Hezkuntza-sistema ofizialetan, bigarren hezkuntza 12 urteko haurrek, kasu gehienetan, hasten duten hezkuntza-maila da, 16-18 urte izan arte. Lehen hezkuntzaren ondorengo maila eta ikasleak unibertsitate edo lanbide heziketara zuzentzen ditu. Bigarren hezkuntzaren helburu orokorra ikaslea pertsona heldu moduan prestatzea da, bukaeran gizartean harremanak modu egokian izan ahal ditzan; zehatzago, aldi honetan kultura modernoaren oinarrizko irakasgaiak bereganatu behar ditu, arlo tekniko, zientifiko, humanistiko zein artistikoan.

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko prentsaurrekoa. 2021.

Hego Euskal Herrian, bigarren hezkuntza DBH edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, zeinaren ondoren Lanbide Heziketan has daitekeen, eta Batxilergoa osatzen dute, ikasleari unibertsitaterako sarbidea ematen diona, unibertsitatera sartzeko hautaproba, selektibitatea izenaz ezagunago, proba gainditu ondoren.

Ipar Euskal Herrian collègeak lau urtez hartzen ditu ikasleak, gehienetan hamaika urtetik hamabostera, eta hezkuntza derrigorrezkoa da hemezortzi urtera arte. Lizeoak hegoaldeko institutuen parekoak dira. Badira lizeo orokorrak, teknologia-institutuak eta lanbide heziketakoak. Iparraldean Baxoa izenez ezagutzen den proba daukate Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko. Goi mailako ikasketak egin ahal izateko ezinbestean eskuratu behar den titulua da Baxoa. Ez da hegoaldeko unibertsitatera sartzeko hautaproba horren pareko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Idea 2
idea 2