain hauek aipagarriak dira:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Torrealdai, Joan Mari. (2009-10-31). Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa.. Euskaltzaindia.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Joan Albret Mntegia Eibar.org gunean